Ernesto Valverde
2024/01/12 - 15:15
Valverde: ''Derbia beti da berezia, partida garrantzitsua da eta irabazi nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Realaren kontra larunbatean, urtarrilaren 13an, jokatuko duen euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/01/02 - 18:13
Ernesto Valverde, LaLigako abenduko entrenatzaile onena
Athleticeko entrenatzailea izan da nagusi bozketan, Michel Sanchez (Girona) eta Carlo Ancelotti (Real Madril) hautagaien aurretik. Bilboko taldeak abenduan jokatutako ligako lau partidetatik hiru irabazi ditu.
2023/12/12 - 19:10
Valverde, Eibar-Athletic kanporaketaz: ''Zaila da, haiek talde ona direlako''
Errege Kopako final hamaseirenetan, Eibar eta Athletic nor baino nor gehiago arituko dira, Ipuruan; Ernesto Valverde talde zuri-gorriaren entrenatzaileak kanporaketa horren gaineko bere iritzia eman du.
2023/12/08 - 10:46
Ernesto Valverde: ''Partida bakoitza final bat da, aurkaria beti errespetatu behar da''
Athleticek 2023-24 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetarako txartela lortu du, bigarren kanporaketan Cayon 0-3 menderatuta. "Partida bakoitza final bat da, aurkaria beti errespetatu behar da", esan du Valverdek partida amaitutakoan.
2023/11/28 - 00:18
Iñaki Williamsen gol polit batek puntu bat eman dio Athletici Montilivin, Gironaren aurka (1-1)
Aurrelari bilbotarrak, 67. minutuan, Tsygankovek 55. minutuan sartutako gola berdindu du. Ernesto Valverderen taldeak partida ona jokatu du, eta EA Sports Ligan erakusten ari den maila ederrari eutsi dio; 25 puntu dituela, Athletic bosgarren postuan dabil, Realarekin batera.
2023/11/15 - 15:47
Valverde: ''Zelaia ezagutzeko zortea izateaz gain, ez dugu oso urrutira joan beharko''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Errege Kopan egokitutako aurkariaz hitz egin du: Cayon taldea (Kantabria). Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz.
2023/11/11 - 10:11
Valverde: ''Oraindik ez zait sustoa pasatu, baina oso pozik nago''
Athleticek 4-3 menderatu du Celta San Mamesen. Partidaren ostean, Ernesto Valverdek aitortu du "oso pozik" dagoela Celtaren aurka lortutako garaipenagatik, "erabat eroa" izan arren, neurketa Alex Berenguerrek 98. minutuan sartutako penalti batekin ebatzi baita.
2023/11/11 - 00:16
Athleticek 98. minutuan eta penaltiz menderatu du Celta San Mamesen, partida ero batean (4-3)
Sancetek, Guruzetak (bi aldiz) eta Berenguerrek egin dituzte zuri-gorrien golak; barañaindarrak sartu du erabakigarria. Athletic 0-1 eta 1-2 ibili da galtzen, eta Celta oso arriskutsu aritu da erasoan. Unai Simonek penalti bat gelditu du emaitza 3-3koa zela.
2023/10/23 - 12:09
Ernesto Valverde: ''Pena da. Partida ona egin dugu, eta punturik gabe gatoz''
Athleticeko entrenatzaileak Bartzelonaren kontrako partida baloratu du. Nahiz eta partida ona egin, talde zuri-gorriak ezin izan du irabazi.
2023/10/01 - 01:31
Valverde: ''Eurek irmotasuna eta gola jokatu dute; guri falta izan zaigu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Reale Arenan Realaren aurka jasotako porrotaz hitz egin du. Markagailuko aldea handia izan den arren, partida lehiatua izan dela uste du.
2023/09/29 - 22:07
Valverde: ''Ligako derbi onena da''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzailearen ustez, Realaren aurkako euskal derbia "Ligako derbirik onena da, dagoen lehiaren barruan denok batera egon gaitezkeelako".
2023/09/27 - 23:13
Athleticek, bigarren zatian hamar futbolarirekin jokatuta, 2-2 berdindu du Getaferekin, San Mamesen
Yuri Berchichek, seigarren minutuan, aurretik jarri du Athletic, eta lehen zatiko luzapenean Oihan Sanceti txartel gorria atera diote. Getafek 1-1ekoa sartu du, baina Williamsek zuri-gorrien bigarrena egin du; azkenean, 83. minutuan, Latasak 2-2ko gola lortu du.
2023/09/23 - 02:00
Valverde: ''Oso ondo jokatu dugu, pixkanaka nagusitzen joan gara''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako euskal derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik agertu da egindako partidagatik, baina akatsak ere atera dizkio bere taldeari.
2023/09/21 - 20:55
Valverde: ''Alaves traila duen taldea da, gure mailan egon beharko dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldiari hasiera emango dion Alavesen aurkako derbiaz hitz egin du. Partida lehiatua aurreikusten du, baina "ahalik eta puntu gehien" lortu nahi ditu.
2023/08/28 - 11:31
Valverde: ''Horrelako partida bati buelta ematea oso garrantzitsua da taldea indartzeko''
Ernesto Valverdek nabarmendu duenez, oso garrantzitsua da aurkako emaitza bati buelta eman eta azkenean garaipena lortzea. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/08/26 - 21:34
Valverde: ''Rubialesek jokabide desegokia izan du eta bere gain hartu behar ditu ondorioak''
Ernesto Valverderen ustez, Luis Rubialesek "jokabide desegokia izan du" eta, horren aurrean, Espainiako Futbol Federazioko presidenteak "ondorioak bere gain hartu behar ditu". "Munduko txapeldun izan diren jokalari horien lorpen handiari behingoz erreparatzea da bidezkoena" gaineratu du Valverdek.
2023/08/18 - 21:16
Valverde: ''Gure bertsio onenera itzuli behar gara eta puntuak batzen hasi''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Osasunaren aurkako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko abuztuaren 19ko euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/11 - 21:02
Ernesto Valverde: ''Partida garrantzitsua da, aurkari handi baten kontra, eta ondo hasteko asmoarekin goaz''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak denboraldiko lehen partidaz hitz egin du. Real Madrilen kontra jokatuko du talde zurigorriak San Mamesen, abuztuaren 12an.
2023/08/06 - 21:27
Athleticek 1-1 egin du 10 jokalarirekin Manchesterren aurka, denboraldiaurreko azken partidan
Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak 29. minutuan. Bigarren zatian, epaileak txartel gorria atera dio Paredesi, eta gaineratutako denboran Pellistrik banakoa egin du.
2023/08/03 - 23:55
Athleticek eta Eibarrek berdindu egin dute, 1-1; Martonek eta Sorianok egin dituzte golak
Ernesto Valverderen taldeak 19. minutuan sartu du aurreneko gola, eta Joseba Etxeberriarenak, ordea, 34. minutuan. Partidak erritmo bizia izan du, eta bi entrenatzaileek kalitatezko minutuak eman ahal izan dizkiete euren gizonei.