Basque Team
2022/08/27 - 16:05
Ariane Ochoa, Rip Curl Pro Angleteko txapeldunordea
Basque Teameko surflaria Yolanda Hopkinsek baino ez du gainditu WQS zirkuituari dagokion txapelketan
2022/08/21 - 21:05
Iñigo Peña: ''Oso pozik, nire proba faboritoetako bat da, zorionez beste zilarrezko domina bat lortu dut''
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban. Bikotea osatu du Francisco Cubelosekin eta bigarren izan dira finalean. Zumaiakoak adierazpen hauek egin ditu zilarrezko domina zintzilikatu ostean.
2022/08/21 - 13:59
Zilarra lortu du Iñigo Peñak Europako Txapelketako 1000 metroko K2 proban
Zumaiarrak Francisco Cubelos palistarekin batera osatu duen bikotea bigarren helmugaratu da Alemania garailearen atzetik.
2022/08/20 - 16:25
Iñigo Peña, zazpigarren Europako Txapelketako 500 metroko K4 proban
Zumaiarrak, Garrote, Toro eta Lopez palistekin batera osatu duen taldea, dominen borrokatik urrun geratu da finalean.
2022/08/20 - 15:38
Aitor Gorrotxategi, hamahirugarren 1000 metroko K1 proban
Irundarra laugarren izan da B finalean 3:39.179 segundoko markarekin eta sailkapen nagusiko hamahirugarren postuan izan da. Balin Kopasz da Europako txapelduna.
2022/08/19 - 22:19
Higinio Rivero: ''Teknika mantentzen saiatu naiz; posizio okerragoan amaitu dudala pentsatu dut''
Higinio Riverok zilarrezko domina bereganatu du Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban. Bilbokoa (BIzkaia) irabazlearekiko segundo batera geratu da finaleko sailkapen nagusian. (Adierazpenak gazteleraz).
2022/08/19 - 20:44
Begoña Lazcano: ''Oso pozik gaude brontzea lortu dugulako''
Begoña Lazcano piraguista pasaitarrak brontzezko domina lortu du Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan, K2-1000 proban.
2022/08/19 - 20:40
Iñigo Peña: ''Aurkariak ezustean harrapatzen saiatu gara; oso estropada borrokatua izan da''
Iñigo Peñak zilarrezko domina eskuratu du Europako Txapelketako K4-1000 metroko proban. Zumaiakoak Francisco Cubelosekin, Rio Rodriguezekin eta Pedro Vazquezekin osatu du taldea.
2022/08/19 - 19:50
Zilarrezko domina Higinio Riverorentzat Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban
Basque Teameko palista bigarren izan da finalean eta zilarrezko domina eskuratu du. Tamas Juhasz izan da txapelduna eta Norberto Mouraok amaitu du hirugarren.
2022/08/19 - 17:09
Begoña Lazcano, brontzea 1000 metroko K2 proban
Pasaiako piraguistak Laia Pelachsekin batera egin du arraun Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetan, eta Hungaria eta Poloniako ontzien atzetik geratu dira.
2022/08/19 - 16:50
Iñigo Peñak zilarrezko domina lortu du taldekako 1.000 metroko K4 proban
Zumaiakoak taldea osatu du Cubelos, Rodriguez eta Vazquez palistekin, lasterketa bigarren amaituta. Alemaniak lortu du garaipena, eta Hungaria izan da hirugarren.
2022/08/18 - 19:40
Maria Vicentek heptatloia utzi du luzera jauzia egin ondoren
Lehiaketa uztea erabaki du lesio bat saihesteko, luzera jauziko proban hiru jauzi baliogabe egin ondoren.
2022/08/18 - 19:09
Arantza Morenok 16. postuan amaitu du Europako Txapelketako xabalina jaurtiketan
Lehenengo jaurtiketa 54,87 metroraino iritsi da eta ondoren bere jaurtiketa onena egin du: 56,02 metrokoa. Hala ere, ez da nahikoa izan finalera pasatzeko.
2022/08/18 - 18:36
Iñigo Peña eta Begoña Lazcano K2-1.000 metroko finalera
Bere aldetik, Aitor Gorrotxategi, K1-1.000 metrokoan finalaurrekora sailkatu da.
2022/08/16 - 21:53
Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba
Ez dute punturik lortu lehen bi esprintetan, eta atzean geratu dira, -140 pilatu eta hamaikagarren sailkatu dira.
2022/08/16 - 14:54
Irati Mitxelena ez da luzera-jauziko finalean sartu
Ezin izan du gainditu luzera jauziko sailkapena: hamabosgarren postuan amaitu du, 6.36ko markarekin.
2022/08/16 - 00:54
Tania Calvok hamalaugarren egin du omniumean eta Ekain Jimenez ez da finalerako sailkatu
Tania Calvok omniumean parte hartu du duela bi egun erori zen Eukene Larrarte taldekidea ordezkatzeko. Calvok proban zehar 42 puntu lortu ditu guztira.
2022/08/14 - 19:41
Virginia Diazek bosgarren bukatu du Municheko Europako Txapelketan
Finalaurrekoetan bigarren markarik onena lortu ostean, Getxoko arraunlaria ezin izan da podiumera igo scull modalitateko banakako finalean.
2022/08/13 - 23:34
Eukene Larrartek Europako kanporaketa utzi du, eroriko handi baten ondorioz
Larrarte ospitalera eraman dute azterketa sakona egiteko eta behin betiko diagnostikoa egiteko.
2022/08/13 - 17:32
Jaime Romero, hamaseigarren Europako Txapelketako bakarkako jazarpen proban
Astigarragakoak ez du aurrera egin sailkapen txandan. Hala ere, txapelketan izan duen parte-hartzearen balorazio positiboa egin du