Eduardo Berizzo
2018/10/26 - 23:53
Berizzo: 'Partidan gure jokoarekin agintzera atera behar gara'
Eduardo Berizzo Athleticen entrenatzaileak espero du Valentziaren aurkako partidan bere taldeak eramatea jokoaren agintea, aurkariak egiten duenari erreakzionatu beharrean.
2018/10/26 - 21:37
Athleticek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi du Valentziaren aurka
Bilbotarrak zein valentziarrak dira aurtengo Ligan berdinketa gehien pilatu dituzte bi taldeak (sei eta zazpi, hurrenez hurren).
2018/10/24 - 23:27
Bi aurpegi azaldu dituen Athleticek puntu bat atera du Vallecasetik
Zuri-gorriek lehen zati oso kaskarra jokatu dute, baina bigarren zatian atera den Raul Garciak beste itxura bat eman dio taldeari.
2018/10/24 - 12:09
Athleticek zalantzak uxatu nahi ditu Vallecasen
Berizzok prentsaurrekoan aurreratu duenez, Iago Herrerin atezaina eta Aritz Aduriz aurrelaria hasieratik arituko dira.
2018/10/22 - 01:33
'Jokoa falta izan zaigu Eibarri gailendu ahal izateko'
Athleticeko entrenatzaileak baieztatu duenez, defentsa "gogorra" ezarri behar izan du euskal derbian nagusi ziren armaginen aurka puntu bana eskuratu ahal izateko.
2018/10/06 - 14:37
'Hasiera ona eman genion baina hutsegiteak egin genituen'
Athleticeko entrenatzaileak baieztatu duenez, "hutsegiteetatik haratago neurketa kontrolpean genuen". Zurigorriek 1 eta 3 galdu zuten Realaren aurka San Mameseko euskal derbian.
2018/10/05 - 01:43
Sailkapenean gora egin ahal izateko derbia
Athleticek eta Realak hiru puntuak lortzea dute helburu, selekzioen partidek eragindako geldialdira iritsi aurretik sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko.
2018/10/04 - 17:05
'Emozio handiko derbia aurreikusten dugu'
Athleticeko entrenatzaileak adierazi duenez, zurigorriek "oreka" bilatu beharko dute ostiral honetan Realaren aurka jokatuko duten norgehiagokan "topera" egon ahal izateko (jatorrizkoa gaztelaniaz).
2018/09/28 - 23:19
Berizzo: 'Arriskatzen dutenek zerbait lortuko dute beti'
Athleticek Bartzelonari egingo dio bisita larunbat honetan, 16:15etik aurrera, eta zuri-gorrien entrenatzaile argentinarrak azaldu duenez, bere taldeak ausart jardungo du.
2018/09/27 - 11:10
Eduardo Berizzo: 'Lehen golak neurketa aldatu zuen'
Talde zuri-gorriak denboraldiko lehen porrota jaso zuen San Mamesen Vila-realen kontra (0-3). Berizzok partida aztertu zuen goitik behera prentsa aretoan (Jatorrizkoa gaztelaniaz).
2018/09/27 - 00:10
Vila-realek garaipen argia lortu du San Mamesen
Zuri-gorriek denboraldiko lehen porrota jaso dute, aurkariaren lehen golaren ostean erreakzionatzeko ahalmen gutxi erakutsi duten partidan.
2018/09/26 - 17:02
Aduriz eta Dani Garcia, deialditik at
Athleticek eta Vila-realek sailkapenean gora egiteko garaipena nahi dute gaur San Mameseko partidan. Berizzok Gorka Guruzeta deitu du neurketa jokatzeko.
2018/09/25 - 17:16
Jokalarien errekuperazioaren zain
Igandean Betisen kontrako partida gogorra izan zen oso eta Eduardo Berizzok ez du deialdia emango jakin arte nola dauden bere jokalariak.
2018/09/24 - 22:36
Aduriz zalantza da Vila-realen aurka jokatzeko
Aurrelari donostiarra ez zen izan Athleticek igandean Betisen aurka jokatu zuen partidan.
2018/09/15 - 01:25
Athletic lehiara bueltatuko da, Real Madril etxean hartuta
Zuri-gorriek ez dute ligako partidarik jokatu abuztuaren 27tik, Rayo Vallecanoren aurka 3. jardunaldian lehiatu beharreko neurketa atzeratu behar izan ostean.
2018/09/14 - 16:31
Talde zuri-gorriak Real Madril du buruan
Eduardo Berizzo entrenatzaileak Lezamako lan saioa egin eta gero kontu handiz ibili beharko direla aurreratu du, 'Real Madril kontrolpean duzunean arrisku gehiago sortzen dute eta'.
2018/09/07 - 12:37
Athleticek irabazi egin du Valladoliden aurka jokatu duen lagunartekoa (3-1)
Talde zuri-gorria galtzen hasi da, baina norgehiagokari buelta ematea lortu du. Alex Remiro atezainak lehen zati osoa jokatu du.
2018/08/26 - 16:12
Berizzo: 'Athleticen zaudenean, zure irudi publikoa zaindu beharra daukazu'
Eduardo Berizzo Athleticeko entrenatzaileak, prentsaurrekoa eskaini du Lezaman. Polemika sortu duten Adurizen eta Williamsen bideoez hitz egin du, eta Huescaren aurkako partidari buruz ere aritu da.
2018/08/21 - 11:52
Eduardo Berizzok 'Remiro auzia' aztertu du
Entrenatzaile zuri-gorriak garaipenarekin egin du debuta Leganesen kontra (2-1). Halere, atzoko protagonista Remiro atezaina izan zen ez zegoelako deialdian sartuta.
2018/08/06 - 11:57
Berizzoren 'B planak' ez du 'A planak' beste ilusio sortzen
Athleticek ez du ia aukerarik sortu Fiorentina eta Mainz taldeen aurka jokatutako 45 minutuko bi partidetan. Biak penaltietan erabaki dira.