EuroCup
Sailkapenak
EuroCup Women
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
G: Galdutakoak
AP: Aldeko puntuak
KP: Kontrako puntuak
+/-: Aldeko eta kontrako puntuen arteko diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
2022/10/26 - 21:14
IDK Euskotrenen estreinaldia Eurokopan, ostegunean zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Donostiako taldeak Asvel Lyonen aurka Frantzian jokatuko duen partidan egingo du debuta txapelketan. Neurketa 20:00etan hasiko da. Bestalde, Lointek Gernika Bizkaia Alemanian lehiatuko da Rutronik Stars Kelternen kontra, 18:30ean.
2022/07/15 - 16:09
IDK Euskotren, Eurokopako K multzoan
Gipuzkoako taldeak LDLC Asvel, Zabiny Brno eta atariko kanporaketa gainditzen duen BLMA edo ZKK Plamen Pozega izango ditu aurkari multzoen fasean.
2022/07/15 - 15:16
Lointek Gernika Bizkaiak Phantoms taldea izango du aurkari Eurokopako atariko kanporaketan
Belgikako taldea gainditu beharko du Bizkaikoak 2022-2023 Eurokopako multzoen fasea jokatu ahal izateko. Joaneko neurketa urriaren 6an jokatuko da Belgikan; itzulikoa, aldiz, hilaren 13an Gernika-Lumon.
2022/03/22 - 19:02
Euroligak Errusiako taldeak lehiaketetatik kanpo utzi ditu behin-betiko
CSKA Mosku, UNICS Kazan, Zenit St Petersburg eta Lokomotiv Kuban Krasnodar 2021-22 denboraldiko Europako lehiaketetatik kanpo geratu dira.
2022/01/05 - 17:10
Lointek Gernika, haserre eta etsita Cukurovaren aurkako lehian bizitakoengatik
Lointek Gernika Eurokopatik at geratu da, CBK Mersinek buelta eman baitzion kanporaketari. Alabaina, Gernikako taldea oso suminduta sago Turkian pairatu zuen tratuarengatik.
2022/01/04 - 21:36
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Turkian (69-40)
Zortzi jokalarirekin ekin dio partidari talde bizkaitarrak BElen Arrojoren azken orduko bajagatik, eta CBK Mersinen etxean ezin izan dio eutsi joaneko neurketan lortutako 24 puntuko aldeari.
2022/01/04 - 21:22
Lointek Gernikak agur esan dio Europari (69-40)
Talde bizkaitarrak 24 puntuko aldeaz ekin dio Eurokopako itzuliko partidari, eta Mersinek 29gatik irabazi dio. Lointekek dena izan du kontra: giroa, epaileen lana eta taldearen beraren zehaztasun falta.
2021/12/24 - 16:49
Lointek Gernikak Flammes Carolo izango luke aurkari final-zortzirenetan
Kanporaketa urtarrilaren 13an eta 20an jokatuko litzateke. Hala ere, aldez aurretik, Bizkaiko taldeak Cukurova BK Mersinen aurkako itzulerako partida jokatu behar du, bertan behera geratu zena Lointekek bere taldean covid-19az kutsatutako bost positibo atzeman zituelako.
2021/12/16 - 00:45
Lointek Gernika Bizkaia - CBK Mersin (83-59) partidako laburpena eta jokaldi onenak
Bideo honetan dituzu ikusgai Euskal Herriko eta Turkiako taldeen arteko Eurokopako playoffetako lehen kanporaketako joaneko partidako saskiratze onenak.
2021/12/15 - 23:29
Lointek Gernikak 24 puntuko abantaila lortu du Mersinen aurkako itzuliko partidarako
Bizkaiko taldeak 83-59 menderatu du Turkiakoa Malosten jokatu duen Eurokopako play-offetako joaneko partidan. Beraz, errenta handiarekin ekingo dio datorren astean jokatuko duen itzuliko neurketari.
2021/12/15 - 15:09
Lointek Gernika - Mersin Yenisehir, zuzenean ETB4n eta eitb.eus-en
Bizkaiko taldeak asteazken honetan (20:00) ekingo dio Turkiako taldearen aurkako Eurokopako kanporaketa gogorrari.
2021/12/03 - 22:22
Lointek Gernikako jokalarientzat ezustekoa izan zen Eurokopako hurrengo fasera sailkatzea
Lointek Gernikak H multzoko hirugarren postuan amaitu dute Eurokopako multzoen fasea, eta hurrengo fasera sailkatu da. Ezustekoa izan zen sailkapena jokalarientzat, galdu egin baitzuten etxean, baina azaldutako aukera aprobetxatzeko prest daude.
2021/12/03 - 00:42
Lointek Gernikak aurrera egin du Eurokopan
Ostegun honetan jokatu diren multzoen faseko azken partidetako emaitzek mesede egin diote Bizkaiko taldeari eta final-zortzirenen atariko kanporaketa jokatuko du.
2021/12/02 - 16:13
Lointek Gernika, beste emaitzen zain Europan aurrera egiteko
Gernikako taldeak oraindik badu txapelketako hurrengo fasera sailkatzeko aukera. Atzo 56-58 galdu zuen Flammes Caroloren aurka eta, ondorioz, aukerarik gabe zeudela uste zuten. Hala ere, FIBAk H taldeko hirugarren postuan jarri ditu bizkaitarrak.
2021/12/02 - 15:30
Lointek Gernika, beste emaitzen zain Europan aurrera egiteko
Bizkaiko taldeak galdu egin du Flammes Caroloren aurka (56-58) Malosten jokatu duen multzoen faseko 6. jardunaldiko partida. Orain, beste taldeen emaitzen zain daude txapelketakn jarraituko duten ikusteko.
2021/11/30 - 21:08
Lointek Gernika - Flammes Carolo partida erabakigarria, gaur, zuzenean, eitb.eus eta ETB4n
Malosten jokatuko da euskal eta frantziar taldeen arteko Eurokopako norgehiagoka, 20:00etan. Bizkaitarrek garaipena lortu behar dute txapelketako final-zortzirenetarako atariko kanporaketarako sailkapena bermatzeko.
2021/11/24 - 23:22
Lointek Gernikari zaildu egin zaio Eurokopako hurrengo faserako sailkapena La Roche Vendeeren aurka galduta
Bizkaiko taldeak 75-58ko emaitzarekin galdu du H multzoko liderra den talde frantziarraren aurka jokatu duen multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida.
2021/11/23 - 21:37
Lointek Gernikak Eurokopako hurrengo fasera sailkatzeko aurrerapausoa eman nahi du
Bizkaiko taldeak H multzoko liderra den La Roche Vendeeren aurka jokatuko du Frantzian asteazkenean.
2021/11/04 - 00:21
Lointek Gernika - Virtus Bolonia (62-67) partidako jokaldi onenak
Lointek Gernika Bizkaiak porrota jaso du Virtus Segafredo Boloniaren aurka 62-67ko emaitzarekin, Eurokopako laugarren jardunaldiko partida.
2021/11/03 - 23:16
Lointek Gernikak galdu egin du Virtus Boloniaren aurka
Bizkaiko taldeak 62-67ko emaitzarekin galdu du Eurokopako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partida. Atzerapausoa eman duen arren, H multzoko bigarren postuan jarraitzen du.