Euskal Derbia
2023/04/15 - 17:05
Athletic - Alaves (1-0) euskal derbiko laburpena, gola eta jokaldirik onenak
Athleticek irabazi du Alavesen aurkako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia 1-0eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai partidako gola eta jokaldirik onenak.
2023/04/15 - 17:00
Iraia: ''Merezitako garaipena lortu dugula uste dut''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Alavesen aurka F Ligako euskal derbian lortutako garaipenari buruz (1-0) hitz egin du.
2023/04/15 - 16:47
Juaristi: ''Hiru puntuak lortzeko aukera izan dugu, gero bat eskuartzeko, eta, azkenean, punturik gabe goaz''
Iñigo Juaristi Alaveseko entrenatzaileak, Gasteizko taldeak Athleticen aurkako euskal derbian jasotako porrotaz (1-0) hitz egin du.
2023/04/15 - 15:58
Athleticek garaipena bereganatu du Alavesen aurkako euskal derbian, azken hasperenean sartutako golari esker
Zuri-gorriek mendean hartu dute Arabako taldea F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Valdezatek sartu du neurketako gol bakarra, 95. minutuan.
2023/04/14 - 16:04
Imanol: ''Athleticen aurkako derbia partida garrantzitsuena da niretzat, neurketa berezia da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka apirilaren 15ean San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/04/14 - 15:46
Athletic eta Reala, Europarako postuei begira San Mameseko euskal derbian
Santander Ligako 29. jardunaldiko derbia apirilaren 15ean jokatuko da, 16:15ean, San Mamesen. Zuri-gorriek Europa Ligarako postuetara gerturatzea dute helburu; txuri-urdinek, aldiz, Txapeldunen Ligako postuetan sendo jarraitu nahi dute.
2023/04/14 - 14:43
Iraia: ''Iñigo Juaristi niretzat erreferentea izan da entrenatzaile eta pertsona bezala''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak apirilaren 15eko Alavesen aurkako F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du. Athletic-Alaves partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 12:00etan.
2023/04/14 - 14:26
Valverde: ''Realaren aurkako derbia ezberdina eta berezia da, garaipena nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du, eta apirilaren 15ean San Mamesen jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/14 - 13:54
Athletic–Alaves euskal derbia, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Bilboko eta Gasteizko taldeen arteko derbia 12:00etan jokatuko da, salbaziorako puntuak lortzea helburu dutela, eta zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/04/13 - 19:57
Gorka Guruzeta: ''Uste dut ondo iritsi garela derbira, dinamika onean''
Athleticeko aurrelaria "pozik" dago, azken partidetan hasieratik jokatzen ari baita. Guruzetak Ernesto Valverderen konfiantza du; Realaren aurkako derbirako bi egun geratzen direla, jokalari zuri-gorriak, donostiarra bera, neurketari begira duen sentsazioaren berri eman dio EITBri.
2023/04/13 - 18:58
David Silvak normaltasunez entrenatu du, eta derbian izango da
Erdilari txuri-urdinak San Mamesen jokatuko den Athleticen kontrako derbian parte hartuko du, ostegun honetan Zubietan egindako entrenamendua osatu eta gero.
2023/04/12 - 17:29
Asier Illarramendi eta Igor Zubeldia, Athletic-Reala derbira begira
Athleticek eta Realak larunbatean jokatuko dute San Mamesen 16:15etan. Realeko jokalariek euskal derbiaren inguruan hitz egin dute Zubietan.
2023/04/12 - 15:21
Yeray, Athletic-Reala derbiari buruz: ''Guztiarekin eta oso motibatuta irten behar gara''
Larunbatean Athleticek eta Realak indarrak neurtuko dituzte San Mamesen. Yerayk, Athleticeko atzelariak, derbiari begira talde zuri-gorriak dituen sentsazioei eta denboraldiaren azken txanpari buruz hitz egin du (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/04/06 - 02:13
Bidasoa Irun, garaile Anaitasunaren aurkako euskal derbian (27-31)
Irungo taldeak mendean hartu du Helvetia Anaitasuna 27-31ko emaitzarekin Asobal Ligako 23. jardunaldiko partidan.
2023/04/02 - 16:55
Puntu bana Reala eta Athleticentzat, Reale Arenan
Realak aurrea hartu du lehen zatian, penalti baten bitartez. Bigarrenean, berriz, zuri-gorriek berdinketa lortu dute, eta haienak izan dira aukerarik garbienak neurketa bereganatzeko.
2023/04/02 - 16:54
Eizagirre. ''Zapore txarra uzten digu partidak, hiru puntuak nahi genituen, eta, azkenean, bakarra etxean''
Nerea Eizagrirre Realeko jokalariak Athleticen aurkako F Ligako euskal derbiko berdinketaren analisia egin du norgehiagoka amaitu ostean.
2023/04/02 - 16:31
Oguiza: ''Gauden momentua ikusita puntua ona da, baina penatuta nago, irabaztea merezi genuela uste dudalako''
Irene Oguiza Athleticeko jokalariak Realaren aurka F Ligako euskal derbian lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du partida amaitu ostean.
2023/04/02 - 15:55
Realak eta Athleticek berdindu egin dute euskal derbian (1-1)
Bana berdinduta amaitu da F Ligako 24. jardunaldiko Reale Arenan jokatutako derbia. Eizagirrek sartu du txuri-urdinen gola 12. minutuan, eta Landaluzek zuri-gorriena, 49. minutuan.
2023/04/01 - 17:24
Reala-Athletic, bi helburu, puntu premia bera
Bolada kaskarrean helduko dira Reala eta Athletic Reale Arenako derbira. Azken aste luzeetan garaipen bana baino ez dituzte eskuratu (Realak 7 partidetatik bat eta Athleticek 9 partidetatik bat) eta egoera iraultzeko gogoz helduko dira bi taldeak.
2023/03/31 - 17:25
Eizagirre: ''Taldea gogotsu dago, derbia irabazi nahi dugu denboraldi amaierara sentsazio onekin iristeko''
Nerea Eizagirre Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka igandean Reale Arenan jokatuko duen F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du.