Basque Team
2024/02/04 - 23:07
Iñigo Llopis zilarrezko eta brontzezko dominekin itzuli da Aberdeendik
Nahia Zudaire laugarren izan da bular erako 100 metroko proban, eta Espainiako errekorra ezarri du.
2024/01/14 - 13:00
Herri kirolak: 'Emakumeek ere zeresan handia dute'
Emakumeek herri kiroletan duten presentzia aztertu dute "Geldiezinak" saioko atal honetan. Besteak beste, Alatzne Etxaburuak, Miren Urkiolak, Nerea Arrutik eta Karmele Gisasolak euren testigantzak eman dituzte.
2024/01/11 - 13:00
Emakumeen presentzia herri kiroletan aztergai, ''Geldiezinak'' telesailean
Herri kirolen testuinguruan murgilduko da "Geldiezinak" telesaila hurrengo atalean, emakumeen parte hartzea zer-nolakoa den aztertzeko.
2024/01/07 - 13:00
Eli Pinedo: 'Kantxetatik bulegoetara'
Besteak beste, eskubaloi jokalari profesional gisa egindako ibilbidearen inguruan hausnartu du Eli Pinedok "Geldiezinak" telesailaren atal honetan. Ondoren jorratzen ari den bideaz ere hitz egin du.
2024/01/04 - 13:00
Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohiari elkarrizketa, ''Geldiezinak'' saioan
Eli Pinedo eskubaloi jokalari arabarra izango da "Geldiezinak" saioko hurrengo protagonista. Brontzezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin 2012ko Olinpiar Jokoetan Londresen.
2023/12/29 - 16:20
Basque Teamek urteko kirolari onenak saritu ditu
Basque Teamek euskal kirolaren elitea bildu du Getxon, eta 2023ko lorpen nabarmenenak saritu dituzte bertan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Eguzkilore Zuria eman dio aurten erretiroa hartu duen Ander Elosegi piraguistari.
2023/12/14 - 13:00
Maider Telleria belar-hockey jokalari ohia, ''Geldiezinak'' telesaileko hurrengo protagonista
Kirolari donostiarrak lau Olinpiar Jokotan hartu du parte. Bartzelonan urrezko domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin. Atlantako, Sydneyko eta Atenasko Olinpiar Jokoetan ere lehiatu zen.
2023/12/04 - 13:54
Ainhoa Murua triatleta ohia protagonista, ''Geldiezinak'' telesailaren zortzigarren atalean
Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak lau olinpiar jokotan hartu du parte: Atenasen, Pekinen, Londresen eta Rion. Goi-mailan aritutako urteak nola bizi izan dituen kontatuko du kirolariak.
2023/12/03 - 18:57
Lucas Eguibarrek brontzezko domina batekin eman dio hasiera denboraldiari
Basque Teameko snowboardlaria hemeretzigarren aldiz igo da Munduko Kopa bateko podiumera Les Deux Alpeetako proban.
2023/12/03 - 13:05
Edurne Pasaban, birsortzeko gaitasuna
Pasaban munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Lorpen horrek izugarrizko arrakasta ekarri zion, baina baita presio handia eragin ere.
2023/11/30 - 17:19
Edurne Pasaban mendizalea, igandeko ''Geldiezinak'' atalean
Edurne Pasaban Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea izan zen. Haren testigantza intimoak eta bere lorpenek ekarritako arrakasta eta presioak ezagutuko ditugu "Geldiezinak" telesailaren 7. atalean.
2023/11/26 - 13:00
Leire Olaberria: ''Iraultzarako gogoa''
Leire Olaberria txirrindulari ohiak Pekingo 2008ko olinpiar jokoetan pistan irabazitako brontzea urrats garrantzitsua izan zen txirrindularitza alorrean emakumezkoak profesionalizatzeko bidean. Bere historia kontatzeaz gain, emakumeak kirol honetan izan duen bilakaeraz hitz egin du.
2023/11/23 - 12:54
Leire Olaberria txirrindulari ohia, aste honetako ''Geldiezinak'' atalean
Leire Olaberria txirrindulari ohiak bere historiaren errepasoa egingo du "Geldiezinak" telesailaren seigarren atalean. Bere historia kontatu du, emakumeak kirol honetan izan duen bilakaeraz hitz egiteaz gain.
2023/11/22 - 16:26
Juan del Campo eskiatzaile bilbotarrak primeran ekin dio Munduko Kopari
Joan den asteburuan Austrian jokatutako eslalom proban, 24. geratu zen Juan del Campo eskiatzaile bilbotarra. Hala eta guztiz ere, gehiago nahi duela adierazi du.
2023/11/19 - 13:00
Ainhoa Ibarra: 'Elurretan belaunaldi berrien zain'
Ainhoa Ibarra eskiatzaile gernikarra da "Geldiezinak" telesaileko protagonista aste honetan. Lau olipiar jokoetan hartu zuen parte. sei urte zituela hasi zen lehiatzen, eta 25 urteko ibilbide oparoa egin zuen.
2023/11/16 - 12:23
Ainhoa Ibarra eskiatzailearen ibilbideaz, ''Geldiezinak''en hurrengo atalean
Ainhoa Ibarra eskiatzaile gernikarrak lau bider hartu du parte Olinpiar Jokoetan, eta zazpi aldiz Munduko Txapelketan. Bizitako ibilbide oparoaz ez ezik, etorkizunaz ere hausnartu du bizkaitarrak.
2023/11/05 - 13:00
Maider Unda: 'Indar erakusle'
Maider Unda borrokalari ohi arabarra izan da aste honetako protagonista "Geldiezinak" telesailean. Gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izan da, eta zer-nolako esperientzia izan den kontatu du.
2023/11/02 - 13:48
''Geldiezinak'' telesailak Maider Unda borrokalari ohiari eskainiko dio hurrengo atala
Undak brontzea lortu zuen 2012ko Londresko Jokoetan eta diploma olinpiko bat 2008ko Beijingeko bosgarren postuagatik. Lan handia egin zuen horra iristeko eta gizonezkoen sektorearekin lotzen den diziplina batean erreferente izateko.
2023/10/29 - 13:00
Almudena Cid: 'Irmotasunaren ikurra'
Lau olinpiar jokotan parte hartu duen euskal kirolari bakanetakoa da Almudena Cid arabarra. "Geldiezinak" proiektuaren erreportaje honetan, bere kirol ibilbidea errepasatzeaz gain, bidean gainditu beharreko trabak ere aztertu dituzte.
2023/10/26 - 16:45
Almudena Cid gimnasta ohia, ''Geldiezinak''en hirugarren atalean
"Almudena Cid, irmotasunaren ikurra" izeneko dokumental laburrak, gimnasta arabarraren ibilbidea azpimarratzeaz gain, lau ziklo olinpikoetan eliteari eutsi ahal izateko aurre egin behar izandako arazoetan ere jartzen du arreta.