Euskadi Fundazioa
2024/08/11 - 19:43
Jon Barrenetxeak irabazi du Getxoko Zirkuitua, esprintean
Bizkaitarra nagusitu da azken metroetan, Bilbo eta Getxo artean 173 kilometro egin ostean, beroak markatu duen lasterketan.
2024/08/10 - 18:59
Marc Hirschi, 2024ko Donostiako Klasikoko txapelduna
Suitzarra Julian Alaphilipperekin batera heldu da ihes eginda azken metroetara, eta esprintean frantziarra menderatu du. Van Eetvelt izan da hirugarren.
2024/08/09 - 18:41
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Amaitu da Burgosko Itzulia. Abuztuaren 9an jokatu da azken etapa, esprintean erabakitakoa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa eta etapa erabaki duen esprinta.
2024/08/09 - 18:34
Pavel Bittnerrek irabazi du azken etapa, eta Sepp Kussek Burgosko Itzulia
Bestalde, Kern Pharma taldeko Urko Berrade laugarren geratu da sailkapen nagusian.
2024/08/08 - 20:18
Jay Vinek irabazi du Burgosko Itzuliaren erlojupekoa, eta Sepp Kussek bost segundogatik jarraitzen du lider
Probari ostiralean jokatuko duten azken etapa gelditzen zaiola, Vismako txirrindulari estatubatuarrak bost segundoko aldea DSMko Max Poolerekiko. Vinek, apirilean, Euskal Herriko Itzulian, Olaetan izandako eroriko larria izan zuen; orain, Vismako Affini baino hamaika segundo arinago ibili da.
2024/08/07 - 19:48
Sepp Kussek irabazi du Lagunas de Neilan, eta aurreneko postuan jarri da Burgosko Itzuliko sailkapen nagusian
Vismako txirrindulari estatubatuarra izan da indartsuena hirugarren etapari amaiera eman dion igoera gogorrean; izan ere, Astanako Fortunatorekiko eta Caja Ruraleko Cepedarekiko zazpi segundoko aldea lortu du. Sailkapen nagusian, Kussek 13 segundo ditu, Cepedarekiko.
2024/08/06 - 22:08
Santesteban eta Ostolaza izango dira Laboral Kutxaren liderrak Tourrean
Lasterketa datorren astelehenean hasiko da, abuztuaren 12an. Zazpi etapa izango ditu, eta horietako azkena Alpe d 'Huezen amaituko da.
2024/08/06 - 20:06
Caleb Ewanek irabazi du Ojo Guareñan, eta lider jarri da Burgosko Itzulian
Bigarren etapak, Jayco AlUlako txirrindulariaren garaipenaz gain, euskal ziklista batzuek egindako lan bikaina ere utzi du: Caja Ruraleko Sorarrain zazpi kilometro gelditzen zirela harrapatu du tropelak, Euskalteleko Isasa ere izan da ihesaldian, eta Euskalteleko Aberasturi zazpigarren izan da.
2024/08/06 - 19:16
Caleb Ewanek irabazi du, Ojo Guareñako esprintean, Burgosko Itzuliaren 2. etapan
Jayco taldeko txirrindulari australiarra izan da indartuena lasterketako bigarren egunari amaiera eman dion igoeran; horrez gain, sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarri da.
2024/08/05 - 21:37
Pavel Bittnerrek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta sailkapen nagusiko liderra da
DSM taldeko txirrindulari txekiarra izan da azkarrena Burgosko helmugan; Giacomo Nizzolo (Q36.5) eta Ivan Garcia Cortina (Movistar) sailkatu dira bigarren eta hirugarren tokietan.
2024/08/02 - 21:15
Lopez de Abetxuko bigarren izan da Portugalgo Voltako zortzigarren etapan
Euskaltel-Euskadi taldeko Andoni Lopez de Abetxuko txirrindulariak bigarren postuan amaitu du lasterketako 8. etapa. Tomas Contte izan da onena esprintean, eta euskal ziklista gainditu du.
2024/07/29 - 16:58
Etapa bat irabaztea, Laboral Kutxaren helburua Frantziako Tourrean
Taldeak aurrez aukeratutako 11 txirrindulariak iragarri ditu: Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Cata Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eri Yonamine.
2024/07/29 - 15:25
Laboral Kutxak 11 txirrindulariko aurre-hautaketa aurreratu du Frantziako Tourrerako
Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Cata Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eri Yonamine dira aukeratuak.
2024/07/28 - 21:43
Euskalteleko Luis Angel Matek irabazi du Portugalgo Voltako laugarren etapa
Agirre (Kern Pharma) hirugarren postura jaitsi da sailkapen nagusian, eta Bizkarrak (Euskaltel) laugarren postuari eutsi dio.
2024/07/27 - 23:20
Agirre eta Bizkarra hirugarren eta laugarren geratu dira, hurrenez hurren, Portugalgo hirugarren etapan
Hirugarren postuarekin, Kern Pharma taldeko gipuzkoarra bigarren postura igo da sailkapen nagusian, eta Bizkarra laugarrenera.
2024/07/24 - 17:01
Euskaltel-Euskadik prest du Vueltarako taldea
Euskaltel Euskadik Espainiako Vueltan, abuztuaren 17tik irailaren 8ra, parte hartuko duten zortzi txirrindularien berri eman du asteazken honetan, Gasteizen, Artium Museoan egindako aurkezpenean.
2024/07/24 - 15:27
Euskaltel-Euskadik Vueltan lehiatuko den taldea iragarri du
Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Victor De la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Luis Angel Mate dira talde laranjak aukeratutako txirrindulariak.
2024/07/15 - 19:11
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta UCI WorldTeam mailako 18 taldeak, Donostiako Klasikoan
Lasterketa abuztuaren 10ean jokatuko dute, eta, guztira, 25 talde izango dira, 175 txirrindulari.
2024/07/11 - 21:47
Kopeckyk irabazi du Giroaren bosgarren etapa, Folignon, eta Longo Borghinirekiko hiru segundora jarri da
Etapa esprintean jokatu dute, eta SD Worx taldeko Kopecky, errepidean egungo munduko txapelduna bera, azkarrena izan da; hala, hamar segundoko denbora-saria eskuratu du, eta Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini liderrarekiko soilik hiru segundora kokatu da, sailkapen nagusian.
2024/07/09 - 22:26
Fisher-Blackek irabazi du Toanon, eta Longo Borghinik Italiako Giroan duen aurreneko postua sendotu du
SD Worxeko txirrindulari zeelandaberritarrak bakarka zeharkatu du helmuga, Lotte Kopecky taldekideak, DSMko Juliette Labousek eta Lidl-Trekeko Elisa Longo Borghinik baino sei segundo gutxiago baliatuta; ziklista italiarrak, sailkapen nagusian, 13 segundoko aldea du Kopeckyrekiko, eta 25 Labousekiko.