Euskal Derbia
2024/07/11 - 15:27
EA Sports Ligako 3. jardunaldiko Reala-Alaves derbia abuztuaren 28an jokatuko dute, asteazkenez, 21:30ean
Reale Arenan izango da 2024-25 denboraldiko lehenengo euskal derbia. Ligak txapelketako bigarren, hirugarren eta laugarren jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu.
2024/06/26 - 21:50
Beti-Onak eta Bera Beraren arteko derbia denboraldia hasteko; Zuazok Porriñoren aurka jokatuko du
Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.
2024/06/18 - 18:20
Hauek dira 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako euskal derbi guztiak
Kontsulta noiz jokatuko dituzten, txapelketako hurrengo ekitaldian, hamabi euskal derbiak; lehenengoa hirugarren jardunaldian izango da, Reale Arenan: Reala eta Alaves arituko dira nor baino nor gehiago. Azken jardunaldian Alaves-Osasuna izango da, Mendizorrotzan, eta hori erabakigarria izan liteke.
2024/06/05 - 21:51
Reala-Osasuna, uztailaren 31n, eta Osasuna-Alaves, abuztuaren 10ean, denboraldiaurreko beste bi lagunarteko
Reala eta Osasuna Zubietan arituko dira nor baino nor gehiago, uztailaren 31n, 19:00etan, eta Osasuna-Alaves neurketa Taxoaren jokatuko dute, abuztuaren 10ean, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
2024/05/12 - 13:10
Raul Garcia: ''Partida oso maldan gora jarri da, eta, azkenean, polita da puntu bat biltzea''
Raul Garcia Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Osasunaren aurkako derbiaren amaieran. Zuri-gorrien eta gorritxoen arteko lehia 2-2 amaitu da. Nafarrak omenaldia jaso du partida hasi baino lehen. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/05/12 - 12:36
Arrasate: ''Berdinketa bat San Mamesen ontzat eman ahal dugu, baina partida ikusita amorru handia ematen du''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Athleticen aurkako derbiko berdinketaz (2-2) hitz egin du San Mameseko prentsa aretoan.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
2024/05/10 - 18:42
Arrasate: ''Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu''
Osasunako entrenatzaileak, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan, helburua dinamika txarra aldatzea dela adierazi du. "Partida ona egin nahi dugu, irabazi eta zaleei poza eman nahi diegu", adierazi du Jagoba Arrasatek.
2024/05/02 - 00:47
Athletic 0-1 nagusitu da Mendizorrotzan, Alavesen aurka, lagunarteko neurketan
Norgehiagoka Gloriosas Astea izenekoaren testuinguruan jokatu dute. Marta Sanadrik egin du gola, 13. minutuan. 4.000 zale izan dira 100 urte bete berri dituen Gasteizko zelaian.
2024/04/28 - 16:47
Ane Azkona: ''Hiru puntu hauek borrokan jarraitzeko konfiantza ematen digute''
Athleticek 0-2 irabazi dio Eibarri Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia. Azkona izan da golegilea, Amezagarekin batera, eta garaipenaz hitz egin du EITB Mediarekin.
2024/04/28 - 16:40
Eibar-Athletic euskal derbiko laburpena eta golak (0-2)
Athleticek 0-2 irabazi dio Eibarri bi taldeek Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia. Ane Azkona eta Jone Amezaga izan dira golegileak.
2024/04/28 - 16:20
Ane Campos: ''Pena da akats txiki batean partida joatea''
Eibarrek 0 eta 2 galdu du etxean Athleticen aurka jokatutako euskal derbia. Azkona eta Amezaga izan dira golegileak.
2024/04/28 - 16:14
Athletic garaile Eibarren aurkako euskal derbian (0-2)
Zuri-gorriek 0-2ko emaitzarekin menderatu dituzte armaginak Ipuruan jokatutako F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Azkona eta Amezaga izan dira golegileak.
2024/04/26 - 22:32
Eibarren eta Athleticen arteko derbia zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, apirilaren 28an, 12:00etan
F Ligako 25. jardunaldian, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago ariko dira Ipuruan. Armaginek zazpi puntura dituzte jaitsiera postuak; zuri-gorriek, berriz, hirugarren postura hurbiltzea dute helburu. Realak, bere aldetik, Atletico Madril hartuko du.
2024/04/25 - 19:24
Nahikari Garcia: ''Azken neurketa galdu ondoren, derbian hiru puntu eskuratzeko gogoz gaude''
Nahikari Garcia, zuri-gorrien aurrelariak, Eibarren aurkako derbiaren atarikoan, taldea bolada ona berreskuratzeko gogoz dagoela aitortu du. Era berean, "denboraldi amaierara begira, anbizio handia dutela" aipatu du.
2024/04/25 - 19:12
EA Sports Ligako 35. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia maiatzaren 11n jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan
Alaves-Girona partidak emango dio hasiera jardunaldi horri, ostiralean, eta Bartzelona-Reala neurketak itxiko du, astelehenean. Aste horretan bertan, asteartean, Osasuna-Mallorca eta Real Madril-Alaves partidak jokatuko dituzte; Celta-Athletic asteazkenean da, eta Reala-Valentzia, ostegunean.
2024/04/24 - 22:40
Ane Campos: ''Derbi bat guretzat oso garrantzitsua da eta espero giro oso ona eta lagunartekoa egotea''
Ane Camposek, Eibarreko jokalariak, Athleticen aurka Ipuruan igandean jokatu duten F Ligako 25. jardunaldiko derbiaren inguruan hitz egin du.
2024/04/06 - 00:00
IDK Euskotrenek Lointek Gernika menderatu du Gascan, derbian (58-54), eta sendo dabil play-offetarako lehian
Gipuzkoako taldeak, horrenbestez, 14 garaipen ditu dagoeneko, 27 partida jokatuta; Bizkaiko taldeak, neurketa bat gehiago jokatuta, 13 garaipen ditu. Mendjiadeuk 12 puntu sartu eta 12 errebote hartu ditu, eta Azu Muguruzaren taldea gehiago izan da derbian.
2024/04/01 - 01:07
Guevara: ''Honetaz altxatu egingo gara, eta oraindik asko falta da borokatzeko''
Ander Guevara Alaveseko erdilaria penatuta agertu da prentsaurrekoan, bere taldeak Realaren aurkako euskal derbia galdu eta gero.
2024/04/01 - 00:46
Imanol: ''Sekulako partida egin dugu, eta merezitako garaipena da''
Imnol Alguacil Realeko entrenatzailea gustura agertu da prentsaurrekoan, bere taldeak Alavesen aurkako derbia bereganatu eta gero (0-1).