Beñat Rezusta
2025/03/31 - 11:30
Joseba Ezkurdiak irabazi du Pilotari Onenaren EITB Saria
Joseba Ezkurdiak jaso zuen igandean EITBren Pilotari Onenaren saria, Joseba Urkiola kirol arduradunaren eskutik.
2025/03/30 - 22:53
Binakako finaleko tantorik onena
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2025eko Binakako Txapelketa, Nafarroa Arenan jokatutako final handian Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 22:52
Ezkurdia eta Rezusta txapeldun, partida gogor batean (22-20)
Gorriak aurretik izan dira beti markagailuan, eta 14-8 ere aurreratu dira, baina urdinek ez dute amore eman, eta, azkenean, bi tantoko aldearekin bakarrik nagusitu dira gorriak.
2025/03/30 - 22:51
Beñat Rezusta: ''Neuk irabazteak ilusio handia egiten dit, baina Josebarekin irabazteak ere bai''
Bergarako atzelariak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du Joseba Ezkurdiarekin batera igandean, finalean Artola eta Mariezkurrena II.a 22-20 menderatuta. Partida amaitutakoan, Rezustak esan du final gogorra izan dela, urduritasun eta tentsio handikoa.
2025/03/30 - 22:25
Joseba Ezkurdia, emozioari ezin eutsita: ''Txapela gurasoentzako da, beraiek dira benetako txapeldunak''
Joseba Ezkurdiak 2025eko Binakako Txapelketa irabazi du, Beñat Rezustarekin batera, finalean Artola eta Mariezkurrena 22-20 menderatuta.
2025/03/30 - 22:11
Azken tantoa, ospakizunak eta txapelak
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira 2025eko Binakako Txapelketako irabazleak, Nafarroa Arenan jokatutako finalean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena 22-20 menderatu baitituzte.
2025/03/30 - 21:49
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta, 2025eko Binakako txapeldunak (22-20)
Igandean Nafarroa Arenan jokatutako finalean, Ezkurdiak eta Rezustak Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena garaitu dituzte, 22-20. Arbizuko aurrelariak hirugarren aldiz jantzi du Binakako Txapelketako txapela, eta Bergarako atzelariak ere hirugarrenez irabazi du Binakakoa.
2025/03/30 - 12:46
Ezkurdia-Rezusta ala Artola-Mariezkurrena II: zein bikotek irabaziko du gaur 2025eko Binakako Txapelketa?
Bi bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira Etxeberriaren eta Zabaletaren lekukoa hartzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/03/27 - 10:59
Rezusta, defendatuz gozatzen duen pilotaria
Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finala jokatuko du martxoaren 30ean Nafarroa Arenan. Ezkurdiarekin batera Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra lehiatuko da. Reyes Azkoitia Beñaten entrenatzaile zenarekin eta Beñat Rezustarekn egon da EITB Media.
2025/03/26 - 15:47
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 30ean, Nafarroa Arenan. Iruñeako frontoi horretan aukeratu dute final handirako materiala. Protagonistek hautatutako pilotei eta finalari buruz hitz egin dute.
2025/03/17 - 19:52
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Unai Lasok eta Joseba Ezkurdiak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldian.
2025/03/17 - 15:29
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteak, final handiari begira
Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena II.a bikoteek datorren martxoaren 30ean, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2025/03/16 - 22:59
Ezkurdiak eta Rezustak lortu dute finalerako bigarren txartela, Laso eta Iztueta menderatuta (21-19)
Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta izango dira Binakako Txapelketako final handian Iñaki Artolaren eta Jon Mariezkurrenaren aurkariak, azken finalaurrekoan Unai Laso eta Martxel Iztueta 22-19 menderatu baitituzte.
2025/03/16 - 21:17
Ezkurdia eta Rezusta izango dira Artolaren eta Mariezkurrenaren aurkariak Binakako Txapelketako finalean
Ezkurdiak eta Rezustak 22-19 menderatu dituzte Laso eta Iztueta, maila handiko azken finalaurrekoan. Binakako Txapelketako finala martxoaren 30ean jokatuko da, Nafarroa Arenan.
2025/03/10 - 20:31
Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko hiru tantorik onenak
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak egin dituzte asteburuko tantorik onenak, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian.
2025/03/10 - 15:54
Bikoteen aukerak, martxoaren 30eko finalari begira
Ezkurdiak eta Rezustak dituzte aukera gehien finalerako txartela eskuratzeko: 16 tanto eginda, nahikoa lukete. Artolak eta Mariezkurrenak irabaziko balute, finalean leudeke. Lasok eta Iztuetak 22-15 garaitu beharko lituzkete Ezkurdia eta Rezusta. Azkenik, Peñak eta Albisu ez dute haien esku.
2025/03/08 - 22:29
Ezkurdiak eta Rezustak eskura dute finala, Artola eta Mariezkurrena menderatuta (22-18)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak hanka eta erdi dute Binakako Txapelketako finalean. 22 eta 18 hartu dituzte mendean Iñaki Artola eta Jon Mariezkurrena, eta, horrenbestez, bigarren puntua pilatu dute finalerdietako ligaxkan. Partida ikusgarria izan da.
2025/03/08 - 21:15
Tanto ikusgarria jokatu dute Labriteko partidan
Ezkurdia-Rezusta eta Artola-Mariezkurrena bikoteek partika bikaina jokatu dute Labriten, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Tanto eder asko ikusi ditugu, baina 21 eta 16koa benetan gogoangarria izan da.
2025/03/02 - 22:17
Ezkurdiak eta Rezustak Peña eta Albisu garaituz hasi dute finalerdietako ligaxka (22-16)
Ezkurdia eta Rezusta 22-16 nagusitu dira Peña eta Albisuren aurka Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Aspeko bikotea modu ezin hobean eman diote hasiera partida-sortari, eta finala hurbilago dute.
2025/02/15 - 21:53
Urrutikoetxeak eta Mariezkurrenak garaipen batekin amaitu dute ligaxka (22-11)
Mikel Urrutikoetxea eta Jon Mariezkurrena 22 eta 11 nagusitu zaizkie Salaberria eta Rezustari final-laurdenetako ligaxkako azken partidan.