Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2023/03/10 - 01:15
Kakun Mainz: ''Triste eta harro nago, aldi berean; modu guztietan saiatu gara''
Osasunaren entrenatzailearen iritziz, Athleticen aurka egindako partida ona bultzada izan beharko litzateke Ligarako; txapelketa horretan, Osasunaren helburua igoera borrokatzea da.
2023/03/10 - 00:58
Iraia Iturregi: ''Iragarrita nuen partida oso gogorra espero nuela, eta halakoa izan da''
Athleticeko entrenatzailea pozik azaldu da, Taxoaren, Lauko Finalerako txartela lortu ostean. Esan duenez, Osasuna talde zuri-gorria baino gehiago izan da lehen zatian. Ane Azkona goleatzaileak ere hitz egin du.
2023/03/09 - 23:48
Osasuna-Athletic Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidako golak (1-2)
Ane Azkonak eta Pekek 0-2 jarri dute aurretik markagailuan Athletic, eta Carmen Sobronek egin du 1-2koa, Osasunarentzat. Horrenbestez, Athletic Kopako Final Laurako sailkatu da.
2023/03/08 - 23:57
Osasunak eta Athleticek Kopako Lauko Finalerako txartela lortu nahi dute
Gorritxoak eta zuri-gorriak Taxoaren arituko dira nor baino nor gehiago, ostegunean, martxoaren 9an, final laurdenetako kanporaketan, partida bakarrean. Neurketa 18:35ean hasiko da.
2023/03/08 - 21:24
Kakun Mainz: ''Gauza polit bat lortzeko aukera ona dugu aurrean''
Kakun Mainz Osasunako entrenatzaileak Erreginaren Kopako Athleticen aurkako final-laurdenetako neurketari buruz hitz egin du. Finalerdietarako txartela izango dute jokoan, neurketa bakarrera. (gaztelerazko adierazpenak).
2023/03/08 - 18:07
Iraia Iturregi: ''Osasunaren aurkakoa denboraldiko partida izango da''
Osasunak eta Athleticek Erregina Kopako final-lardenak jokatuko dituzte bihar Tajonarren. Iraia Iturregik, talde nafarrari buruz hitz egin du, neurketa gogorra espero duela azpimarratuz.
2023/02/23 - 15:27
Bera Berak Elxen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Azken fasea apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Martin Carpena Kirol Jauregian.
2023/02/03 - 14:24
Iraia Iturregi: ''Badagiku Osasuna oso lehiakorra dela, Kopan euskal derbia jokatzea berezia da''
Athleticek Osasuna izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidan. Iraia Iturregi talde zuri-gorriko entrenatzaileak martxoan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/02/02 - 19:26
Apelazio Batzordeak atzera bota du Bartzelonak deskalifikazioaren aurka jarritako errekurtsoa
Osasunak Barçak Geyse Ferreira aurrelari katalanarekin jokatu zuela salatu zuen, partida bateko zigorra zuena.
2023/01/28 - 22:46
Zuazo Barakaldo eta Beti-Onak, Kopatik at
Bizkaitarrek 23-26 galdu dute La Calzada Gijonen aurka, eta nafarrek ezin izan dute Rocasa Gran Canaria gainditu gol bakarragatik (25-26).
2023/01/24 - 12:34
Espainiako Federazioak ebatzi du Bartzelonak bidegabeki zelairatu zuela jokalari bat Erreginaren Kopan Iruñean
Emakumezkoen Osasuna Fundazioak helegitea aurkeztu zuen, Sadarren urtarrilaren 10ean jokatutako partida amaituta, eta Espainiako Futbol Federazioak arrazoia eman dio nafar klubari. Neurketa Kopako final zortzirenetakoa zen. Bartzelonak helegitea aurkeztuko du, ebazpenaren aurka, Apelazio Batzordean.
2023/01/12 - 23:45
Athleticek Madril CFF kanporatu du Kopatik (0-1)
Athleticek bere partida plana osatu du, izan ere, Clara Pinedok kontraerasoan egindako golaren ondoren, 15 minutu eskas igarota.
2023/01/11 - 22:29
Kopako final-zortzirenetako Reala - Atletico Madril (0-2) partidako golak
Bideo honetan dituzu ikusgai Realak eta Atletico Madrilek Zubietan jokatu duten Erreginaren Kopako final-zortzirenetako neurketako gol guztiak.
2023/01/11 - 21:57
Reala, Kopatik at Atletico Madrilen aurka porrota jasota (0-2)
Txuri-urdinek 0 eta 2 galdu dute talde koltxoneroaren aurka Zubietan jokatu duten Kopako final-zortzirenetako partida, eta agur esan diote txapelketari.
2023/01/11 - 14:40
Jonatan Giraldez Geyse zelairatzeari buruz: ''Federazioaren webgunean ez zen agertzen inolako zigorrik''
Jonatan Giraldez Bartzelonako entrenatzailearen esanetan, Federazioaren webgunean ez zen agertzen Geyse Ferreira jokalariari buruzko inolako zigorrik Osasunaren aurkako Erreginaren Kopako partidarako.
2023/01/11 - 00:51
Osasunak galdu egin du Bartzelonaren aurka, baina helegitea aurkeztuko du
Lehen zatian gorritxoek 0-2koari eutsi badiote ere, bigarren zatian Bartzelona nagusitasunez gailendu da. Aitzitik, Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonak Geyse Ferreira jokalaria bidegabeki erabiltzeagatik.
2023/01/10 - 22:16
Alaves Kopatik kanpo geratu da azken hasperenean
Granadak 85. minutuan sartu du garaipenaren gola eta Iñigo Juaristik zuzendutako taldea Erreginaren Kopatik kanpo geratu da.
2022/11/25 - 14:45
Osasuna-Bartzelona, Reala-Atletico Madril, Madril CFF-Athletic eta Granada-Alaves, Kopako final-zortzirenetan
Final-laurdenetara sailkatzea izango dute helburu Erreginaren Kopan jarraitzen duten lau euskal taldeek. Partidak urtarrilaren 10, 11 eta 12an jokatuko dira.
2022/11/24 - 00:24
Osasuna eta Alaves Erreginaren Kopako final-zortzirenetara igaro dira aurkariak garaituta
Nafarrak aurkariak baino gehiago izan dira, eta gasteiztarrek eurenak gainditu behar izan dituzte penaltietan.
2022/11/23 - 12:18
Eibarrek ezin izan du FC Tenerife gainditu, eta Erreginaren Kopatik at geratu da
Armaginek, Lehen Maila RFEFko liderrek, denboraldiko lehen neurketa galdu dute, eta txapelketatik kanpo geratu dira maila baxuagoko aurkari baten aurka.