Chris Froome
2019/01/28 - 12:04
Chris Froome, Kolonbia 2.1 Tourrerako prest
Britainia Handiko txirrindularia igande honetan heldu da otsailaren 12a eta 17a bitartean jokatuko den proban parte hartzeko. World Tourrean ohikoak diren sei taldek parte hartuko dute bertan.
2019/01/09 - 12:49
Lefevere: 'Froome auziak min handia egin du'
Bere taldeak aurreko denboraldian 73 garaipen lortu arren, hori ez da bermea babesle bat aurkitzeko, belgikarraren esanetan.
2018/12/31 - 10:52
2018an gehien ikusitako albisteak
Urte zaharrari agurra eta berriari ongi etorria emango diogu azken urte honetan gehien ikusitako albisteen top 10arekin. Bideo formatua izan da bisitatuena eta txirrindularitza kirolik jarraituena.
2018/12/12 - 16:56
Sky kateak txirrindularitza taldea babesteari utziko dio 2020an
Telebista kate britainiarrak esan duenez, 2020tik aurrera ez du taldea babesten jarraituko. Sky taldeak Frantziako Tourreko hiru irabazle izan ditu: Bradley Wiggins, Chris Froome eta Geraint Thomas.
2018/11/08 - 16:27
Giroa edo Tourra, Froomeren zalantza
Anquetilek, Hinaultek, Indurainek eta Merckxek 5 Tour irabazi zuten bezala britaniarrak ere du erronka hori.
2018/10/31 - 16:12
Giroaren ibilbidearen aurkezpena, zuzenean
Gaur izango da 2019ko Italiako Giroaren ibilbidearen aurkezpena Milanen. Landak eta Froomek oraindik ez dute beren partaidetza baieztatu. Ekitaldia zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, 16:45ean.
2018/10/25 - 12:25
Tourrak gaur aurkeztuko du 2019ko ibilbidea
Bruselan hasiko da, uztailaren 6an, eta Vosge mendietara egingo omen du gero, Pirinioetara, jarraian, eta Alpeetara, ondoren.
2018/07/29 - 22:24
Geraint Thomas errege Parisen; azken etapa, Alexander Kristoffentzat
Tom Dumoulin eta Chris Froome podiumera igo dira Thomas galestarrarekin batera. Mikel Landaren Movistar izan da Tourreko talderik onena.
2018/07/29 - 22:00
Frantziako Tourreko azken podiuma
Geraint Thomasek txapeldunaren saria jaso du, hunkituta. Tom Dumoulin eta Chris Froome berarekin izan dira podiumean.
2018/07/28 - 20:22
Dumoulin nagusitu da Ezpeletan, eta Thomasek azken garaipena ziurtatu du
Chris Froome hirugarren izango da azkenean, Primoz Roglic gaindituta. Euskal txirrindularirik onena Jonathan Castroviejo izan da.
2018/07/28 - 19:34
Dumoulinek segundo bategatik irabazi du Ezpeletako erlojupekoa
Chris Froome segundo batera geratu da, eta podiumeko hirugarren postua kendu dio Primoz Roglic esloveniarrari. Mikel Landak ez du denbora ona egin eta postu bat galdu du sailkapen nagusian.
2018/07/27 - 20:14
Roglic esloveniarrak erakustaldia eman du eta Thomasek erlojupeko batera du garaipena
Mikel Landak zazpigarren egin du. Chris Froomek berriz, sailkapeneko hirugarren postua galdu du Roglicen mesedetan eta laugarren da orain.
2018/07/26 - 11:36
Froome lurrera bota du jendarme batek, zale batekin nahastuta
17. etapak bukatu zuen mendatea jaisten ari zela, poliziak Froome zale bat zela uste izan zuen, eta plakaketa bat eginda geldiarazi zuen.
2018/07/25 - 20:00
Quintana garaile Portet gainean; Thomasek lidergoa sendotu du
Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarrak azken igoeran egin du ihes. Bere aldetik, Geraint Thomas liderrak aurkariekiko zeukan aldea zabaldu du.
2018/07/24 - 19:43
Alaphilippek irabazi du Pirinioetako lehen etapa; Gorka Izagirre bigarren izan da
Ormaiztegiko txirrindularia irabazlearengandik 15 segundora sartu da laukote baten buru.
2018/07/23 - 21:52
Landa, Fraile, Valverde eta Van Avermaet, Donostiako Klasikoko aurre-zerrendan
Antolatzaileek lasterketaren 38. ekitaldian izango diren parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda eman dute jakitera.
2018/07/20 - 18:06
Geraint Thomasek bigarren garaipena lortu du Alpeetan, eta sendo jarraitzen du lider
Alpe D'Huez gainean elastiko horia jantzita garaipena lortu duen lehendabiziko txirrindularia izan da Skyko kidea.
2018/07/19 - 23:53
Zale batek Chris Froome bultzatu du Alpe d'Huezeko igoeran
Chris Froomek (Sky) zenbait zaleren haserrea jasan behar izan du Alpe D'Huez igotzen ari zela: iraindu egin dute, txistuka egin diote eta baita sakatu ere. Nibali, berriz, erori egin da moto batekin.
2018/07/19 - 21:24
Tourreko 12. etapako azken kilometroak:Geraint Thomas garaile Alpe d'Huezen
Geraint Thomas Sky taldeko txirrindulari galestarrak irabazi du Frantziako Tourreko 12. etapa, Alpe d'Huez mendate entzutetsuan amaitu dena. Bideo honetan azken igoera osoa ikus daiteke.
2018/07/18 - 23:48
Geraint Thomasek irabazi du etapa eta bera da lider berria
Geraint Thomas Sky taldeko txirrindulari galestarrak irabazi du Tourreko 11. etapa, ihes eginda zebilen Mikel Nieve nafarra helmugatik 300 metrora harrapatu ostean. Gainera, lider jarri da.