Errugbia
2025/12/04 - 23:38
San Mamesek errugbiko Champions Cup eta Challenge Cup finalak hartuko ditu berriro maiatzaren 22an eta 23an
Asteburu honetan bi txapelketak hasteko ordu gutxi falta direnean, 24.000 sarrera bikoitz baino gehiago saldu dira, salgai jarriko direnen % 50 baino gehiago.
2025/06/29 - 22:14
Anton Legorburuk zilarrezko domina irabazi du Europako Errugbi 7ko Txapelketan
Europako Errugbi 7ko Txapelketa bi serietan jokatu da, Kroazian bata eta Alemanian bestea.
2025/06/21 - 17:08
Baionako Aviron Top 14ko finaletik kanpo geratu da; Toulouse, finalera
Avironek 32-25 galdu du Stade Toulousainen aurka jokatutako finalerdia, atsedenaldira 20-15 heldu ostean. Toulouse egungo txapeldunak datorren larunbatean jokatuko du finala.
2025/06/14 - 20:17
Baionarrak pozez gainezka dira, Aviron TOP-14ko finalerdietara sailkatu baita
Euskaraz abestuz ospatu dute Baionan Avironek eginiko balentria. 20-3 menderatu du Clermont talde lapurtarrak, eta, honenbestez, TOP-14ko finalerdietara sailkatu da, 42 urte geroago.
2025/05/19 - 20:16
Biarritz Olympique mailaz jaitsi dute adiministratiboki, arrazoi ekonomikoengatik
Errugbiaren Erregularizazioko Frantziako Aginteak erabaki du Lapurdiko taldeak, 2024-25 denboraldian Pro D2 mailan, alegia, bigarren mailan jokatuta, hirugarren maila den Nationale 1era jaistea, hurrengo denboraldirako; klubak iragarri du helegitea jarriko duela.
2025/05/16 - 18:39
San Mamesek Europako errugbi txapelketa nagusien bi final hartuko ditu 2026an
2026ko maiatzaren 22an eta 23an, San Mames izango da berriro kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu.
2025/05/03 - 18:48
Suso Romero izango da AMPO Ordiziako entrenatzaile berria
Federico Galloren tokia hartuta, entrenatzaile andaluziarrak zuzenduko du Gipuzkoako taldea 2025-26 denboraldian.
2025/04/30 - 19:55
Federico Gallok ez du AMPO Ordizia zuzentzen jarraituko
Teknikariak amaiera eman dio Gipuzkoako taldean egindako hiru denboraldiko ibilbideari, erronka berrie aurre egiteko, klubak jakinarazi duenez.
2025/03/23 - 18:43
Axio Araña Ampo Ordiziako entrenatzaile historikoa oroitu dute Altamiran
Axio Araña zenari omenaldi hunkigarria egin diote, gaur, Altamiran, Ampo Ordizia-Pozuelo partidaren atarian. Ordiziako errugbi taldeko entrenatzaile historikoa ostiralean hil zen, 63 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
2024/06/22 - 21:46
Hegoafrikak Gales menderatu du Twickenhamen (41-13)
Hegoafrikak 41 eta 13 irabazi dio Galesi Londresen jokatutako lagunartekoan. Uste bezala, nahieran aritu dira Sprinboksak. Egungo munduko txapeldunek izugarrizko erakustaldia eman dute.
2024/06/02 - 14:00
Urtzi Abanzabalegi: ''Bihotz eta arima''
Urtzi Abanzabalegi errubi-jokalaria omendu dute "Helmuga" saioan. Eibar, Ordizia eta Bera Bera taldeetan ibili zen eibartarra, eta lan-istripuz hil zen 46 urte zituela.
2024/05/28 - 15:19
Urtzi Abanzabalegi errugbi-jokalaria gogoan, igandeko ''Helmuga'' saioan
Urtzi Abanzabalegi errugbi-jokalari eibartarra omenduko dute igande honetako "Helmuga" saioan. 11:30etik aurrera izango da ikusgai saioa.
2024/05/19 - 18:44
Getxo, Ohorezko Mailara
Getxoko emakumezkoen errugbi taldea Ohorezko Mailara igo da, Cisneros 27 eta 12 mendean hartuta. Bigarren zatian egindako bi kontraerasok erabaki dute partida Getxoren alde.
2024/05/09 - 17:16
Bertan behera, Frantziak ekainaren 22an San Mamesen jokatu behar zuen errugbi partida
Neurketaren sustatzatzaileek antolakuntza arrazoiak argudiatu dituzte erabakia hartzeko. Gaineratu dutenaren arabera, data berria bilatzen ari dira, eta sarreren dirua bueltatu egingo dute.
2024/04/21 - 14:15
Peio Dospital, 'Doxpi', Baionako errugbiaren ikur
Errugbi jokalari mitikoa izan zen Peio Dospital lapurtarra. Baionako Aviron taldean jokatzeaz gain, Frantziako selekzioan ere aritu zen. Egun, bere familian ere errugbi zale amorratuak dira. Igande honetako "Helmuga" saioko protagonista izango da.
2024/04/16 - 16:01
Peio Dospital, 'Doxpi', errugbi jokalari ohia, igandeko ''Helmuga'' saioan
Errugbi jokalari mitikoa izan zen Peio Dospital lapurtarra. Baionako Aviron taldean jokatzeaz gain, Frantziako selekzioan ere ibili zen. Igande honetako "Helmuga" saioko protagonista izango da.
2024/04/09 - 14:20
Frantziaren eta munduko selekzio baten arteko errugbi partida hartuko du San Mamesek
Maila goreneko errugbia Bilbora itzuliko da norgehiagoka horrekin. 2018an kluben finala han jokatu zen, eta 2026an ere San Mamesen izango da.
2024/02/12 - 18:01
Aviron Bayonnaisek Reale Arenan jokatuko du, martxoaren 31n, Toulon aurkari, TOP 14ko partida batean
Frantziako errugbi Ligako 20. jardunaldiko neurketa izango da. Aurreikuspena da 35.000 zale baino gehiago izatea Anoetan. 21:05ean hasiko da, eta igandez jokatuko dute; biharamunean, Euskal Herri osoan da jaieguna, Pazko Astelehena baita.
2024/01/31 - 17:12
San Mames, 2026ko Champions Cup eta Challenge Cupeko finalen egoitza
Bilboko futbol-zelaiak Europako errugbiko lehen eta bigarren txapelketa nagusien titulua lortzeko partidak hartuko ditu, 2018an egin bezala.
2024/01/30 - 20:53
Errugbiko Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatuko da, 2026an
Bigarren aldiz hartuko du Bilbok Errugbiko Txapeldunen Ligako finala; izan ere, 2018an jokatu zen estreinakoz aipatu finala San Mames estadioan.