Euskal Derbia
2023/05/26 - 02:17
Valverde: ''Partida erabakigarria zen; orain Osasuna da abantaila duena''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Osasunaren aurkako derbian jasotako porrotaz hitz egin du. Porrota kolpe latza dela azpimarratu du, orain Osasunaren menpe baitaude Europako postuak lortzeko (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/05/26 - 01:21
Osasunak Athleticen aurkako derbia irabazi du (2-0) eta puntuetan berdindu du
Budimirren eta Torroren golekin, gorritxoek zuri-gorriekin berdindu dute sailkapenean (50 puntu), eta zazpigarren jarri dira, bi jardunaldiren faltan.
2023/05/24 - 21:56
Valverde, Osasuna-Athletic derbiari buruz: ''Osasunak gogor zigortu gaitu, eta honakoa aukera berri bat da''
Ernesto Valverderen mutilek neurketa erabakigarria daukate Osasunaren aurka Sadarren. Athleticek eta Osasunak aurtengo denboraldian elkarren aurka jokatuko duten laugarren norgehiagoka da, eta Ligako zazpigarren postua erabaki dezake (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/05/23 - 15:58
Unai Simonek adierazi du Osasunaren aurkako derbia ''oso garrantzitsua'' dela Athletic Europara sailkatzeko
Unai Simon Athleticeko atezainak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Osasunaren aurka maiatzaren 25ean jokatuko duen euskal derbiari buruz. Gainera, klubaren egunerokotasuneko beste kontu batzuetaz ere mintzatu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/05/20 - 21:49
Zuazo Barakaldok mailari eusteko asmoei eutsi die Beti-Onaken aurkako derbia irabazita (21-28)
Emaitza horrekin, bizkaitarrek hiru puntura dute Beti-Onak, mailari eusteko bigarren postua mantentzen dutenak.
2023/04/29 - 20:28
Zuazo, nagusi Beti-Onaken aurkako play-downeko lehen jardunaldiko euskal derbian (23-18)
Zubileta Evolution Zuazok garaipena bereganatu du Gurpea Beti-Onak Azparren Gestion taldearen aurka 23-18 emaitzarekin, Guerreras Iberdrola Ligako jaitsiera ekiditeko ligaxkako lehen jardunaldiko partidan.
2023/04/29 - 02:21
Arrasate: ''Ez gara partidara batere ondo sartu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen esanetan, bere taldea oso gaizki sartu da partidara, eta horrek eragotzi egin die bere jokalariei neurketari Realaren aurka nahi zuten bezala aurre egitea.
2023/04/29 - 01:50
Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu; merezitako garaipena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik azaldu da Osasunaren aurka Sadarren jokatutako derbian garaile irten ondoren. Bere taldeak egindako partida ona nabarmendu nahi izan du.
2023/04/29 - 00:57
Reala garaile atera da Sadarretik Osasunaren aurkako derbian (0-2)
Lehia oso parekatua izan da eta azkenean donostiarren alde erabaki da Sergio Herrerak bere atean sartutako golari eta Take Kubok azken minutuetan sartutako beste bati esker.
2023/04/27 - 19:29
Osasuna vs Reala, Europara begirako derbi bete-betea
Nafarrek, Kopako finala bertan dela, zazpigarren postua lortu nahi dute Europan jokatzeko, eta donostiarrek Txapeldunen Ligako postuetan finkatzea izango dute helburu.
2023/04/27 - 18:37
Arrasate: ''Freskotasuna bilatu behar dugu derbian gure onena emateko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Sadarren Realaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Reala maila onean dagoen aurkari zaila dela ohartarazi du, eta partida "osoa" egin beharko dutela irabazteko.
2023/04/27 - 18:32
Imanol, Osasunaren aurkako derbiaz: ''Beraientzat ez da finala, baina finala bezala jokatuko dute''
Osasunak eta Realak derbia jokatuko dute ostiral honetan, eta txuri-urdinen entrenatzailearen aburuz, Osasunako jokalariak ez dira Kopako finalari begira zelairatuko, baizik eta Europara sailkatzeko dituzten aukerak baliatzera.
2023/04/27 - 13:23
Osasunak 2005eko finaleko taldea omenduko du Realaren aurkako norgehiagokan
Javier Aguirrek zuzendu zituen jokalariak Sadarko berdegunean agertuko dira partida hasi aurretik, zale gorritxoen berotasuna jaso dezaten.
2023/04/16 - 14:43
Capa, ''pozik'' hasierako hamikakora itzultzeagatik, bi urteren ostean
Ander Capa Athleticeko jokalariak hasieratik jokatu zuen Realaren aurkako euskal derbia. Portugaletekoak bi urte zeramatzan partida bat hasieratik jokatu gabe. Derbia amaitu ostean EITB Mediarekin hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/16 - 14:08
Athleticeko zaleak, pozik derbia irabazi ostean; Realekoak, aldiz, atsekabetuta San Mamesen porrota jasota
Athleticek mendean hartu zuen Reala 2-0eko emaitzarekin San Mamesen jokatutako Santander Ligako 29. jardunaldiko euskal derbian. Partida amaituta bi taldeetako zaleen iritziak bildu ditugu.
2023/04/15 - 22:10
Ernesto Valverde: ''Garrantzitsua zen guretzat etxean irabaztea''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari euskal derbian. Getaferen aurkako berdinketa eta kopako porrotaren ostean Valverdek garrantzia eman dio etxean garaipena eskuratzeari.
2023/04/15 - 21:53
Oyarzabal: ''Ez dugu partida ona egin, min ematen du derbia galtzeak''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka jasotako porrotaz (2-0) hitz egin du EITB Mediarekin San Mameseko euskal derbia amaitu ostean.
2023/04/15 - 21:41
I. Williams: ''Europarako postuetan sartzeko borroka egingo dugu amaierara arte, derbia etxean geratzen da''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak bi gol sartu ditu Realaren aurkako euskal derbian. Partida amaituta EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak lortutako garaipenari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/15 - 20:56
Imanol Alguacil: ''Futbolean asmatu egin behar da eta horretan beraiek askoz hobeak izan dira''
Realak 2-0 galdu du Athleticen aurka San Mamesen. Imanol Alguacilen ustez lehen zatian Athleticek agindu badu ere, Reala bigarren gola jaso arte hobeto aritu da bigarren zatian. Azkenean, gol aukera garbiak izan dituzte txuri-urdinek, baina ez dute gola egiten asmatu.
2023/04/15 - 20:13
Athleticek mendean hartu du Reala (2-0) eta hiru puntuak poltsikoratu ditu euskal derbian
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.