Euskal Derbia
2024/03/30 - 15:29
Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''
Realak Alavesen aurka jokatuko du igandean, Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 30. jardunaldian.
2024/03/30 - 14:55
Garcia Plaza: ''Partida berezia da talde on baten aurka, ez dugu gure nortasuna galdu behar''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, eta Realaren aurka, igandean, martxoaren 31n, Mendizorrotzan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/03/29 - 15:35
Sola: ''Realaren aurka jokatzea plazera da, baina hiru puntuak lortu nahi ditugu, etxean indartsuak gara''
Alex Sola Alaveseko jokalariak martxoaren 31n Realaren aurka Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Realeko jokalari ohia da, eta neurketa berezia izango da berarentzat.
2024/03/28 - 19:52
Javi Lopez, Alaves-Reala derbiaz: ''Nahi dut protagonistak izatea, aurrerapausoa emateko gaitasuna izatea''
Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.
2024/03/24 - 21:14
Kullamaeren hiruko ikusgarria azken segundoan, Bilbao Basketi garaipena emateko Baskoniaren kontrako derbian
Bilbao Basketek irabazi du Baskoniaren aurkako Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Norgehiagoka Kullamaek azken hasperenean sartutako hirukoak erabaki du. Hemen duzu ikusgai saskiratze erabakigarria.
2024/03/24 - 21:04
Bilbao Basket vs Baskonia (82-80) euskal derbiko laburpena
Bilbao Basketek 82-80ko emaitzarekin irabazi dio Baskoniari Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Bideo honetan duzu ikusgai neurketako laburpena.
2024/03/24 - 20:14
Bilbao Basketek garaipena bereganatu du Baskoniaren kontrako euskal derbian (82-80)
Bilboko taldeak mendean hartu du Gasteizkoa 82-80ko emaitzarekin, Bilbao Arenan jokatutako Endesa Ligako 26. jardunaldiko partidan. Kullamaek azken segundoan sartutako hirukoak erabaki du derbia.
2024/03/23 - 22:02
Nahikari Garcia: ''Garaipen honek gora begira jartzeko aukera ematen digu''
Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du aurrelariak.
2024/03/23 - 21:28
Reala-Athletic Club (0-1) euskal derbiko laburpena eta gola
Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.
2024/03/22 - 19:54
Reala eta Athletic gogotsu Anoetan jokatuko den derbiari begira
Norgehiagoka Reale Arenan jokatuko da, larunbatean, 18:00etatik aurrera. Lehen itzuliko norgehiagokan bizkaitarrak 2-1 gailendu ziren.
2024/03/22 - 16:00
Aznar: ''Ondo iristen gara, irabazteko gogoz ekingo diogu derbiari''
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Lezaman. Talde zuri-gorriak martxoaren 23an, 18:00etan, Realaren aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
2024/03/21 - 21:58
Realak espero du larunbateko derbian, Athletic aurkari, Reale Arenako giroa Kopakoa bezain ederra izatea
Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.
2024/03/20 - 18:24
Nahikari Garciak eta Adriana Nanclaresek Realaren aurkako derbiaren inguruan hitz egin dute
Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.
2024/03/18 - 19:23
Jone Amezaga eta Ane Azkona zalantza dira Realaren aurkako derbirako
Bi jokalariek zelaia utzi behar izan zuten igandean Valencia CF taldearen aurkako neurketan orkatilan min hartuta.
2024/03/17 - 10:51
Gorka Guruzeta: ''Pozik nago finalaren aurretik etxean genuen azken partida irabazteagatik''
Athleticek 2-0 irabazi dio Alavesi, San Mamesen jokatutako derbian, eta zuri-gorrien bi golak Guruzetak sartu ditu. "Zer hobe etxean genuen azken partida garaipenarekin ospatzea baino, Mallorcaren aurkako Errege Kopako finalaren aurretik", adierazi du Guruzetak partidaren ostean.
2024/03/16 - 16:00
Bi presidenteak bat datoz: ''Partida hau oso garrantzitsua da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alavesekoak bat egin dute derbiari buruzko iritzia emateko orduan. Bilbotarrentzat partida garrantzitsua da Txapeldunen Ligako lehiari begira, eta gasteiztarrentzat, Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko.
2024/03/15 - 21:03
Valverde: ''Derbi bat da, eta partida lehiatua izango da seguru''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako neurketaren garrantzia azpimarratu du prentsaurrekoan. Gainera, denboraldiko tarte erabakigarriari begira, selekzioekin arituko diren jokalariak "osasuntsu eta onik" itzultzea espero du.
2024/03/15 - 19:53
Athletic eta Alaves, hiru puntuen bila selekzioen etenaldiaren aurretik
Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan San Mamesen. Talde zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko aukera du, eta babazorroek, ordea, sailkapenean beste jauzi bat ematekoa.
2024/03/14 - 23:31
Josu Sarriegiren hausnarketak Athletic vs Alaves larunbateko derbiaren aurrean
Josu Sarriegi gipuzkoarrak Alavesen (3 denboraldiz) eta Athleticen (denboraldi batez) elastikoak defendatu zituen atzelari gisa jokatzen zuenean. Berarekin batu gara bi taldeen egungo egoerari buruzko bere iritziak ezagutzeko
2024/03/13 - 21:24
Athleticen aurkako derbia ''polita'' dela eta ''ilusioa'' eragiten diola adierazi du Carlos Vicentek
Carlos Vicentek, Alaveseko jokalariak, bere lehenego prentsaurrekoan Atheleticen aurka jokatuko duten larunbateko partidaren inguruan hitz egin du.