Emakumeen kirola
2025/07/12 - 22:46
Bere historiako lehen bandera irabazi du Tolosaldeak Euskotren Ligan
Donostiako uretan jokatutako Fabrika Banderan, Euskotren Ligako hirugarren estropadan, jaun eta jabe izan da Ramon Erostarbek entrenatzen duen trainerua, eta zuzenean sartu da Liga irabazteko lehian.
2025/07/12 - 20:25
Nerea Perez: ''Talde osoa sinistu ezinik dago, oso pozik gaude''
Tolosaldeak bere historiako lehen bandera eskuratu du Ligan, Euskotren Ligako Donostiako Fabrika Banderan. Irteeran atzetik hasi diren arren, olatuen kolpeek estropada baldintzatu dutela eta jokatzen jakin dutela nabarmendu du Nerea Perez patroiak.
2025/07/12 - 20:20
Tolosaldeak garaipen historikoa lortu du Donostiako uretan
Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du bandera bat Euskotren Ligan. Orio sailkatu da bigarren, eta Arraun Lagunak, berriz, hirugarren.
2025/07/12 - 19:27
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
2025/07/12 - 17:20
Zabaleta eta Erasun gailendu dira San Fermin Torneoan
Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek irabazi dute San Fermin Torneoa, Laia Salsamendi eta Nora Mendizabal 22-19 menderatuta, Labriten. Finala oso lehiatua eta ikusgarria izan da.
2025/07/12 - 01:13
Espainia dena irabazita igaro da Eurokopako final-laurdenetara
Italia 1-3 garaituta pasatu da Espainiako selekzioa hurrengo kanporaketara, hiru partidak irabazita eta B multzoko lehen postuan. Italia ere igaro da final-laurdenetara.
2025/07/11 - 20:47
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
2025/07/10 - 23:31
Elene Letek London City Lionessesekin sinatu du
Realeko atezaina izandakoak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du talde ingelesarekin.
2025/07/10 - 17:52
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
2025/07/09 - 23:05
Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du
28 urteko hernaniarra Realetik iritsi da Bizkaiko klubera. Athleticen atzein berriak denboraldi baterako sinatu du, eta beste baterako berritzeko aukera du.
2025/07/09 - 17:22
Sarah Gigantek irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, Piannezen nagusi izan ostean
Txirrindulari australiarra Elisa Longoren (bigarren, 25 segundora) eta Marlen Reusseren (hirugarren, 25 segundora) aurretik heldu da. Ostolaza 20. izan da, 2 minutu eta 50 segundotara, eta ezin izan dio eutsi mendiko liderraren maillotari.
2025/07/08 - 17:39
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
2025/07/08 - 17:08
Arraun Lagunakek irabaziz hasi du denboraldia
Iazko antzeko dinamikarekin abiatu du Arraun Lagunak taldeak denboraldia, lehen bi estropadak irabazita, Bilbon eta Sestaon.
2025/07/08 - 16:44
Zabaleta-Mendizabal bikotea eta Amaia Aldai, ''Plazandreak'' saioko finalei begira
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, binaka, eta Amai Aldai, lau t'erdian, 2025eko "Plazandreak" saioko finaletarako sailkatu dira, astelehenean, Bilboko Esperantza pilotalekuan.
2025/07/08 - 15:57
Eibarrek Emma eta Marco Moreno jokalariekin indartuko ditu emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeak
Emma Morenok emakumezkoen lehen taldean jokatuko du, eta Marco Morenok, gizonezkoenean. Emmak Atletico Madrilek utzita jokatuko du talde armaginean datorren denboraldian; Marcok, aldiz, 2027ra arte sinatu du kontratua.
2025/07/08 - 14:50
Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Hegaleko jokalaria Esteponatik dator, eta sasoi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.
2025/07/08 - 02:02
Amaia Aldai, finalera sailkatu berritan: ''Urte txarra eta gero, hau behar nuen''
Dimako aurrelariak "Plazandreak" saioko finala jokatuko du, 3. jardunaldian Madalen Etxegarai 18 eta 4 gaindituta.
2025/07/08 - 02:01
Zabaleta eta Mendizabal, binakakoan, eta Aldai, lau t'erdikoan, "Plazandreak" saioko finaletara
Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatu dituzte, 18-22, eta Amaia Aldai Madalen Etxegarairi gailendu zaio, 18-4, ligaxkako hirugarren jardunaldian; hala, Zabaleta-Mendizabal bikoteak eta Aldaik hilaren 21eko finalak jokatuko dituzte.
2025/07/08 - 02:01
''Plazandreak'' saioko Aldai vs Etxegarai partidako azken tantoa (18-4)
Amaia Aldai "Plazandreak" saioko lau t'erdiko finalera sailkatu da, 3. jardunaldiko partidan Madalen Etxegarai aise gaindituta (18-4).
2025/07/08 - 01:23
''Plazandreak'' saioko Arrizabalaga-Bergara vs Zabaleta-Mendizabal partidako azken tantoa (18-22)
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal "Plazandreak" saioko finala jokatuko dute uztailaren 21ean, 3. jardunaldiko partidan Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22-18 mendean hartuta.