Beñat Rezusta
2023/02/08 - 16:24
Etxeberria-Rezusta eta Larrazabal-Albisu bikoteek ostiralerako pilotak aukeratu dituzte, Tafallan
Iker Larrazabal amurrioarrak Mikel Urrutikoetxea ordezkatuko du, azken horrek minduta baitu ezker sorbalda. Bi bikoteek bost garaipen lortu dituzte orain arte, eta, beraz, partida oso garrantzitsua da, hamabigarren jardunaldia dela kontuan izanik, gainera.
2023/02/04 - 21:40
Jakak eta Arangurenek txapelketako bigarren garaipena lortu dute (22-16)
Bikotea Binakako Txapelketako azken sailkatua da, eta orain arte garaipen bakarra zuten lortua. Larunbat honetan 22-16 nagusitu zaie P. Etxeberria eta Rezustari, hasiera parekatua izan duen partidan.
2023/01/21 - 21:45
Altuna III.a-Tolosa, garaile P. Etxeberria-Rezustaren aurka (22-12)
Lehia zuzena zen Labritekoa. Lehen zatian partida berdindua izan bada ere, Altuna eta Tolosa aurretik joan dira etenaldira. Aldageletatik bueltan, urdinek lau pilota galdu eta norgehiagoka hautsi egin da.
2023/01/14 - 15:39
P. Etxeberriak eta Rezustak bosgarren garaipena jarraian lortu dute (22-13)
Peio Etxeberria eta Rezusta aise nagusitu ziren ostiral honetan bosgarren garaipena jarraian lortzeko (22-13). Porrotaren ondoren Ezkurdia eta Martijari txikitzen ari zaie play-offetan egoteko aukera.
2023/01/07 - 21:52
Peio Etxeberria eta Rezusta, garaile Jaka-Aranguren bikotearen aurkako lehia estuan (22-20)
Peio Etxeberria-Rezusta bikoteak laugarren garaipena erdietsi du Binakako Txaoelketan, Jakari eta Arangureni 22 eta 20 irabazita. Azken hauek, artida bakarra irabazita itxi dute lehen itzulia.
2023/01/02 - 21:50
P. Etxeberriak eta Rezustak garaipena erdietsi dute Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka (22-12)
P. Etxeberriak eta Rezustak hirugarren garaipena erdietsi dute. Ez dute lan gehiegi izan Peña II.a-Mariezkurrena II.a bikotea mendean hartzeko.
2022/12/22 - 23:33
Etxeberria eta Rezusta, garaile Urrutikoetxea eta Albisuren aurka Arrasaten (22-19)
Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldian, bigarren puntua bildu dute Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak Urrutikoetxea eta Albisuren aurka Arrasaten.
2022/12/19 - 21:47
P. Etxeberriak eta Rezustak lehen garaipena erdietsi dute Lasoren eta Imazen aurka (22-18)
P. Etxeberria-Rezusta bikotea zen oraindik partidarik irabazi gabe zegoen bakarra. Noiz eta iazko txapeldunordeen aurka lortu dute lehen puntua. Gainera, partida osoan zehar izan dute agintea.
2022/12/10 - 15:15
Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Elordik eta Zabaletak, P. Etxeberria-Rezusta bikoteari irabazita
Elordik eta Zabaletak hirutik hiru partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Hirugarren jardunaldian mendean hartu zituzten Peio Etxeberria eta Rezusta, 22-10eko emaitzarekin.
2022/12/06 - 22:04
Elezkano II.ak eta Tolosak lehen puntua gehitu dute P. Etxeberria eta Rezustaren aurka (22-21)
Bi bikoteak agindu dute partidako fase ezberdinetan. Urdinak hasi dira aurretik, ondoren gorriek hartu dute abantaila. Azkenean, 21-21 berdindu eta azken tantoa Altunaren ordez jokatzen ari den Elezkanok egin du.
2022/11/26 - 15:45
Ezkurdia-Martija bikoteak txapelketako lehen puntua eskuratu du P. Etxeberria-Rezusta mendean hartuta (22-20)
Partidan sartzea kosta zitzaien gorriei eta 5-10 atzetik joateraino heldu ziren. Hala ere, behin berotuta, jokoan hobetuta 10 eta 1eko partziala lortu zuten (15-11) eta norgehiagoka irabazi zuten Ezkurdiak eta Martijak.
2022/11/23 - 17:42
Hasi dira Binakako Txapelketarako pilota aukeraketak
Txapelketa hasieraren atarian, hasi dira lehen jardunaldiko pilota aukeraketak. Estreinako partiduan Ezkurdia-Martija eta Peio Etxeberria-Rezusta bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/22 - 01:13
Ezkurdia eta Rezusta, aurrera egiteko aukerekin Peña II.ari eta Albisuri irabazita (22-16)
Ezkurdiak eta Rezustak irabazi egin dute Peña II.aren eta Albisuren aurka jokatu duten San Mateo Txapelketako B multzoko partida. Ezkurdia-Rezusta bikoteak finala jokatzeko aukerak izaten jarraitzen du.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/14 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a, finalerdietatik gertuago Urrutikoetxea eta Rezustari irabazita (16-22)
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a partidaren lehen zatian erraz nagusitu dira. Baina, akatsek zein Urrutiren jokoak gorriak bi tantora hurbildu ditu. Hala ere, gorriek jokoa hobetzea ez da nahikoa izan partida irabazteko.
2022/08/07 - 23:10
Ezkurdia eta Zabaleta Andra Maria Zuriaren finalera, Altuna III.a eta Rezusta 22 eta 13 garaituta
Andra Maria Zuriaren bigarren finalerdia irabazi dute Ezkurdia eta Zabaletak. 22 eta 13 irabazi dute partida Altuna III.a eta Rezusta mendean hartuta. Lasoren eta Imazen aurka jokatuko dute finala.
2022/07/31 - 22:55
Jaka eta Zabaleta bikotea playoffetarako sailkatu da, 22 eta 20 irabazita
Jakak eta Zabaletak 22 eta 20 garaitu dituzte Urrutikoetxea eta Rezusta CaixaBank Masterseko 3. jardunaldiko azken partidan.
2022/07/26 - 13:19
Altunaren eta Imazen bigarren garaipena irabazi gabe dauden Urrutikoetxearen eta Rezustaren aurka (15-22)
Altuna eta Imazek 22-15 irabazi zieten Urrutikoetxea eta Rezustari; hartara, CaixaBank Masterseko ligaxkako lidergoan jarri dira Irribarria eta Albisurekin berdinduta.
2022/07/14 - 23:09
Artola eta Mariezkurrena, Sanfermin Torneoko txapeldunak Altuna eta Rezusta garaituta (22-16)
Binakako Sanfermin Torneoko finala jokatu dute bi bikoteek. Gorriak aurretik jarri dira partidako lehen zatian, baina hortik aurrera Artola eta Mariezkurrena izan dira nagusi. Baikok Asperi irabazi dio.