EHF European League
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik,Ā Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Bidasoak EHF Europako Ligan jarraitzeko aukerak izatea bilatuko du Kielen, asteartean
Euskal taldeak Alemanian Kielen aurka galtzen badu, txapelketan jarraitzeko aukerarik gabe gera liteke, Montpellierrek Flensburgen aurka irabazten badu; Bidasoak garaipena lortuko balu edo Flensburgek Montpellier menderatuko balu, hilaren 10ean jokatuko den Bidasoa-Montepllier partidaren menpe geratuko litzateke sailkapena.
Bidasoak Kieli eutsi dio Artalekun, baina azken minutuetan energia falta izan zaio (32-37)
Bidasoak izarrez betetako Alemaniako taldea izan du aurrean, baina ez dira kikildu.Ā Kiel indartsuak garaipena lortu du, baina Irudek Bidasoa-Irun gertu egon da neurketako fase askotan, 50. minutuan hiru golera izan da.
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.