Osasuna eta Athletic, denboraldiko lehen euskal derbirako prest
Osasunak eta Athleticek abuztuaren 19an jokatuko dute EA Sports Ligako 2023-2024 denboraldiko estreinako euskal derbia, Sadarren, 21:30ean. Ligako bigarren jardunaldiari dagokion neurketa izango da.
Gorritxoek bikain ekin zioten Ligari, lehen jardunaldian Vigon Celta mendean hartuta (0-2). Ondorioz, ilusioz ekingo diote Athleticen aurkako derbiari, baina Konferentzia Ligako Brujasen aurkako play-offetako kanporaketari begira ere egongo dira, abuztuaren 24an jokatuko baitute joaneko neurketa, Sadarren, 20:30ean.
Osasunaren zalantza bakarra da Kike Barja jokatzeko prest egongo den. Bestalde, baliteke Jagoba Arrasate entrenatzaileak aldaketak egitea hamaikakoan. Gainera, Raul Garcia de Harok (gorritxoen azken fitxaketa, oraingoz) lehen minutuak izan ditzake.
Athletici dagokionez, Bilboko taldeak galdu egin zuen Ligako lehen jardunaldiko norgehiagoka, Real Madrilen aurka (0-2), eta ez zuen ondo jokatu. Horrenbestez, Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak bere lehen puntuak eskuratu nahi ditu Sadarren.
Osasunaren aurkako derbirako ez dira jokatzeko prest egongo Yeray Alvarez, Yuri Berchiche, Dani Garcia eta Peru Nolaskoain.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Sergio Herrera; Peña, Catena, David Garcia, Mojica; Torro; Ruben Garcia, Moncayola, Aimar, Moi Gomez; eta Budimir.
Athletic Club: Unai Simon; De Marcos, Vivian, Paredes, Lekue; Vesga, Galarreta; Nico Williams, Sancet, Berenguer; eta Iñaki Williams.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero.
Estadioa: Sadar.
Ordua: 21:30.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Jose Luis Mendilibarrek ez du Olympiakos entrenatzen jarraituko
Talde greziarrak 2024ko otsailean fitxatu zuen Zaldibarko entrenatzailea, eta datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen. Imanol Alguacilek hartuko du haren tokia aurrerantzean.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
2026ko Urrezko Baloirako izendatuen zerrenda osoa
Urriaren 26an, Londresen, hala egingo dute; orduan, “France Football” aldizkariaren iritziz mundu mailan 2026ko futbolaririk onenek sariak jasoko dituzte. Hona hemen nortzuk dauden izendatuta, golardo bakoitzean.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.