Basque Team
2024/06/23 - 14:00
BAT To Paris: ''Diziplina asiarra''
'BAT To Paris' saioak taekwondoa izango du ardatz. Jone Magdaleno eta Jon Andoni Cintado elkarrizketatuko dituzte, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidea nola egiten ari diren ikusteko.
2024/06/22 - 23:00
Kortabitarte eta Laso, Parisko Olinpiar Jokoei begira
Naia Laso eta Alain Kortabitarte Basque Teameko skaterrek Olinpiar Jokoetarako txartelak lortu dituzte Budapesten. Biak ala biak Parisera begira jarrita daude jada.
2024/06/21 - 23:01
Alain Kortabitarte Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
Basque Teameko skaterrak Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du Budapesten, Park modalitatean. Bestalde, Criado ez da sailkatu, eta Gonzalez aurkarien emaitzen zain dago sailkatuko ote den jakiteko.
2024/06/21 - 21:58
Alain Kortabitartek Parisko Jokoetarako txartela lortu du
Peio Gonzalezek aukerekin jarraitzen du, baina aurkari zuzenek larunbat honetan egingo dutenaren menpe dago.
2024/06/21 - 12:04
Naia Laso Pariseko Olinpiar Jokoetarako sailkatu da
15 urteko skaterrak, lepauztaiko lesioa izan arren, beharrezko puntuak lortu ditu Budapesteko preolinpikoan.
2024/06/20 - 12:02
Taekwondoa hizpide, 'BAT To Paris' saioaren atal berrian, Jone Magdalenoren eta Jon Andoni Cintadoren eskutik
'BAT To Paris' dokumental sortaren 'Diziplina asiarra' izeneko atalean, taekwondoan sakontzeaz gain, modalitate honetako euskal kirolari onenen figurak ezagutuko ditugu: Jone Magdaleno eta Jon Andoni Cintado.
2024/06/16 - 14:00
BAT To Paris: ''Abiapuntu ezberdinak, helburu berdina''
Ander Cepas eta Iker Sastre mahai-joko egokituko jokalariak dominaren bila joango dira Parisko Olinpiar Jokoetara. Basque Teamek atala eskaini die 'BAT To Paris' dokumental-sortan.
2024/06/14 - 16:30
Oier Ibarretxek Joko Olinpikoetan jokatzeko txartela lortu du
Oier Ibarretxe galdakarrak martxoaren 31n Bangkoken lortu zuen Joko Olinpikoetan egoteko txartela lau borrokaldiak irabazita, azkena, Emilio Garcia estatubatuarrari. 30 urte baino gehiago pasatu dira Joko Olinpikoetan boxeolari euskaldunik ez zegoela, baina ez dio presiorik suposatzen Ibarretxeri.
2024/06/13 - 13:00
Ander Cepas eta Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, 'BAT To Paris' dokumental-sortaren atal berrian
Mahai-tenisa izango du hizpide Parisko Olinpiar Jokoak direla eta Basque Team egiten ari den dokumental-sortaren hurrengo atalean, Ander Cepas eta Iker Sastre jokalarien testigantzak bilduta.
2024/06/09 - 14:00
BAT To Paris: ''Amets bati lotuta''
Judoa izan du hizpide "Amets bati lotuta" atalak, eta hainbat kirolariren testigantzak bildu ditu; Jose Mari Mendiola, Raquel Barrientos eta Oiana Blancorenak, besteak beste.
2024/06/06 - 14:02
Judoaren munduan barneratuko da 'Bat To Paris' dokumental-sortaren hurrengo atala
Jose Mari Mendiola judokaren eskutik, kirol horren oinarriak eta ezaugarriak ezagutuko ditugu 'Bat To Paris' dokumental sortaren atal berrian.
2024/06/02 - 14:00
BAT To Paris: ''Izarren pare''
'BAT To Paris' saioak igeriketa egokitua izango du ardatz. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis elkarrizketatuko dituzte, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidea nola egiten ari diren ikusteko.
2024/05/30 - 13:00
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak, 'Bat To Paris' saioaren hurrengo atalean
Igeriketa egokitua izango dute hizpide Basque Teameko 'Bat To Paris' saioaren "Izarren Pare" atalean. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak elkarrizketatutuko dituzte. Igandeko "Helmuga" saioan izango da ikusgai.
2024/05/21 - 17:21
Virginia Diaz arraunlaria Parisko Joko Olinpikoetarako sailkatu da
Basque Teameko kirolariak garaipena lortu du banakako scull lehiaketan, Lucernan jokatzen ari diren olinpiada aurrekoetan. Hori dela eta, Parisen izango da uda honetan.
2024/05/19 - 14:00
BAT To Paris: ''Motibazioak bere horretan dirau''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izan du protagonista. Maialen Chourraut, Pau Echaniz eta Miren Lazkano elkarrizketatu dituzte.
2024/05/16 - 15:03
Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismo taldea da 'BAT To Paris' saioaren 4. ataleko protagonista
Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, "Motibazioak bere horretan dirau" izeneko atalean.
2024/05/12 - 14:00
BAT To Paris: ''Etengabeko hasi-beharra''
Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesailak Rakel Mateo triatleta paralinpikoaren istorio hunkigarria kontatu du, "Etengabeko hasi-beharra" atalean.
2024/05/09 - 14:20
Rakel Mateo paratriatletaren hobetze-bidea, 'BAT To Paris' telesailaren hurrengo atalean
Basque Team Fundazioak ekoiztutako 'BAT To Paris' telesailak Rakel Mateo paratriatletaren istorio hunkigarria kontatuko du, 'Etengabeko hasi-beharra' izeneko atalarekin.
2024/04/28 - 16:02
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste brontze bat eskuratu dute Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak podiumeko hirugarren tokira igo dira estiloetako 4x100 metroko proban.
2024/04/28 - 14:15
Iñi Martinez freeriderra, mendia eta eskia uztartuz
Iñi Martinezek eskia du pasio, zehazki, "freeride" modalitatea. Pistaz kanpo iblitzeak "xarma berezia" duela dio, eta adrenalina hori deskribaezina dela. Hala ere, segurtasunari lehentasuna eman behar zaiola adierazi du.