Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2025/10/31 - 00:09
Getxo-Alaves partidaren golak eta unerik onenak (0-7)
Getxoko taldea 0-7ko emaitzarekin erori da Alavesen aurka, Errege Kopako lehen kanporaketan. Horrela hartu dituzte golak Gobelan.
2025/10/30 - 23:24
Marianoren eta Carlos Vicenteren arteko elkarlana Getxo garaitzeko nahikoa izan da (0-7)
Aurrelari babazorroak hiru gol egin ditu, eta Aragoiko hegalekoak beste bi. Gainera, biek elkarri asistentziak eman dizkiete golak sartzeko orduan.
2025/10/30 - 22:42
Eguesibarrek ezin izan du Andorraren aurka (1-5), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Ibai Gomezek entrenatzen duen eta Hypermotion Ligan dabilen Andorrak bi gol sartu ditu lehen zatian, eta bigarren zatian aldea handitu du. Hasier Iriartek, penaltiz, 70. minutuan, Eguesibarren gola sartu du.
2025/10/30 - 19:07
Iker Benitok hautsita du eskuin belauneko lotailu gurutzatua, eta ebakuntza egingo diote datorren astean
Jokalari gorritxoari proba medikoak egin dizkiote Nafarroako Unibertsitatea Klinikan, asteazkenean Sant Jordi taldearen aurkako neurketaren azken txanpan min hartu ondoren.
2025/10/30 - 14:34
Errege Kopako lehen kanporaketako Portugalete vs Valladolid partidako laburpena eta gola (1-0)
Xabi Gomezek, 57. minutuan, Bizkaiko taldeari bigarren kanporaketarako sailkatzeko txartela eman dion gola sartu du.
2025/10/30 - 13:02
Eibarrek garaipena lortu du Naxararen aurka eta Kopan aurrera egin du (2-4)
Talde armaginak Naxara gainditu du Haron jokatu den Erregearen Kopako norgehiagokan.
2025/10/30 - 12:38
Naxara-Eibar partidaren laburpena eta golak
Eibarrek Errege Kopako lehen kanporaketan lortu du sailkapena, Luis de la Fuente Haroko futbol-zelaian, Naxarari 2-4 irabazita.
2025/10/30 - 00:10
Portugaletek Valladolid kanporatu du, eta Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da
Bizkaiko taldea, 3. RFEF mailakoa bera, 1-0 gailendu zaio Bigarren Mailan dabilen aurkariari, eta txapelketan jarraituko du. Arenas eta Mutilvera, ordea, kanpo gelditu dira, Numantziaren (3-0) eta Zaragozaren aurka galdu baitute, hurrenez hurren.
2025/10/29 - 23:37
Liscik onartu du Raul Garciak ''minutu gehiago merezi'' dituela
Osasunako aurrelari kataluniarrak Sant Jordi talde xumearen aurka lortutako hat-trickak Errege Kopako hurrengo kanporaketarako sailkapena bideratu du. Budimirrek gorritxoen laugarren gola egin du, eta Kike Barjak, bosgarrena, nafarren garaipena borobiltzeko.
2025/10/29 - 23:12
Sant Jordi-Osasuna partidaren laburpena eta golak (0-5)
Osasunak 0-5 irabazi dio Mallorcako Sant Jordi taldeari; beraz, gorritxoek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 22:37
Egoitz Garai, Getxoko entrenatzailea: ''Alavesen bila irten nahi dugu, gure nortasuna erakutsi''
Errege Kopako lehen kanporaketan, ostegunean, Getxo-Alaves derbia izango da; Egoitz Garai Getxoren entrenatzaileak adierazi duenez, Bizkaiko taldearen asmoa da "gauzak oso-oso ondo egitea", eta "sartzeko aukerak izaten saiatzea".
2025/10/29 - 22:01
Raul Garcia de Haroren hat-trickak eraman du Osasuna sailkatzera, Sant Jordi apalaren aurrean (0-5)
Budimirrek eta Kike Barjak gorritxoen garaipena borobildu dute Mallorcako talde apalaren aurka. Iker Benitok eta Mauro Echegoyenek, min hartuta, futbol-zelaia utzi behar izan dute.
2025/10/29 - 12:35
Negreira-Reala partidaren laburpena eta golak (0-3)
Realak 0-3 irabazi zion Galiziako Negreira taldeari; beraz, txuri-urdinek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 00:06
Realak Negreira apala garaitu eta Kopan aurrera egin du (0-3)
Gotik aurretik jarri du Donostiako taldea lehen zatian, eta Zakharyanek eta Turrientesek kanporaketa erabaki dute bigarren zatian sartutako golekin.
2025/10/28 - 17:26
Alessio Lisci: ''Erritmoa eta abiadura baditugu, oso gertu izango dugu Sant Jordi menderatzea''
"Kopak ilusioa izan behar du", adierazi du Osasunaren entrenatzaileak, asteartean. Asteazkenean, Nafarroako taldeak aurreneko partida jokatuko du 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan; lehenengo kanporaketan, Ohorezko Mailako Sant Jordi izango du aurkari.
2025/10/27 - 21:24
Eguesek lehen aldiz jokatuko du Errege Kopako partida bat bere zelaian
Eguesek lehen aldiz jokatuko du Errege Kopako partida bat bere zelaian, Sarrigurenen, hurrengo ostegunean, Andorraren aurka, uda honetan egindako obren ostean.
2025/10/27 - 19:26
Sergio Francisco, Negreiraren kanporaketaz: ''Kopari begira jarri behar dugu''
Realak asteartean jokatuko du aurreneko kanporaketa 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan, Negreiraren aurka; aurreko egunean, Sergio Francisco entrenatzaileak nabarmendu du txapelketa oso garrantzitsua dela talde txuri-urdinarentzat.
2025/10/21 - 19:13
CD Getxok Gobela futbol-zelaian jokatu beharko du Alavesen aurkako Errege Kopako kanporaketa
CD Getxok iragarri duenez, Fadurako egoera dela eta, Alavesen aurkako Errege Kopako hurrengo kanporaketako partida Gobelako udal zelaian jokatuko da. Erabakia tokiko eta kirol agintariekin hainbat faktore ebaluatu ondoren hartu da.
2025/10/10 - 15:09
Errege Kopako lehen kanporaketako ordutegiak
Euskal Herriko bederatzi talde izango dira 2025-26 denboraldiko lehen txandan; neurketak urriaren 28, 29 eta 30ean jokatuko dira, partida bakarrera.
2025/10/06 - 17:20
Ander Pradera, Getxoko jokalaria: ''Oso garrantzitsua da klubarentzat, eta guretzat, momentu historikoa''
2025-2026 Errege Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira gaur, urriaren 6an. Getxoko taldeari Alavesen aurka jokatzea tokatu zaio, eta pozik hartu dute albistea jokalariek.