Beñat Rezusta
2024/02/21 - 19:03
Peña-Albisu eta Elordi-Rezusta bikoteak finalaurrekoetarako txartelaren bila
Baiko eta Aspeko pilotariak ostiralean, Zornotzan, jokatuko den partidarako material hautaketa egin dute. Peña eta Albisu materialaz kexatu dira eta "graziarik gabeko pilotak" direla adierazi dute.
2024/02/19 - 21:34
Ligaxkak azken unera arte eutsi dio emozioari
Elordi-Rezustak kostata lortu dute garaipena eta play-offa jokatuko dute azkenean. Etxeberria-Zabaleta zuzenean saikatu dira finalerdietara. Nabarmentzekoa da, gainera, Zabalaren lana, errioxarrak ondo bete du Altuna III.aren hutsunea.
2024/02/18 - 21:31
Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira, gorriak ikusita (22-19)
Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.
2024/02/15 - 21:31
Play-offetarako azken txartela jokoan, Laso-Aranguren eta Elordi-Rezusta artean
Donostiako Atano III pilotalekuan igandean indarrak neurtuko dituzte Aspeko bikoteak eta Baikokoak. Goizen materiala aukeratu dute eta Elordik "arerioen pilotak motelegiak direla" adierazi du.
2024/02/12 - 20:33
Laso-Arangurenek partida erabakigarria jokatuko dute igandean, Jaka-Mariezkurrenarekin galdu ostean (22-7)
Baikoko bikotea Aspekoa baino askoz gehiago izan da Tolosako Beotibarren Binakakoaren 13. jardunaldia itxi duen partidan. Garaipenari esker, Jakak eta Mariezkurrenak sailkapeneko lehen postua ziurtatu dute.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/03 - 21:20
Seigarren garaipena jarraian Artola-Imaz bikotearentzat (12-22)
Baikoko bikoteak olatu aparretan jarraitzen du, zortzi puntu ditu eta bigarren dago sailkapenean; Elordi eta Rezusta, aldiz, burua altxatu ezinda dabiltza.
2024/01/27 - 15:08
Peña eta Albisu garaile, Elordiren eta Rezustaren aurka (13-22)
Peñak partida ikusgarria jokatu du. Erremate asko eta onak izan dira partida osoan. Urdinek txapelketako euren bosgarren garaipena lortu dute.
2024/01/27 - 01:40
Peñak eta Albisuk 22-13 menderatu dituzte Elordi eta Rezusta, eta bost puntu dituzte Binakako Txapelketan
Aitor Elordi eta Beñat Rezusta ere bost punturekin daude, baina Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk, Hendaian izandako emaitza zenbatuta, euren alde dute tantoen aldea.
2024/01/24 - 21:48
Daniel Ugarte frontoia izan dute hizpide Elordik eta Peñak
Binakako Txapelketako hamaikagarren jardunaldia ostiralean hasiko da Hendaian. Elordi-Rezustak eta Peña-Albisuk pilotak aukeratu dituzte neurketari begira. Aspekoek bost garaipen dituzte. Bat gutxiago Baikokoek. Lehen itzuliko lehian, Jon Ander biak nagusitu ziren.
2024/01/22 - 16:17
Binakako Txapelketaren playoffetako borroka estutu egin da
Altunak eta Martijak bost garaipen dituzte, Elordik eta Rezustak adina; Artola-Imaz bikoteak sei ditu, eta Peio Etxeberria-Zabaletak zazpi, Jakak eta Mariezkurrenak baino bat gutxiago.
2024/01/18 - 23:25
Elordik eta Rezustak 22-16 menderatu dituzte Peio Etxeberria eta Zabaleta, Mungian
10. jardunaldiko aurreneko norgehiagokan, Elordik eta Rezustak bosgarren puntua eskuratu dute; Peio Etxeberriak eta Zabaletak, zazpi puntu dituztela, bigarren tokian jarraitzen dute.
2024/01/13 - 15:31
Ezkurdia eta Tolosa, garaile Elordi-Rezusta bikotearen aurka (7-22)
Ezkurdia-Tolosa bikoteak garaipena poltsikoratu du Elordiren eta Rezustaren kontra, 7-22ko emaitzarekin, Binakako Txapelketako 9. jardunaldian.
2024/01/06 - 21:05
Altuna eta Martija garaile, Elordiren eta Rezustaren aurka jokatutako partida zirraragarrian (18-22)
Bi bikoteak sailkapenean berdinduta dira orain, launa garaipenekin. Eibarko Astelena pilotalekuan izan diren ikusleek gogotik gozatu dute lau pilotariek kantxan emandako ikuskizunaz.
2023/12/30 - 22:10
Elordi-Rezusta bikotea, garaile Lasoren eta Aragurenen aurkako lehian (22-19)
Elordik eta Rezustak 22 eta 19 menderatu dituzte Laso eta Aranguren. Horrela, Elordi-Rezusta bikoteak laugarren garaipena pilatu du Binakako Txapelketan. Laso eta Aranguren, aldiz, sailkapeneko azken-aurreko postuan dira, 2 garaipenekin.
2023/12/23 - 21:44
Peña eta Albisu ezustean gailendu zaizkie Elordi eta Rezustari (12-22)
Albisu Rezusta baino gehiago izan da atzean, eta horrek partida baldintzatu du. Azken bederatzi tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte urdinek.
2023/12/20 - 16:19
Elordi-Rezusta eta Peña-Albisu bikoteak gustura, larunbaterako materialarekin
Eskuz binakako txapelketako bosgarren jardunaldiko partidarako materiala aukeratu dute asteazken goizean bi bikoteek Bilbon. Pozik daude hautatutako pilotekin.
2023/12/17 - 22:26
P. Etxeberriak eta Zabaletak irabazi eta Elordi eta Rezustaren bolada ona eten dute (22-12)
Binakako Txapelketako sailkapeneko goiko postuetan sartzeko lehian, Etxeberriak eta Zabaletak euren nagusitasuna erakutsi dute eta garaipena lortu dute Eibarren.
2023/12/08 - 22:38
Elordik eta Rezustak galdu gabe jarraitzen dute (22-17)
Aitor Elordik eta Beñat Rezustak hirutik hiru partida irabazi dituzte Binakako Txapelketan. Atano III.a pilotalekuan jokatutako neurketan, Iñaki Artola eta Ander Imaz baino gehiago izan dira.
2023/12/08 - 20:36
Elordik Rezusta bikotekidearen pilotakada gogorra jaso du masailezurrean, Artola eta Imazen aurkako partidan
Aitor Elordik pilotakada gogorra jaso du masailezurrean Binakako Txapelketako 3. jardunaldia jokatzen ari zela, Artola eta Imazen aurka. Beñat Rezusta atzelaria horma-bikoa egiten saiatu da, baina Mallabiko aurrelariaren aurpegira bidali du pilota, ezker hormara bideratu ordez.