Erik Jaka
2024/02/27 - 19:41
Jakak eta Mariezkurrenak eta Artolak eta Imazek larunbaterako pilotak hautatu dituzte
Jaka eta Mariezkurrena ez dira gustura gelditu aukeratzeko izan den materialarekin; Imazek eta Artolak, ordea, ez dute oztoporik ikusi.
2024/02/17 - 11:50
Jaka: ''Materiala kenduz bezala ibili dira, ez dakit Jonen beldurragatik edo zergatik, baina aipatzekoa da''
Erik Jakak, Jon Mariezkurrenarekin batera, Ezkurdia-Tolosa bikotearen aurka garaipena lortuta (20-22) biribildu du Binakako Txapelketako ligaxkako lehen postua. Hala ere, Jaka kexatu egin da pilotengatik.
2024/02/12 - 20:33
Laso-Arangurenek partida erabakigarria jokatuko dute igandean, Jaka-Mariezkurrenarekin galdu ostean (22-7)
Baikoko bikotea Aspekoa baino askoz gehiago izan da Tolosako Beotibarren Binakakoaren 13. jardunaldia itxi duen partidan. Garaipenari esker, Jakak eta Mariezkurrenak sailkapeneko lehen postua ziurtatu dute.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/04 - 21:46
Altunak eta Martijak ziurtatu egin dute play-offerako txartela (10-22)
Julen Martijak partida biribila egin du Javier Zabalarekin batera (Altunaren ordezkoa) Jaka eta Eskiroz 10 eta 22 mendean hartzeko, Binakakoaren 12. jardunaldia itxi duen neurketan.
2024/02/02 - 13:10
Mariezkurrena II.a bajan dago Binakakoaren 12. jardunaldirako, eta Eskirozek ordezkatuko du
Jon Mariezkurrenak minduta du eskuin eskua, eta ezingo du jokatu Zabalaren eta Martijaren aurkako otsailaren 4ko norgehiagoka. Beraz, Iosu Eskiroz izango da Erik Jakaren bikotekidea Donostiako neurketan.
2024/02/01 - 20:58
Zabaletak jokatu egingo du ostiralean Zornotzan, eta Altuna III.a baja izango da igandean Donostian
Mariezkurrena II.ak, aldiz, ostiralean erabakiko du igandean Atano III.a pilotalekuan izango den ala ez. Partida horretan, Zabalak ordezkatuko du Altuna.
2024/01/31 - 20:26
Altunak, Mariezkurrenak eta Zabaletak ostegunean erabakiko dute jokatzeko moduan dauden ala ez
Binakako Txapelketako 12. jardunaldian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Donostian, eta, Zornotzan, Lasok eta Urrutikoetxeak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango dituzte aurkari; pilotak hautatu dituzte, asteazkenean.
2024/01/27 - 21:19
Jaka eta Eskiroz, nagusi Peio Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka (22-10)
Jose Javier Zabaletak ez du bere eguna izan. Arazo fisikoak direla medio, huts ugari egin ditu nafarrak. Jaka eta Eskiroz, aldiz, oso seguru aritu dira, eta merezita lortu dute garaipena.
2024/01/23 - 16:01
Urrutikoetxeak Aranguren ordezkatuko du Binakakoan, eta Eskirozek, Mariezkurrena
Bai Urrutikoetxeak bai Eskirozek eskuko mina dutenez, ezingo dituzte larunbat honetako Binakako Txapelketako partidetan parte hartu.
2024/01/20 - 23:00
Artolak eta Imazek seigarren puntua eskuratu dute, Jaka eta Mariezkurrena aurkari (22-18)
Bikote irabazlea, horrenbestez, hirugarren postuan kokatu da, eta puntu batera du bigarren tokia.
2024/01/13 - 21:18
Jakak eta Mariezkurrena II.ak lidertza sendotu dute, Peña II-Eskiroz bikotea mendean hartuta (22-19)
Jakak eta Mariezkurrena II.ak garaipena bereganatu dute Peña II.aren eta Eskirozen kontra, 22-19ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko norgehiagokan. Hala, bada, irabazleak sailkapeneko liderrak dira 8 lehia irabazita. Eskirozek Albisu ordezkatu du.
2024/01/06 - 15:42
Jakak eta Mariezkurrenak lanak izan dituzte Laso eta Aranguren mendean hartzeko (22-19)
Gorriek txapelketako lidergoari eutsi diote Zornotzako pilotalekuan jokatutako 8. jardunaldiko partidan.
2023/12/30 - 22:20
Jakak eta Mariezkurrenak seigarren garaipena bereganatu dute, Ezkurdia-Tolosa bikotea 14-22 mendean hartuta
Jaka eta Mariezkurrena II.a dira Binakako Txapelketako sailkapeneko liderrak. Labriten jokatutako 7. jardunaldiko partidan, garaipena bereganatu dute Ezkurdiaren eta Tolosaren kontra, 14-22ko emaitzarekin. Ezkurdia eta Tolosa sailkapeneko azkenak dira.
2023/12/23 - 21:35
Etxeberria-Zabaleta garaile (20-22), Jaka-Mariezkurrenaren aurka
Bi bikoteak berdinduta dira sailkapeneko buruan, launa garaipenekin, bosgarren jardunaldia jokatuta.
2023/12/16 - 00:39
Jakak eta Mariezkurrenak erakustaldia eman dute, Artola eta Imazen partida txarrak lagunduta (22-5)
Jakak eta Mariezkurrenak bizkorregi hartu dute abantaila markagailuan (13-0), eta erraz bereganatu dute Binakako Txapelketako laugarren puntua.
2023/12/10 - 21:12
Hirutik hiru garaipen Jaka eta Mariezkurrenarentzat; hirugarren porrota bildu dute Elezkanok eta Martijak
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
2023/12/02 - 12:47
Jakak eta Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena bereganatu dute, Peña II-Albisu bikotea mendean hartuta
Jaka-Mariezkurrena II bikoteak bitik bi partida irabazi ditu Binakako Txapelketan. Bigarren jardunaldiko norgehiagokan mendean hartu dituzte Peña II.a eta Albisu, 22 eta 21.
2023/12/02 - 00:49
Jakak eta Mariezkurrenak partida irauli dute Peña eta Albisuren aurka bigarren garaipena lortzeko (22-21)
Partida oso lehiatua jokatu dute bi bikoteek eta hainbat aldiz parekatu dira markagailuan. Peñak eta Albisuk partida poltsikoan zutela zirudienean (16-21), Jaka eta Mariezkurrena berpiztu, eta buelta eman diote markagailuari.
2023/12/01 - 16:58
Jaka-Mariezkurrena II vs Peña-Albisu bikoteen arteko partida, zuzenean, ETB1-en eta eitb.eus-en
Zornotzako pilota Pro Fest jaialdiak irekiko du Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia. Jakak eta Mariezkurrenak, Peña eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Zuzenean eskainiko da, eitb.eus-en eta ETB1en, 22:05etik aurrera.