Demi Vollering
2023/04/19 - 15:55
Demi Volleringek Flèche Wallonne klasikoa irabazi du, Ardenetan duen nagusitasuna berretsita
SD Workx taldeko txirrindulari herbeheretarra Liane Lipperten eta Gaia Realiniren aurretik gailendu da Huyko Harresian. Aurreko igandean, Amstel Gold Race lasterketa ere irabazi zuen; hortaz, igandeko Lieja-Bastogne-Lieja klasikoan ere gailenduz gero, Ardenetako Triptikoa eskuratuko du.
2023/04/17 - 19:18
Flèche Wallonne 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Txirrindularirik onenetako batzuk irtengo dira asteazkenean, hilaren 19an, Belgikako klasikoan; eitb.eus-ek eta ETBk zuzenean emango dute, 14:30etik aurrera. Tadej Pogacar eta Tom Pidcock dira faborito nagusiak gizonezkoen lasterketan, eta Demi Vollering eta Marta Cavalli, emakumezkoetan.
2023/04/16 - 23:01
Demi Volleringek irabazi du Amstel Gold Racea
Demi Volleringek eskuratu du garaipena 2023ko Amstel Gold Reacean. Lotte Kopecky taldekidea izan da bigarren eta Shirin Van Anrooijek itxi du podiuma. Ane Santesteban 12. izan da, Annemiek Van Vleutenen atzetik.
2023/04/16 - 18:22
Ane Santesteban 12. izan da Volleringek irabazitako Amstel Gold Race klasikoan
Demi Volleringek bereganatu du garaipena Herbehereetako lasterketan; Taldekide duen Lotte Kopecky izan da bigarren, eta Shirin Van Anrooij, hirugarren. Ane Santesteban euskal txirrindulariak hamabigarren postuan amaitu du, lan bikaina eginda.
2023/03/29 - 22:33
Vollering, erakustaldia eta garaipena Flandian Zehar klasikoan
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarrak erasoa jo du 10 kilometro falta zirenean, eta lortu duen aldea erabakigarria izan da lasterketa irabazteko.
2023/03/04 - 15:08
Volleringek irabazi du emakumezkoen Strade Bianche lasterketa Kopecky mendean hartuta azken metroetan
Demi Volleringek bereganatu du garaipena. Herbeheretarrak Lotte Kopecky SD Workseko taldekidea hartu du mendean, bien arteko esprint estuan. Kristen Faulkner izan da hirugarren. Ane Santestebanek 14.postuan amaitu du.
2022/05/22 - 20:37
Juliette Labousek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Demi Volleringek Neilan amaitutako azken etapa
Ane Santesteban bederatzigarren izan da helmugan, eta postu bera egin du sailkapen nagusian.
2022/05/16 - 01:31
Volleringen hirugarren erakustaldia Itzuliko hirugarren etapan
Demi Vollering (SD Worx) herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen Itzuliaren lehen edizioa, hiru etapetan garaipena lortuz. Azken garaipena Donostiako kaleetan lortu du, helmugan bakar-bakarrik sartuta
2022/05/15 - 16:23
Itzulia Womeneko 3. etaparen laburpena
Demi Vollering nagusitu da berriro lasterketan, aurreko etapetan bezala, eta lehen Itzulia Women lasterketa irabazi du.
2022/05/15 - 15:35
Volleringek 3. etapa ere bereganatu eta Itzulia Women irabazi du
Aurreko etapetan bezala, gainerako txirrindulariak baino askoz gehiago izan da eta bakarrik aurkeztu da helmugan, hiru etapak irabazita.
2022/05/14 - 16:47
Itzulia Womeneko bigarren etapa azken kilometroan erabaki da
Bost txirrindularik besteengandik ihes egitea lortu dute eta ez zegoen faborito argirik, azken metroetan Volleringek garaipena lortzeko indarra atera duen arte.
2022/05/14 - 16:00
Demi Volleringek Itzulia Womeneko 2. etapa ere bereganatzea lortu du
Olivia Baril eta Marta Cavalliren aurretik helmugaratu da Vollering. Ane Santestebanek, zazpigarren zihoana, ez du etapa honetan parte hartu osasun arazoak direla eta.
2022/05/13 - 16:16
Itzulia Women lasterketako lehenengoe tapa erabaki duten azken metroak
Lasterketa buruan joan diren hiru txirrindularien arteko esprintak erabaki du etapa garailea eta sailkapen nagusiko lehen liderra: Demi Vollering herbeheretarra.
2022/05/13 - 15:46
Demi Volleringek nagusitasunez irabazi du Itzulia Women lasterketako lehen etapa
Herbeheretarra da sailkapeneko liderra, helmugan Pauliena Rooijakkers y Kirtsren Faulkner mendean hartu ostean. Ane Santestebanek bosgarren egin du.
2022/05/10 - 16:50
Emakumezkoen Itzuliak 126 txirrindulari izango ditu
Datorren ostiralean hasiko da Gasteizen eta igandean, hilak 15, amaituko da Donostian, hiru etapa lehiatu ondoren.
2022/04/20 - 21:57
Marta Cavalli, nagusi Flèche Wallonne klasikoan
Emakumezkoen mailako 2022ko Fléche Wallonne klasikoa bereganatu du Marta Cavallik. Annemiek van Vleuten izan da bigarren, eta Demi Vollering hirugarren.
2022/04/13 - 22:45
Vollering eta Sheffield, garaile Fleche Brabançonne lasterketan
Nederlandarrak bakarka irabazi du eta gazte estatubatuarrak faboritoak harritu ditu.
2021/06/26 - 17:37
Demi Vollering herbeheretarra nagusi, esprintean
Bigarren Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle-Aquitaine) danimarkarra izan da eta hirgarren Marianne Vos (Jumbo-Visma) herbeheretarra.
2021/06/26 - 15:01
Demi Volleringek irabazi du La Course by Le Tourreko azken edizioa
Bigarren Cecilie Uttrup Ludwig (FDJ Nouvelle-Aquitaine) danimarkarra izan da, eta hirugarren, Marianne Vos (Jumbo-Visma) herbeheretarra.
2021/04/25 - 18:02
Demi Volleringek bereganatu du Lieja, esprintean Van Vleuten menderatuta
Anne van der Breggen taldekidearen lana aprobetxatu du iheslarien bostekoan nagusitzeko.