Erik Jaka
2025/08/31 - 02:41
Jakak eta Zabaletak Ezkurdia eta Iztueta garaitu dituzte partida oso parekatuan (20-22)
Jakak eta Zabaletak 20-22 irabazi diete Ezkurdia eta Iztuetari CaixaBank Masterseko 6. jardunaldian. Partida oso lehiatua eta bizia izan da, eta bikote urdina nagusitu da azkenean.
2025/07/31 - 23:15
Jakak eta Zabaletak lehen puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean, Artola eta Martija 22-16 menderatuta
Zarautzen jokatutako partidan, lehenengo jardunaldian galtzaile atera ziren bi bikote aritu dira nor baino nor gehiago; hasieran, oso parean ibili dira, baina gerora, bereziki Zabaleta gehiago asmatzen hasi eta gero, gorriak gailendu egin dira.
2025/06/21 - 22:46
Elordi sanferminetako 4 t’erdiko final-zortzirenetara pasatu da, eta Larrazabal, final-laurdenetara
Elordik 22-9 irabazi dio Salaberriari, eta Peio Etxeberriari egingo dio aurre asteartean, Eibarren, final-zortzirenetan. Bestalde, Larrazabalek 22-7 irabazi dio Jakari, eta txapelketako final-laurdenetara igaro da.
2025/06/16 - 15:22
2025eko CaixaBank Mastersa uztailaren 18an hasi eta irailaren 14an amaituko da
Aurkeztu dute jada 2025eko CaixaBank Mastersa. Txapelketa uztailaren 18an hasiko da. Finala irailaren 14an jokatuko da. Altuna III-Imaz, Artola-Martija, Ezkurdia-Iztueta, Zabala-Mariezkurrena II, Larrazabal-Rezusta, Jaka-Zabaleta eta Elordi-Albisu bikoteek parte hartuko dute.
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2025/05/25 - 23:31
2025eko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2025eko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da, eta ekainaren 1ean bukatuko da. Finala Bizkaia frontoiak hartuko du.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/16 - 23:36
2024-2025eko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutako bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 30ean.
2025/03/09 - 19:28
Erik Jakaren erremate ederra, Jokin Altunarekin lehiatutako tantoan
Bi aurrelariek lehia ikusgarria izan dute Eibarko Astelenako jaialdiko lehen partidan, markagailuan 7-7koa jarri duen tantoan. Azkenean, Jaka eta Lizeaga gailendu dira, 17-22, Altuna eta Gabirondoren aurka.
2025/02/24 - 20:12
Binakako Txapelketako play-offeko asteburuko hiru tantorik onenak
Erik Jakak, Jon Ander Peñak eta Javier Zabalak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako play-offean.
2025/02/22 - 01:10
Peñak eta Albisuk finalerdietako ligaxkarako txartela izango dute jokoan igandeko partidan
Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk 14-22 menderatu dituzte Erik Jaka eta Ander Imaz Zornotzan. Igandean, Zabala-Eskuza bikotea izango dute aurkari, Elordi eta Zabaleta min hartuta baitaude.
2025/02/18 - 11:45
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkarako txartelak jokoan, otsailaren 20tik 23ra artean
Hilaren 20an, ostegunean, Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago, eta irabazleak finalerdietara sailkatuko dira; galtzaileak, aldiz, ostiraleko Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu partidako irabazleak izango du txapelketan jarraitzeko aukera, otsailaren 23an.
2025/02/15 - 00:53
Elordik eta Zabaletak laugarren postua ziurtatu dute Jaka eta Eskiroz garaituta (21-22)
Egin zitezkeen tanto guztiak egin dituzte partida oso gorabeheratsuan, baina azken hirurak Elordik eta Zabaletak egin dituzte. Hala ere, Aspeko bikoteak ziurtatuta zuen Binakako Txapelketako laugarren postua, 12 tanto baino ez baitzituen behar.
2025/02/10 - 18:23
Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Mikel Urrutikoetxea, Jokin Altuna eta Erik Jaka pilotariek egin dituzte Binakakoaren 13. jardunaldiko tantorik onenak.
2025/02/10 - 15:44
Gauza asko erabakitzeke, azken jardunaldiari begira
Igandean, Ezkurdia eta Rezusta zuzenean sailkatu ziren finalerdietara. Sailkapeneko lehen hiru tokiak nork hartuko zituen argituta, gainerako guztia datorren asteburuan argituko da, ligaxkaren 14. eta azken jardunaldian.
2025/02/08 - 22:04
Jaka eta Imaz play-offetan izango dira, Altuna eta Aranguren menperatu ondoren (19-22)
Partida bizia jokatu dute bi bikoteek Binakako Txapelketako 13. jardunaldian, baina Baikoko bikotea nagusitu da eta hurrengo faserako txartela lortu du. Bestalde, Altunak eta Arangurenek hil ala biziko partida izango dute azken jardunaldian.
2025/01/05 - 21:59
Azken bost tantoak jarraian eginez irabazi dute Jakak eta Imazek (22-19)
Jakak eta Imazek laugarren garaipena erdietsi dute Binakako Txapelketako 8. jardunaldian Peña II.a eta Albisu mendean hartuta. Garaipen garrantzitsua da haientzat, baina egoera txarrean utzi dute beste bikotea.
2025/01/01 - 21:58
Jakak eta Imazek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak, Altuna-Aranguren aurkari (17-22)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
2024/12/28 - 13:12
Ezkurdiaren eta Rezustaren bolada onak ez du etenik (22-21)
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
2024/12/24 - 16:25
Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi
Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.