Euskal Derbia
2025/04/17 - 13:14
Reala-Eibar euskal derbia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
F Ligako 26. jardunaldiko norgehiagoka Zubietan jokatuko dute, ostiral honetan, 12:00etatik aurrera.
2025/04/15 - 13:47
Arana, Realaren aurkako derbiari buruz: ''Derbiak beti dira bereziak, eta irabaztera aterako gara''
Eider Arana Eibar taldeko jokalariak, armaginek Realaren aurka Zubietan apirilaren 18an jokatuko duten F Ligako 26. jardunaldiko derbiari buruz hitz egin du. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/04/07 - 15:08
Realaren eta Athleticen arteko derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan
Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira, EA Sports Ligako 34. jardunaldian. Maiatzaren 4an, igandean, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2025/04/05 - 23:14
Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)
Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta Bizkaiko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
2025/03/30 - 23:47
Aitor Fernandez: ''San Mamesera etortzea eta horrelako partida bat egitea oso positiboa da''
Aitor Fernandez Osasunako atezainak Athleticen aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko derbian.
2025/03/30 - 23:44
Jauregizar: ''Aurrean ez ditugu gure ideiak argi izan''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak Osasunaren aurka lortutako berdinketaz (0-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko derbian.
2025/03/30 - 22:29
Athleticen erasoak eta Osasunaren defentsak talka egin dute golik gabe berdintzeko (0-0)
Lehen minutuetan izan ezik, erasoko ekimena zuri-gorriek izan dute, baina gorritxoak oso ondo aritu dira defentsan, inori mesede handirik egiten ez dion berdinketa lortzeko.
2025/03/30 - 16:26
Kutxabank Araskik mailari eusteko aurrerapauso garrantzitsua eman du Lointek Gernika garaituta (59-74)
Gasteizko taldeak 59-74ko emaitzarekin irabazi dio Gernika-Lumokoari Malosten jokatutako Endesa Ligako 27. jardunaldiko partida. Zonako defentsak eta talde guztiaren ekarpenak eman die garaipen handia Made Iruretak zuzentzen duen taldeari.
2025/03/29 - 16:19
Moreno: ''Aurrekoa ahaztu eta irabazten saiatu behar dugu''
Vicente Moreno Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duten derbiaz hitz egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/27 - 19:02
Alaves-Reala derbia apirilaren 23an, zuzenean, EITB Median
Babazorroen eta txuri-urdinen arteko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko euskal derbia zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Horrez gain, apirilaren 20ko Sevilla-Alaves neurketa ere, zuzenean emango du EITB Mediak.
2025/03/27 - 12:13
Pardo (Araski): ''Beharrizan handiarekin goaz, derbi lehiatua izango da''
Laura Pardo, Kutxabank Araskiko jokalari ohia eta egun teknikari laguntzailea denak, EITB Mediarekin hitz egin du martxoaren 30eko Lointek Gernika Bizkaiaren kontrako Endesa Ligako euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/03/27 - 11:38
Olaeta (Lointek Gernika): ''Bi taldeek irabazi beharra daukagu, eta derbia erronka polita izango da''
Ane Olaeta Lointek Gernika taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Kutxabank Araskiren aurkako Endesa Ligako martxoaren 30eko euskal derbiari buruz. Gernika-Lumoko taldeak play-offean sartzea du helburu; Gasteizkoak, aldiz, mailari eustea du jomuga.
2025/03/20 - 15:33
Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela berretsi dute; Athletic-Osasuna, hilaren 30ean
Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.
2025/02/22 - 22:17
Kutxabank Araskik Ardoi gainditu du 22. jardunaldiko derbian (86-57)
Bestalde, IDK Euskotrenek 65-59 irabazi dio Celtari, eta Lointek Gernika Bizkaiak porrot handia jaso du Valentziaren aurka, 102-49.
2025/02/16 - 21:25
Lointek Gernikak irabazi du IDK Euskotrenek ia irauli duen derbia (71-65)
Bestalde, Ardoik ez du aukerarik izan Joventuten aurka (52-90) eta Araskik ere ez du zorte hobea izan Movistar Estudiantesen aurka (80-56).
2025/02/16 - 18:48
Ane Azkonaren bi golek garaipena eman diote Athletici Realaren aurkako derbian (2-0)
Athleticek garaipena lortu du San Mamesen, Realaren aurka F Ligako 19. jardunaldian jokatutako partidan.
2025/02/16 - 16:17
Cecilia: ''Partida, orokorrean, gurea izan da''
Realak 2-0 galdu du Athleticen aurka San Mamesen jokatutako derbia, F ligako 19. jardunaldian.
2025/02/16 - 15:51
Ane Azkona: ''Aurrelariontzat oso garrantzitsua da golak sartzea, eta pozik nago''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari San Mamesen jokatutako derbia. Partidako bi golak Ane Azkonak egin ditu.
2025/02/13 - 12:53
Athleticen aurkako derbia ''parekatua'' izango dela aurreikusten dute Realeko jokalariek
Realak Athleticen aurka jokatuko du otsailaren 16an F Ligako euskal derbia, San Mamesen. Izarne Sarasola eta Amaiur Sarriegi jokalari txuri-urdinek EITB Mediarekin hitz egin dute euskal derbiari buruz. Partida zuznean emango dute eitb.eus-ek eta ETB2k.
2025/02/06 - 22:31
Reala finalerdietara pasa da, hamarrekin borrokatu duen Osasuna mendean hartuta (2-0)
Barrenetxearen eta Braisen golek eta Catenaren txartel gorriak, dena lehen zatian, erabakita utzi dute kanporaketa txuri-urdinen alde.