Erik Jaka
2021/03/05 - 10:23
Jaka – Martija vs Ezkurdia – Ladis Galarza, gaur, Tafallan
Sailkapeneko lehen bi postuetan dauden Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek igandean neurtuko dituzte indarrak.
2021/02/28 - 21:40
Elezkano eta Zabaleta jaun eta jabe izan dira Tolosan
Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak oso indartsu jarraitzen dute. Binakako liderrek zortzi tantoan utzi dituzte Erik Jaka eta Julen Martija.
2021/02/28 - 14:08
Jaka-Martija vs. Elezkano-Zabaleta, liderrak azken sailkatuen aurka
Jaialdia 17:00etan hasiko da Tolosako Beotibar pilotalekuan. ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dute.
2021/02/20 - 15:44
Altuna eta Mariezkurrena, berriro irabazle; oraingoan, Jakaren eta Martijaren aurka
Altuna eta Mariezkurrenak Binakako Txapelketako 7. garaipena eskuratu zuten ostiralean, Jaka-Martija bikotea mendean hartuta (15-22). Galtzaileak, berriz, puntu bakarrarekin geratu dira sailkapenean.
2021/02/19 - 15:34
Urdulizek bigarren itzuliko lehen neurketa hartuko du gaur
Jaka - Martija eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek jokatuko dute 8. jardunaldiko aurreneko partida.
2021/02/19 - 15:33
Jaka - Martija vs Altuna III.a - Mariezkurrena II.a, gaur, zuzenean
Urdulizeko frontoiak hartuko du Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiko aurreneko neurketa. Zuzenean, ETB1en eta eitb.eus.en (22:15ean).
2021/02/17 - 15:36
Ostiralerako pilotak aukeratu dituzte
Martija ez da goizeko saioan egon, gainerako hirurek ez diete aitzakiarik jarri eskainitako pilotei. Jaka eta Martija sailkapeneko azkenak dira eta Altuna eta Mariezkurrena, berriz, goialdean dira.
2021/02/13 - 23:13
Peñak eta Albisuk irabazi egin diete Jaka eta Martijari (15-22)
Peñak eta Albisuk txapelketako laugarren partida lortu dute Jaka eta Martijaren aurka gailendu ostean (15-22). Aspeko bikote, berriz, garaipen bakarrarekin geratu da.
2021/02/09 - 10:20
Bengoetxearen eta Arangurenen lehen garaipena (21-22)
Zeanurin bizi zen bart 6. jardunaldiko azken neurketa. Emozio handiko partida Bengoetxea-Aranguren eta Jaka-Martija bikoteen artean. Horrela izan ziren azken tantoak.
2021/01/31 - 21:03
Olaizola-Rezusta bikoteak jipoia eman dio Jaka-Martijari (22-2)
Urdinek txapelketako laugarren puntua lortu dute partida erosoa irabazita. Martijari asko nabaritu zaizkio azken egunetan eskuan izan dituen arazoak. Aimar bikain ibili da aurreko koadroetan.
2021/01/28 - 21:40
Martija: ''Eskuan ez dut minik nabaritu, eta igandean jokatzeko prest nago''
Julen Martija min hartuta ibili da, baina Jakarekin bikotea osatuko du igandean, Binakako Txaoelketako 5. jardunaldian Olaizola II.ari eta Rezustari aurre egiteko.
2021/01/23 - 12:37
Urrutikoetxea eta Imaz nagusi, Jaka eta Bikuñaren aurka (22-17)
Bikuña debutariak ondo hasi du partida baina min hartu du eskuan eta horrek konfiantza kendu dio. Neurketa nahiko parekatuta joan da, Urrutikoetxea aurreko koadroetan agintzen hasi den arte.
2021/01/19 - 20:25
Bikuñak Martija ordezkatuko du laugarren jardunaldian
Julen Martijak minduta du eskuin eskua eta Iñigo Bikuñak osatuko du bikotea Erik Jakarekin ostiralean, Urrutikoetxearen eta Imazen aurka.
2021/01/17 - 22:19
Lehen puntua Jaka eta Martijarentzat (22-21)
Jakak eta Martijak Binakako Txapelketako lehen puntua bereganatu dute Ezkurdia eta Galarzari 22-21 irabazi eta gero. Galtzaileak garaipenik lortu gabe jarraitzen dute.
2021/01/01 - 21:30
Altuna eta Mariezkurrena, jaun eta jabe (22-11)
Bikote urdina aise gailendu zaie Jakari eta Martijari 2021eko Binakako Txapelketako lehen partidan.
2020/12/31 - 13:39
Erik Jaka eta emakumeen pilotaren gorakada, urteko protagonistak
Erik Jakarena izan da pilota munduan distira gehien egin duen izena. Lizartzarrak Buruz Burukoa irabazi du eta Lau t'erdiko finalean ere izan da.
2020/12/29 - 20:38
Binakakoa urte berriarekin batera hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an bukatu Bilbon
Astelenak txapelketaren aurreneko norgehiagoka hartuko du, Jaka-Martija eta Altuna III-Mariezkurrena II. Buruz Burukoaren eta Lau t'erdikoaren txapeldunek elkar ikusiko dute berriro.
2020/12/29 - 20:09
Baikok eta ASPEk Binakako Txapelketan parte hartuko duten bikoteak aurkeztu dituzte
Baikok eta ASPEk euren lau bikoteak aurkeztu dituzte, zortzi guztira. Urtarrilaren 1ean hasiko da Eibarren eta maiatzaren 9an amaitu. Iker Irribarria eta Oinatz Bengoetxea ez dira bertan izanen.
2020/12/28 - 22:08
Altuna: ''Buruz Buruko finala galtzeak eragin zuen horrela ateratzea kantxara''
Jokin Altuna pozik sumatu dugu. Orain hilabeteko arantza kenduta, ur-aparretan. Elena Azpeitia txapeldunarekin egon da bere herrian. Ez du berehalakoan ahaztuko bizitako eguna.
2020/12/28 - 18:53
Honelakoa izan zen Jokin Altunaren arratsalde distiratsua
Altunak erakustaldia eman zuen lauterdiko finalean, Jaka baino askoz ere gehiago izan zen. 22 eta 9 nagusitu zen aurrelari amezketarra. 24 urte besterik ez ditu eta bere hirugarren txapela da.