Erik Jaka
2021/10/04 - 21:19
Peio Etxeberriak osatuko du Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Pilotari nafarrak Danel Elezkanoren aurka Tolosan jokatu duen final-zortzirenetako azken kanporaketa gainditu du (22-20).
2021/09/28 - 17:28
12 pilotari, kaiolako txapelketan
Bilbon aurkeztu egin da 2021eko 4 t'erdiko txapelketa. Aurten zaleak izango dira berriro harmailetan eta ligaxka jokatuko da final-laurdenetan.
2021/09/07 - 19:14
San Mateo Torneoak bost jaialdi izango ditu eta finala irailaren 26an jokatuko da
Bi urteren ostean, San Mateo Torneoa bueltan da. Guztira, bost jaialdi izango ditu. Final handia irailaren 26an izango da.
2021/08/29 - 23:32
Altunak eta Arangurenek galdu eta play-offa jokatu beharko dute
Altunak eta Arangurenek 17 eta 22 galdu dute Jaka eta Tolosaren aurka, Leitzan, eta datorren asteburuan finalerdiak osatuko dituzten play-offa jokatu beharko dute. Altunaren eta Arangurenen porrotak, Olaizola eta Zabaleta zuzenean sailkatu ditu bigarren postuan.
2021/08/21 - 14:40
Jaka eta Tolosa txapelketatik kanpo geratu dira (22-19)
Victor eta Mariezkurrenaren aurka galdu dute Caixabank Masters txapelketako seigarren jardunaldian.
2021/08/07 - 16:45
Lehen garaipena, Ezkurdia-Imaz bikotearentzat (22-13)
Gorriak nagusi izan dira Caixabank Masters txapelketako laugarren jardunaldiko lehen partidan. Jaka eta Tolosa izan dituzte aurkari, Plentzian.
2021/08/01 - 23:32
Peña eta Rezustak bereganatu dute Oñatiko puntua Jaka eta Tolosaren aurka
Peña eta Rezusta 22 eta 17 gailendu zaizkie Jaka eta Tolosari Caixabank Masterseko hirugarren jardunaldian. Jon Ander Peña Tolosako aurrelaria nabarmendu da guztien gainetik.
2021/07/25 - 23:13
Jakak galdu egin du bere berragerpenean, Urruti eta Martijaren aurka (22-17)
Erik Jaka, Tolosarekin bikote eginez, kantxetara bueltatu da. Aurrelaria bi hilabete egon da jokatu gabe, Baikorekin debutatzen ari zen egunean ondoezak jo eta ospitalera eraman behar izan ostean. Galdu egin dute Urruti eta Martijaren aurka (22-17).
2021/07/07 - 21:44
Pilotariak kazetari lanetan EITBn
EITBk Pilotaren Etxea izaten jarraitzen du. Jaka, Urrutikoetxea, Ezkurdia, Martija eta Altuna kazetari lanak egiten ikusi ahal izan ditugu EITBn.
2021/07/01 - 16:30
Altuna, Jaka eta Urrutikoetxea, ''EITB pilotaren etxea'' iragarkian
Hiru pilotariak EITBren Bilboko egoitzan izan dira pilota iragarki bat grabatzen. Horrez gain, datozen egunetako erronkez hitz egin dute.
2021/05/21 - 16:43
Erik Jaka: ''Ez dut obsesionatu nahi, garrantzitsuena ondo sendatzea da''
Baikoko pilotariari perikarditisa antzeman diote, iragan igandeko partidan ondoezik sentitu eta anbulantzian ospitalera eraman ostean.
2021/05/12 - 22:29
''Ondo nago, orain atseden hartzea tokatzen zait, eta eskerrik asko mezu guztiengatik''
Erik Jaka etxean da jada egun batzuk ospitalean pasa ostean. Pilotariari perikarditisa diagnostikatu zioten, eta etxean da jada, ospitaleko alta jaso ondoren. Mezu hau bidali du.
2021/05/12 - 01:08
Jakaren perikarditisari buruzko azalpenak eman dizkigu Iñigo Simon medikuak
Erk Jaka egungo txapeldunak ez du 2021eko Buruz Burukoa jokatuko, perikarditisa diagnostikatu baitiote. Iñigo Simon Baiko Pilotako medikuak gaixotasunaren eta tratamenduaren berri eman digu.
2021/05/11 - 18:45
Jakari perikarditisa diagnostikatu diote eta ez du Buruz Burukoa jokatuko
Egungo Buruz Buruko txapelduna den Erik Jakak ezingo du aurten titulua defendatu. Lau eta zortzi aste artean egongo da jokatu ezinda. Axier Arteagak hartuko du haren lekua txapelketan.
2021/05/10 - 21:51
Erik Jaka hobera egiten ari da emaitzak espero bitartean
Igande honetan ospitalera eraman behar izan zuten ondoezik sentitu baitzen 2021eko Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
2021/05/10 - 17:09
EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 5era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2021/05/10 - 11:14
2021eko Binakako Txapelketako sailkapenak eta egutegia
Hamalau jardunaldiko ligaxka bat egongo da hasieran, play-offa hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatu diren bikoteentzat gero, finalerdietako ligaxka bat ondoren eta final handia, bukatzeko.
2021/05/09 - 23:37
Erik Jaka ospitalera eraman dute, jokatzen ari zela ondoezik sentitu ostean
Buruz Buruko egungo txapelduna gaizki sentitu da Binakako Txapelketako finalaren aurreko partida jokatzen ari zela.
2021/04/28 - 01:50
Baikok Buruz Burukoan parte hartuko duten pilotariak iragarri ditu
Jaka, Urrutikoetxea, Agirre, Bengoetxea VI.a eta Peña II.a dira Buruz Buruko Txapelketarako Baiko Pilotak aukeratu dituen pilotariak. Artolak eta Arteaga II.ak atariko kanporaketa jokatuko dute.
2021/04/25 - 00:15
Jakak azken partida jokatu du Asperekin
Jakak azken partida jokatu du Asperekin. Tolosa lagun zuela, 22 eta 21 galdu du Peio Etxeberria eta Martijaren aurka. Buruz buruko txapeldunak, hemendik aurrerakoak, Baikorekin egingo ditu.