Euskal Derbia
2024/10/21 - 16:31
Athletic-Reala euskal derbia azaroaren 24an jokatuko dute, 21:00etan
LaLigak EA Sportsek 14. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak jakinarazi ditu astelehen honetan. 23an, larunbatez, Alavesek Atletico Madrili egingo dio bisita, 16:15ean; Osasunak, berriz, Vila-real hartuko du etxean, igandean, 14:00etatik aurrera.
2024/10/20 - 11:47
Zuazok porrota jaso du Beti-Onaken aurka Barakaldoko derbian (26-30)
Zuazo ia partida osoan zehar korrontearen aurka aritu da. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
2024/10/19 - 22:12
Lointek Gernikak mendean hartu du Kutxabank Araski denboraldiko lehen euskal derbian (43-53)
Bizkaiko taldeak partida hasiera hobea izan du, eta Gasteizen garaipena lortzeko aprobetxatu du.
2024/10/15 - 18:58
F Ligako 10. jardunaldiko Reala-Athletic derbia azaroaren 17an jokatuko dute, igandez, Reale Arenan
Partida 18:00etan hasiko da. Realak eta Athleticek ondo ekin diote txapelketari, eta, sei jardunaldiren buruan, hurrenez hurren bosgarren eta seigarren postuetan daude sailkapenean.
2024/10/12 - 13:25
Eibarren eta Athleticen arteko derbia, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en
2024-2025 denboraldiko lehen derbia Ipuruan izango da, igandean, urriaren 13an, 12:00etan hasita, F Ligako seigarren jardunaldian.
2024/10/11 - 20:00
Athleticen emakumezkoen taldeak Eibarren aurka jokatuko du 700. partida ofiziala igande honetan
Partida Eibarren izango da, Ipurua estadioan. Lehia ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 12:00etatik aurrera.
2024/10/10 - 22:30
Zubieta: ''Baloiarekin gehiago proposatzeko aukera izango dugu, baina ez da partida erraza izango''
Maite Zubieta Ahleticeko jokalariak igandean, urriak 13, Eibarren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du, F Ligako 6. jardunaldian. Aurreko denboraldia erreferentziatzat hartuta, Eibar ondo defendatzen dela nabarmendu du, eta ez dela partida erraza izango.
2024/10/09 - 14:28
Campos: ''Badakigu Athletic zelako taldea den, derbia da eta gogotsu gaude Ipuruan garaipena lortzeko''
Ane Campos Eibar taldeko jokalariak armaginek Athleticen kontra urriaren 13an jokatuko duten F Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du. Gipuzkoako eta Bizkaiko taldeen arteko neurketa ETB2n eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai, igandean, 12:00etan, zuzenean.
2024/09/24 - 20:24
Realaren eta Osasunaren arteko EA Sports Ligako euskal derbia urriaren 27an jokatuko da, Anoetan, 21:00etan
La Ligak 11. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Urriaren 26an, larunbatean, Alavesek Rayori egingo dio bisita, 16:15ean. Hilaren 28an, astelehenean, Athleticek etxetik kanpo jokatuko du Mallorcaren kontra, 21:00etan.
2024/09/14 - 01:04
Baskoniak Bilbao Basket gainditu du Euskal Kopan (81-72)
Partida oso parekatua izan da azken unera arte, eta gasteiztarrak nagusitu dira 15-6ko azken partzialari esker.
2024/08/31 - 00:40
Bera Berak Beti-Onaken aurkako derbia irabazi du Ligaren estreinaldian (23-35)
Donostiarrak nagusi izan dira partida osoan zehar eta derbia ziurtatu dute lehen zatian lortutako abantailari esker.
2024/08/29 - 03:36
Brais Mendez: ''Ondo ibili gara hamar jokalari izan ditugunean, lanean jarraitu behar dugu''
"Ez da etxean nahi genuen hasiera", onartu du Realeko erdilariak, Alavesen aurkako derbian, Reale Arenan, 1-2 galduta. Berak sartu du Realaren gola neurketa horretan.
2024/08/29 - 03:29
Asier Villalibre: ''Uste dut taldeak lan oso ona egin duela''
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.
2024/08/29 - 01:57
Alavesek markagailua irauli du Realaren aurka, Reale Arenan, eta derbia irabazi (1-2)
Brais Mendezek egin du 1-0ekoa, 33. minutuan, Asier Villalibrek, penaltiz, berdinketa jarri du, atsedenaldira joan aurretik eta, 77. minutuan, Toni Martinezek sartu du 1-2koa. Reala hamar jokalarirekin aritu da, 29. minututik, epaileak Mikel Oyarzabal kanporatu baitu.
2024/08/27 - 20:12
Imanol: ''Alavesen aurkako partida derbia da, neurketa gogorra, zaila''
Realaren eta Alavesen arteko partida, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako lehenengo derbia, asteazkenean jokatuko dute, 21:30ean, Reale Arenan. Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Luis Garcia Plazaren taldea izan du hizpide, prentsaurrekoan.
2024/08/19 - 16:59
F Ligako euskal derbien datak
Athletic, Reala eta Eibar dira maila gorenean lehiatuko diren hiru euskal taldeak. Hemen kontsulta ditzakezu noiz ariko diren elkarren aurka 2024-2025 denboraldian.
2024/08/11 - 00:14
Alaves, Athletic, Eibar, Osasuna eta Realaren denboraldiaurreko partida guztiak
EA Sports Ligako eta Hypermotion Ligako euskal taldeek abuztuaren 16an hasiko den denboraldia prestatzeko neurketak jokatuko dituzte uztailean eta abuztuan.
2024/08/10 - 17:38
Realak Eibar garaitu du EH Kopako finalerdietan (3-1)
Amaiurrek bost minutuan sartutako bi golek eta Pardoren beste batek itxi dute Realaren garaipena, Monnecchiren gola iraultzeko. Athletic, Alaves edo Eibar izango dute aurkari finalean.
2024/07/31 - 23:04
Osasunak Reala mendean hartu du Zubietako derbian (1-2)
Osasunak 1-2 irabazi du Zubietan jokatu den euskal derbia. Ante Budimirrek sartu ditu Osasunaren bi golak eta Mikel Gotik sartu du Realarena.
2024/07/20 - 22:45
Penaltietan irabazi du Alavesek Realaren aurkako derbia
Partida 1-1 amaitu ondoren, penaltietan erabaki behar izan da euskal derbiko irabazlea, eta Alaves nagusitu da azkenean, 7-6.