Basque Team
2022/07/27 - 18:10
Euskal ordezkariek ekin diote Piraguismoko Munduko Txapelketari, Alemanian
Augsburgen jokatzen ari da, eta bertan parte hartuko dute Basque Teameko Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Joan Crespo, Miren Lazkano, Klara Olazabal eta Olatz Arreguik
2022/06/19 - 19:21
Salma Solaunek zilarra irabazi du gimnastika erritmikoko Europako Txapelketako taldeko ariketa mistoan
Gainera, Basque Teameko bikaintasun proiektuko partaidearen taldea bosgarren izan da uztaien finalean.
2022/06/19 - 15:57
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste domina batekin itxi dute igeriketa egokituko Munduko Txapelketa
Basque Teameko bekadunek brontzezko proba irabazi dute 34 puntuko estilo libreko 4x100 metrokoan.
2022/06/17 - 00:00
Iñigo Llopisek zilarrezko domina irabazi du Munduko Txapelketako 4x100 metro estiloko proba mistoan
Euskal igerilariak bere bigarren zilarrezko domina lortu du Funchaleko Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan. Bigarren izan zen bizkar erako 100 metroko proban.
2022/06/13 - 23:44
Iñigo Llopisek zilarrezko domina lortu du Munduko Txapelketan bizkar erako 100 metroko proban
Euskal igerilaria bigarren izan da diziplina honetako finalean. Griswoldek lortu du urrezko domina eta Carlomagnok, brontzezkoa.
2022/06/12 - 22:56
Nahia Zudairek brontzea eskuratu du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan
Usurbilgo igerilariak hirugarren postua lortu du Funchalen (Portugal) jokatu den txapelketako estilo libreko 400 metroko proban, Espainiako marka hautsita.
2022/06/11 - 01:16
Maialen Chourraut eta Lucas Eguibar, kirola eta enpresari buruzko jardunaldi batzuetako protagonista
Basque Team fundazioak “Kirola eta enpresa pandemia osteko gestioa” izeneko jardunaldia antolatu du Donostian, bertan, besteak beste, Maialen Chourraut eta Lucas Eguibar izan dira. Nola dauden galdetu diegu. Donostiarra, ebakuntzatik osatzen ari da; lasartearra, berriz, ur bizietarako prestatzen.
2022/05/27 - 22:44
Ander Elosegik brontzezko domina lortu du Europako Txapelketako taldekako C1 proban
Irungo palistak banakako txapelketan egindako lanaren zapore garratza gainditu du, eta nazioarteko bere zazpigarren domina irabazi du.
2022/04/10 - 17:09
Erostarbe, Sanchez eta Ado Challengerretarako sailkatu dira
Larunbatean Caparica Surf Fest amaitu zen Portugalen, eta euskaldunek protagonismo handia hartu dute. Izan ere, surflari batzuk Australian egingo den Challenger txapelketarako txartela eskuratu dute.
2022/04/10 - 00:12
Apimarratzeko lana Ochoak, Adok eta Amatriainek egindakoa Caparica Surf txapelketan
Teresa Bonvalot eta Maxime Huscenot izan dira aurtengo irabazleak. Emakumezkoetan, Pauline Adok eta Ariane Ochoak final-laurdenak jokatu dituzte, baina hor amaitu da euren surfa. Gizonezkoetan, Adur Amatriain nabarmendu da; izan ere, zarauztarrari oso gutxi falta izan zaio finalerdietarako.
2022/04/07 - 18:32
Garitaonandia: ''Kolpe handia da lehen txandan kanporatuta geratzea, pena ematen dit''
Bitor Garitaonandiak, Basque Teameko surfistak, ezin izan du lehen txanda gainditu QS zirkuituko Caparica Surf Fest txapelketan. Adierazpen hauek egin ditu kanporatuta geratu ostean.
2022/04/06 - 22:07
Bitor Garitaonandia: “Helburu indartsua da, eta ilusio handia dut hori lortzeko”
Debako surflariaren ametsetako bat da bere ibilbide profesionalean lehen aldiz Challenger Seriesetara sartzea. Caparica Surf Fest jaialdiaren lehen egunetako olatuak gustukoak ez diren arren, gipuzkoarrak dioenez, bere lanaren zati bat egoera ezberdinetara egokitzen jakitea.
2022/04/06 - 19:22
Ariane Ochoa: “Bide onetik goaz eta helburuak lortuko ditugu”
Ariane Ochoa Basque Teameko surflaria Caparica Surf Fest txapelketari ekingo dio iaz jokatu zituen Challenger Seriesera igarotzeko asmoz. (Azalpenak gazteleraz)
2022/04/06 - 18:52
Ruben Vitoria: “Motibatuta nago goi mailako jendearekin lehiatzeko”
Ruben Vitoria, Basque Teameko bikaintasun proiektuko kidea, Caparicara itzuli da. Zarauztarrak garaipena lortu zuen iazko Portugalgo hitzorduan, eta askotan izan da bertan. (Azalpenak gazteleraz)
2022/04/02 - 21:41
Nahia Zudairek urrea irabazi du estilo libreko 800 metrokoan, Berlingo Munduko Seriean
Igerilaria onena izan da S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginda.
2022/03/26 - 15:13
Nadia Erostarbek bigarren egin du Netanya Pro txapelketan
Surflari zarauztarra finalera heldu da baina azken seriean Teresa Bonvalot portugaldarrak gainditu du.
2022/03/19 - 17:37
Lucas Eguibar: ''Urtea ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko naiz''
Munduko koparen azken proban leihatuko da bihar Suitzako Alpeetan. Lucas Eguibar snowboardlari donostiarrak sasoi honetako azken hitzordua izango du.
2022/03/12 - 13:27
Lucas Eguibar final-laurdenetan kanporatu dute Reiteralmen
Hirugarren amaitu du Jakob Dusek irabazi duen txanda.
2022/02/19 - 20:00
Aritz Aranburuk Portugalgo 'Capítulo Perfeito' txapelketa irabazi du
Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldian.
2022/02/19 - 15:05
Imanol Rojok 21. postuan amaitu du iraupen eskiko proba nagusia
Manex Salsamendi 58. postuan heldu da eta Alexander Bolshunovek urrezko domina erdietsi du.