FC Bartzelona
2024/01/28 - 12:29
Xavi Hernandezek iragarri du Bartzelonako entrenatzaile izateari utziko diola denboraldi amaieran
Xavi Hernandezek Barçako entrenatzaile izateari utziko dio ekainaren 30ean, 2023-2024 denboraldiaren amaieran. Hala iragarri du teknikari katalanak Vila-realen aurka Ligan 3-5 galdu ostean. Taldearen bolada txarrak bultzatu du erabakia hartzera.
2024/01/24 - 14:53
Finalaurrekoetarako txartela jokoan du Athleticek, Bartzelonaren kontrako Kopako klasikoan
Erabakiorra ez ezik, historikoa ere izango den neurketa jokatuko dute asteazken honetan Athleticek eta Bartzelonak San Mamesen, Errege Kopa gehien irabazi dituzten bi taldeak izango baitira aurrez aurre. Baliteke Iñaki Williams jokatzeko prest egotea, Ghana Afrika Kopatik kanpo, Bilbon dagoelako.
2024/01/23 - 22:58
Ghana Afrikako Kopatik kanpo geratu da, eta Iñaki Williams Kopako kanporaketan egon daiteke
Athleticek asteazken honetan jokatuko du Bartzelonaren aurkako Kopako lehia, 21:30etik aurrera, eta talde zuri-gorriak jakinarazi du partida horretarako 22 jokalarien behin betiko zerrenda "partida baino lehen" jakinaraziko duela, zelaian bertan.
2024/01/23 - 20:55
Valverde: ''Zaleek estutzen dute, bultzatzen zaituzte; zelaian dena jarriz gero egoten dira zure ondoan''
Athleticeko entrenatzaileak, Kopako final laurdenetako Bartzelonaren aurkako kanporaketaren bezperan, nabarmendu du aurkariak kalitate handia duela; izan ere, hautagaia da, haren iritziz, titulua ere irabazteko.
2024/01/23 - 17:55
Xabier Eskurza: ''Uste dut Athletic dela faboritoago, kontuan izanik sasoi puntua eta non jokatuko duten''
Trapagarango futbolari ohia, Lehen Mailan izan zuen ibilbidean, Athleticen (1989tik 1994ra bitartean) eta Bartzelonan (1994-95 denboraldian) ibili zen, besteak beste; bi taldeak Kopan arituko dira nor baino nor gehiago, eta, hori dela eta, EITBk elkarrizketa egin dio.
2024/01/23 - 00:57
EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita batgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2024/01/22 - 11:58
Sevilla-Osasuna eta Barça-Osasuna neurketak urtarrilaren 28an eta 31n jokatuko dira hurrenez hurren
EA Sports Ligak 22. jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak aldatu ditu Kopako final-laurdenetako neurketen ordutegien ondorioz. Cadiz-Athletic neurketa hilaren 28an jokatuko da, 16:15ean. Gainera, Superkoparengatik atzeratutako Barça-Osasuna neurketa hilaren 31ra pasa dute.
2024/01/21 - 12:46
Bartzelonak irabazi du Espainiako Superkopa, Levante 7-0eko emaitza historikoarekin menderatuta
Barça da 2024ko Espainiako Superkopako txapelduna. Kataluniako taldeak mendean hartu du Valentziakoa finalean, 7 eta 0. Hasieratik amaieraraino, jaun eta jabe izan da Bartzelona, eta emaitza historikoa lortuta biribildu du garaipena.
2024/01/19 - 16:15
Kopako Celta-Reala partida urtarrilaren 23an jokatuko da, eta Athletic-Bartzelona neurketa hilaren 24an
Vigoko eta Donostiako taldeen arteko Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa asteartean, urtarrilaren 23an, jokatuko da, 21:30ean. Zuri-gorrien eta blaugranen arteko lehia, berriz, hilaren 24an izango da, 21:30ean.
2024/01/19 - 14:37
Athletic-Bartzelona eta Celta-Reala, Kopako final-laurdenetako kanporaketak
Zuri-gorriek Barça hartuko dute San Mamesen, eta txuri-urdinek Balaidosen jokatuko dute Vigoko taldearen kontra.
2024/01/16 - 10:45
Bonmati eta Messi izan dira nagusi FIFAren The Best sarietan
2023ko munduko jokalari onenen bozketan irabazi dute bi futbolariek, astelehen gauean Londresko Apollo Antzokian ospatutako ekitaldian.
2024/01/14 - 23:51
Real Madrilek Bartzelona mendean hartu eta Superkopa irabazi du (4-1)
Viniciusen hirukoak Bartzelona nokeatu du eta supertxapeldunaren koroa itzuli die merengeei.
2024/01/12 - 00:25
Arrasate: ''Arean gehiago asmatzea falta izan zaigu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Superkopako finalerdian Barçaren aurka galdu ostean hitz egin du. Kontrako golak partida aldatu duela uste du, eta eraginkortasun faltak kalte egin diela.
2024/01/11 - 23:02
Osasuna lehiakor batek porrot egin du Barçaren aurka Superkopan (2-0)
Gorritxoek partida ona egin dute, baina Lewandowskik eta Lamine Yamalek sartutako golei esker Kataluniako taldeak lortu du finalerako txartela.
2024/01/11 - 09:00
Osasuna titulu bat lortzeko aukera berri baten aurrean dago
Lortzen badu, Real Madril izango du aurkari finalean, beste finalerdian Atletico Madril mendean hartu ondoren (5-3).
2024/01/10 - 16:45
Iker Muñoz, gogotsu Bartzelonari aurre egiteko
(Adierazpenak gaztelaniaz) Iker Muñoz Osasunako jokalariak irabaztera irtengo direla adierazi du, Superkopako finalerdietan, Bartzelonaren kontra. Merezi dutelako daudela hor azpimarratu du Muñozek.
2024/01/10 - 12:12
Osasunak Chimy Avilaren bajarekin bidaiatu du Riadera
Gorritxoek Arabia Saudin jokatuko dute Espainiako Superkopa, Errege Kopako txapeldunorde gisa. Chimy Avila Jagoba Arrasateren deialditik kanpo geratu da, giharretako arazoak dituelako.
2024/01/05 - 00:59
EA Sports Ligako 19. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hemeretzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/12/30 - 18:52
Omenaldi hunkigarria egin diote Irene Paredesi Legazpin
Irene Paredes Bartzelona taldeko jokalariak omenaldia jaso du Legazpin (Gipuzkoa), bere herrian. Hainbat pertsona bildu dira udaletxean, eta, ondoren, ekitaldia egin dute bere izena duen futbol zelaian.
2023/12/23 - 19:53
EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida guztietako golak
Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako laugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.