Errugbia
2019/09/20 - 15:07
Errugbiko Munduko Txapelketa
Irailaren 20tik azaroaren 2ra arte Japoniako Errugbiko Munduko Txapelketa jokatuko da. Ikusi promozio-bideoa:
2019/09/04 - 15:14
Aviron Bayonnais vs Biarritz Olympique, larunbatean, zuzenean, EiTBn
Goizeko 12:00etan jokatuko da Euro Basque Rugby Challenge-Euskal Errugbi Ligako lehen jardunaldia Ordizian.
2019/07/29 - 15:19
Zazpi taldek jokatuko dute lehen Euskal Errugbi Liga
Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera ariko dira lehen mailan.
2019/07/27 - 15:12
Aviron Bayonnais Getxon ari da entrenatzen
Abuztuaren 24an ekingo diote Frantziako Ligari, 14 talde onenen artean eta argi dute zein den helburu nagusia: mailari eustea.
2019/05/27 - 18:28
Baionako Aviron taldeko jokalariek 'Txoria txori' abestuz ospatu dute igoera
Errugbiaren maila gorenera itzuli da Baionako Aviron taldea, eta, jokalariek zaleekin batera Mikel Laboaren abesti famatua kantatu dute igoeraren ospakizunean.
2019/05/27 - 17:12
Baionako Aviron maila gorenera itzuli da
Bigarren Mailan bi urte egin eta gero, Baionako taldea errugbiaren elitera itzuli da. Aviron, Frantziako Top 14an da berriro.
2019/05/07 - 22:30
AMPO Ordizia, finalerako txartelaren bila
Larunbatean, finalerdietan, El Salvador boteretsua hartu beharko du mendean talde gipuzkoarrak, finalera iristeko.
2019/05/02 - 13:18
Orioko arraunlariak eta Ordizia errugbi taldea, batera entrenatzen
Arraunak eta errugbiak bat egin dute Altamiran. Orioko arraunlariek onartu egin dute Ordiziako errugbi taldeak batera entrenatzeko egindako gonbidapena, eta irudi bitxia eman dute kirolariek.
2019/04/30 - 17:52
Ordizia, ligako tituluaren bila
AMPO Ordiziak helburu potoloa jarri dio bere buruari; liga irabaztea. Igande eguerdian eman nahi du lehen urratsa, Ubu-Colina Clinic taldeari Altamiran irabazita.
2019/03/25 - 21:42
Polemika, jaitsieran eragina izan dezakeen atzeratutako partida bat dela eta
Heineken Ligan, gori-gorian dago salbazioa lortzeko lehia. Gernika eta Hernani borroka horretan murgilduta daude. Liga erregularra amaitu eta bi aste beranduago jokatuko da Cisneros-Gernika partida.
2019/01/16 - 15:53
Hernani Kopako finalean sar liteke
Hernanik historia egin dezake. Bere ibilbidean aurrenekoz kopako finalean sar liteke, horretarako igande eguerdian Bartzelona hartu beharko du mendean landaren.
2018/11/11 - 14:57
Amerikako Estatu Batuak, nagusi Samoaren aurka Anoetan
Anoetan errugbiko partida handia ikusi da. Amerikako Estatu Batuetako selekzioak, 30-29 irabazi dio Samoari.
2018/11/06 - 21:11
Blaine Scully, pozik Euskal Herrira bueltatzeagatik
Amerikako Estatu Batetako selekzioak Anoetan jokatuko du larunbatean Samoaren aurka. Scully da amerikarren kapitaina. Donostian jokatu zuen jada, eta Bilboko finalean entsegu erabakigarria lortu zuen.
2018/11/05 - 22:07
Samoak lehen entrenamendua egin du AEBren aurkako partida prestatzeko
Samoako selekzioak Amerikako Estatu Batuen aurka jokatuko du Anoetan, larunbatean, 18:30ean. Anoetako miniestadioan egin du lehen lan-saioa Samoak.
2018/05/13 - 00:35
Leinster, laugarrenez Champions Cupeko errege, San Mamesen
Irlandako taldeak irabazi du Bilboko final handia, Frantziako Racing 92ren aurka. Zigor-kolpeetan erabaki da neurketa.
2018/05/12 - 23:02
Leinsterrek irabazi du Champions Cupeko finala, Bilbon
Entsegurik gabeko partidan, zigor-kolpeetan erabaki den finalean, Leinster irlandarrak Racing 92 frantziarrei gailendu zaizkie. 52.000 ikusle izan dira San Mamesen.
2018/05/12 - 17:21
Cardiff Blues Challenge Cupeko txapeldun, markagailua iraulita (31-30)
Galestarrak 14 puntuko kontrako aldearekin joan dira atsedenaldira (6-20), baina bigarren zati bikain baten ostean buelta eman diote partidari.
2018/05/12 - 16:40
Cardiff Blues, Challenge Cupeko txapeldun
Galtzen ibili da talde galestarra, baina aurkako emaitza irauli eta garaipena lortu du Gloucesterren aurka 30-31ko emaitzarekin.
2018/05/11 - 13:53
Leinster eta Racing 92 taldeak Europako koroaren bila lehiatuko dira San Mamesen
53.000 ikuslek 'Katedrala' betetzea espero da partida historiko batez gozatzeko. Zelaian errugbi munduko izar handienetariko batzuk izango dira.
2018/05/11 - 13:21
Gloucester eta Cardiff Blues aurrez aurre gaur Bilbon, Challenge Cupeko finalean
Giro ezin hobea espero da gaur Bizkaiko hiriburuan, Stade Français iazko txapeldunaren ordezkoa nor den jakingo baita.