Gaizka Garitano
2023/03/21 - 01:05
Eibarrek lidergoa sendotu du bigarren zatian emaitza iraulita (2-3)
Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea 2-0eko emaitzarekin joan da atsedenaldira, baina markagailuari buelta ematen jakin du eta 4 puntu ateratzen dizkie Granadari eta Las Palmasi.
2023/03/04 - 23:50
Eibarrek 0-1 irabazi du Teneriferen aurka
Garitanok zuzendutako mutilek garaipena lortu dute. Ez dute aukera askorik izan, baina oso eraginkorrak izan dira.
2023/02/25 - 01:30
Eibarrek 2-0 menderatu du Vila-real B Ipuruan, eta Las Palmasekin berdindu du lehen postuan
Yanis Rahmanik, 31. minutuan, eta Ager Aketxek, azken minutuetan, Gaizka Garitanoren taldearen golak egin dituzte. Eibarrek partida ona egin du, eta Vila-real B ere fin ibili da, kalitatea erakutsita.
2023/02/18 - 20:01
Eibarrek, jokalari bat gutxiagorekin, hiru puntuak atera ditu Lugotik (0-2)
Penalti bati esker, eibartarrek aurrea hartu dute lehen zatiko azken txanpan eta Jon Bautistak Alberto Rodriguezen akats bat aprobetxatu du partida ixteko.
2023/02/12 - 22:24
Eibarrek ezin izan die Cartagenaren gol goiztiarrei aurre egin (0-3)
Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.
2023/02/05 - 01:01
Garitano: ''Txartel gorriaren jokaldiak erabakita utzi du partida''
Bere taldeak partida ona jokatu duela azpimarratu du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, eta aukerak ere izan dituela, baina bat gutxiagorekin jokatzeak kaltetu diela aitortu du.
2023/02/03 - 12:44
Alavesek eta Eibarrek igoera jomugan jokatuko dute larunbatean euskal derbia, Mendizorrotzan
Gasteizko taldea laugarren dago, 43 punturekin; Eibar, berriz, bigarren, 47 puntu dituela, eta SmartBank Ligako lider nahi du jarri. Alavesek, azken lau partidetan hiru irabazi ditu, eta Eibarrek zortzi jardunaldi daramatza galdu gabe.
2023/01/21 - 20:49
Eibarrek lider jarraitzen du Ponferradinari irabazita (0-1)
Stoichkovek 55. minutuan sartutako golak lidergoa mantentzeko beta eman dio Eibarri. Armaginek lortu zitzaketen azken 21 puntuetatik 19 lortu dituzte.
2022/11/18 - 14:32
Gaizka Garitano: ''Momentu onean gaude bi taldeak, irabazten duenak indar handia har dezake''
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak igandeko Alavesen aurkako euskal derbiaz hitz egin du.
2022/11/13 - 15:30
Eibar hurrengo fasera sailkatu da Las Rozasi irabazita (0-3)
Markagailua zabaltzea kosta zaie armaginei. Hala ere, Leschukek egindako bi golek (73. eta 78. minutuetan) lasaitasuna eman die Gaizka Garitanok zuzendutako mutilei. Hirugarren gola Javi Muñozek egin du 88. minutuan.
2022/10/18 - 12:19
Denboraldiko hirugarren porrota bildu du Eibarrek Sportingen aurka (2-0)
Garitanok zuzentzen duen taldeak puntuak biltzen eman dituen lau jardunaldiko errenkada eten du, eta sailkapeneko seigarren postuan geratu da, promozioko azken postuan, 18 punturekin.
2022/09/25 - 23:33
Eibarrek 2-1 irabazi dio Racingi
Stoichkovek lehen zatian sartutako bi golek denboraldiko laugarren garaipena eman diete armaginei.
2022/09/17 - 22:43
Eibarrek porrota jaso du Andorran (2-0)
Armaginek ezin izan dute punturik bildu eta denboraldiko bigarren partida galdu dute. Etxekoak nagusi izan dira partida osoan zehar eta Sergio Molinaren eta Hector Hevelen golei esker gailendu dira.
2022/09/03 - 01:19
Eibarrek lehen porrota jasan du Leganesen aurka (2-1)
Armaginek 50 minutuz jokatu dute jokalari bat gutxiagorekin, Roberto Correa atzelariak txartel gorria jaso ondoren.
2022/08/29 - 00:00
Blanco Leschuken gol bakarrak garaipena eman dio Eibarri Ponferradinaren aurka (1-0)
Lehen minututik azkenera nagusitu da Eibar, eta, atsedenaldia baino lehen, Blanco Leschukek sartutako golari esker lortu dituzte armaginek 3 puntuak. Stoichkovek ere baloia sareratu du 58. minutuan, baina jokoz kanpo zegoen.
2022/06/06 - 00:52
Gaizka Garitano: ''Oso krudela izan da denboraldi bukaera''
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzailearen esanetan, futbola krudela izan da armaginekin denboraldi amaieran; izan ere, Liga txapelketan 80 puntu bildu arren, ez dute igotzerik lortu, eta Gironak igoerako play-offetatik kanpo utzi ditu.
2022/06/04 - 15:28
Gaizka Garitano: ''Nahiz eta gol bat alde izan, kanporaketa oso berdinduta dago''
Eibarrek Girona hartuko du igandean Ipuruan, LaLiga Santanderrera igotzeko play-offaren itzuliko partidan. Joanekoan 0 eta 1 nagusitu ziren armaginak.
2022/06/03 - 00:00
Garitano: ''Pozik gaude egindako lanarekin, baina oraindik beste partida bat geratzen da''
Eibarrek garaipena eskuratu du Gironaren aurka (0-1) Lehen Mailarako igoera play-offetako finalerdietako joaneko partidan. Gaizka Garitano talde armagineko entrenatzaileak neurketaren analisia egin du.
2022/06/01 - 20:16
Garitano: ''Kolpea hartu genuen, baina altxatu egin behar gara, eta beste aukera bat daukagu Gironaren aurka''
Eibarrek Gironaren aurka jokatuko du ostegunean Santander Ligara igotzeko play-offetako finalerdietako joaneko partida. Gaizka Garitano talde armagineko entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.
2022/05/30 - 01:24
Gaizka Garitano: ''Porrot krudela izan da''
Eibarreko entrenatzaileak Alcorconen aurkako porrota deitoratu du, igoera zuzena ospatzea galarazi dielako, eta euren aldagela "suntsituta" dagoela adierazi zuen, futbola "krudela" izan delako eurekin.