Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Errege Kopari buruzko albisteak
2025/01/16 - 23:31
Moncayola: ''Partida eroa bihurtu da eta Budimirren golak indarra eman digu''
Jon Moncayola Osasunako jokalariak Athleticen aurka Errege Kopako Final-zortzirenetan lortutako garaipenaz (2-3) hitz egin du. Partida itxia eta "eroa" izan dela onartu du, baina azkenean garaipena lortu dutela.
2025/01/16 - 22:42
Realak nagusitasunez gainditu du Rayo, eta final-laurdenetan izango da (3-1)
Txuri-urdinak madrildarrak baino gehiago izan dira, Take Kuboren joko bikainaren gidaritzapean.
2025/01/16 - 22:35
Osasuna Kopako final-laurdenetara pasa da Athletic kanporatuta (2-3)
Gorritxoek aurrea hartu dute Oroz eta Budimirren golekin, baina zuri-gorriek markagailua berdindu dute Nico eta De Marcosen golekin. Budimirrek gola sartu du berriz Osasunari garaipena emateko.
2025/01/16 - 15:57
Osasunaren eta Athleticen zaleak gogotsu, duela bi urteko partida gogoan
Errege Kopako final-zortzirenetako partida jokatuko dute gaur Athleticek eta Osasunak, San Mamesen. Goizetik hasita, hainbat zale Bilbon barrena ibili dira.
2025/01/16 - 12:41
Athletic, Osasuna eta Reala, Errege Kopako final-laurdenetako txartelaren bila
Athleticek eta Osasunak San Mamesen jokatuko dute; Realak, aldiz, Rayo Vallecano hartuko du Reale Arenan. Bi neurketak 19:30ean hasiko dira.
2025/01/15 - 20:32
Valverde, Kopako Athletic-Osasuna derbiaz: ''Biok dugu irabazteko beharra, partidak interes handia du''
Athletic eta Osasuna Kopako final zortzirenetan arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen, Kopako final zortzirenetan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak gogora ekarri du Nafarroako taldeak, azken denboraldietan, emaitza onak lortu dituela Bilbon.
2025/01/15 - 15:16
Imanol Alguacil: ''Jokalariak ilusioz beteta daude''
Imanol Alguacil Realearen entrenatzaileak Errege Kopako final-zortzirenetan Rayoren aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/01/15 - 15:07
Vicente Moreno: ''Kanporaketan aurrera egiteko asmoz goaz''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak Athleticen aurka jokatu beharreko neurketaz hitz egin du prentsaurrekoan. Kanporaketaz pasatzea espero duela berretsi du. (Jatorriko adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/09 - 18:58
Reala, "haserre" bere hurrengo hiru partidetako ordutegiengatik
Talde txuri-urdinak uste du "futbola pertsonengandik urruntzen" dituzten erabakiak hartu dituztela, eta oso kaltegarritzat jo ditu.
2025/01/09 - 13:57
LaLigak 20. jardunaldiko ordutegiak aldatu ditu, Errege Kopa dela eta
Horrenbestez, Betis-Alaves urtarrilaren 18an, larunbatez, jokatuko dute, 18:30ean; urtarrilaren 19an, igandea, Celta-Athletic, 14:00etan; eta azkenik, Valentzia-Reala ere urtarrilaren 19an izango da, 21:00etan.
2025/01/09 - 10:39
Iñaki Williams, Barçari emandako kautelazko neurriei buruz: ''Badirudi arauak ezberdinak direla batzuentzat''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Kirol Kontseilu Nagusiak (KKN) Bartzelonari Dani Olmo eta Pau Victor inskribatzeko emandako kautelazko neurrieI buruz hitz egin du. Barçak bi jokalariak inskribatu ahalko ditu La Ligaren eta Espainiako Futbol Federazioaren araudiak urratu dituzten arren.
2025/01/09 - 01:19
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
2025/01/08 - 17:13
Take Kubo, Rayoren aurkako Kopako kanporaketari buruz: ''Zaleen babesa baliatu behar dugu''
Realeko jokalariak, asteazkenean, Errege Kopako zozketaren emaitza izan du aztergai; final zortzirenetan, talde txuri-urdinak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du, Reale Arenan.
2025/01/08 - 14:35
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano, Kopako final-zortzirenetako kanporaketak
Zuri-gorriek eta gorritxioek derbia jokatuko dute San Mamesen; txuri-urdinek, aldiz, Rayo hartuko dute Anoetan. Kanporaketak partida bakarrean jokatuko dira urtarrilaren 14, 15 eta 16an.
2025/01/05 - 19:54
Realak aurrera egin du, Ponferradina menderatuta (0-2)
Realaren golak Mikel Oyarzabalek eta Brais Mendezek sartu dituzte, bigarren zatian, Ponferradinak defentsan egindako bi akats baliatuta. Leongo taldeak ondo jokatu du, eta txuri-urdinek uste baino gehiago sufritu dute.
2025/01/05 - 19:54
Errege Kopako Ponferradina-Reala partidaren laburpena eta golak (0-2)
Reala Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Ponferradina 0 eta 2 garaituta. Txuri-urdinen golak Mikel Oyarzabalek eta Brais Mendezek egin dituzte.
2025/01/05 - 19:48
Turrientes: ''Urtea hasteko modurik onena''
Beñat Turrientes Realeko jokalariak Ponferradinaren aurka Kopan lortutako garaipenaz (0-2) hitz egin du. Pozik agertu da Reala final-zortzirenetara igaro delako, eta txapelketako formatuak dakarren zailtasuna azpimarratu du.
2025/01/05 - 10:07
Logroñes-Athletic Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (0-0; 3-4)
Athleticek penaltietara arte borrokatu behar izan du Logroñesen aurka larunbatean, Errege Kopako final-hamaseirenetan, garaipena eskuratu eta txapelketan aurrera egiteko (0-0; 3-4). Ikusi hemen partidako laburpena eta golak.
2025/01/05 - 01:58
Valverdek kanporaketa gainditzeko arazoak izan dituztela esan du
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak UD Logroñesen aurka penaltietan lortutako garaipenaz hitz egin du. Aurkariak partida bikaina egin duela eta penaltietan zoria euren alde izan dutela esan du.
2025/01/05 - 01:32
Athletic penaltietan pasatu da final-zortzirenetara, estutasunetan jarri duen Logroñesen aurka (0-0; 3-4)
Bi taldeetako bat ere ez da gola sartzeko gai izan, ez arauzko 90 minutuetan, ez luzapenean, eta lehia penalti puntutik erabaki behar izan da.