Basque Team
2023/10/22 - 22:59
Omenaldia egin diote Nadia Erostarberi, Zarautzen
Surflari zarauztarrari bi txanda falta izan zaizkio hurrengo denboraldian onenekin jarduteko. Hala ere, zortzigarren geratu da Challenger kategorian, eta hurrengo denboraldian jarduteko txartela bermatu du.
2023/10/22 - 21:46
Curlingeko munduko txapeldunordeak etxera itzuli dira zilarrezko dominak kolkoan zintzilik
Sergio Vez, Oihane eta Leire Otaegi eta Mikel Unanue euskal kirolariek harrera jaso dute Bilboko Aireportuan. Laukotea bigarren izan da Curlingeko Munduko Txapelketan.
2023/10/22 - 14:00
Maialen Chourraut: 'Jokoen euskal erregina'
Maialen Chourraut da aste honetako protagonista ETB1eko "Helmuga" saioan. Haurdunaldia eta edoskitzea goi-mailako kirolarekin uztartzeaz aritu da, bere esperientzian oinarrituta.
2023/10/22 - 00:26
Vez, Otaegi ahizpek eta Unanuek zilarrezko domina lortu dute Curlingeko Munduko Txapelketetan
Euskal laukotea bigarren izan da maila mistoan Suediaren aurka 8-2 galdu ondoren.
2023/10/19 - 16:45
Maialen Chourraut piraguista, ''Geldiezinak'' proiektuko hurrengo protagonista
Olinpiar Jokoetan hiru domina lortuta, bere kirol ibilbidea bikaina da eta hori amatasunarekin eta familia-bizitzarekin uztartzen jakin du.
2023/10/12 - 14:24
Ibone Belaustegigoitia, euskal aitzindaria Olinpiar Jokoetan
Ohol-jauzilari ohia izan zen Joko batzuetan lehiatu zen lehen euskal emakumea. Londresen egin zuen 1948an, Mexikoren izenean, han erbesteratua izan baitzen familiarekin batera, neskato bat zela.
2023/10/08 - 22:56
Naia Lasok bosgarren bukatu du skate parkeko Munduko Txapelketa
Basque Teameko Naia Laso skaterra bosgarren izan da saket parkeko Munduko Txapelketan. Ondorioz, gora egungo du munduko sailkapenean eta gertuago du Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela.
2023/10/07 - 23:10
Naia Lasok skateko Munduko Txapelketako finalerako txartela lortu du
Basque Tameko skaterrak aurrera egin du finalerdietan, zortzi onenen artean sartuta. Beraz, Bermeoko neska munduko txapeldun izateko lehian egongo da.
2023/10/07 - 15:59
Miren Lazkano, 17. Frantziako Munduko Kopako kanoako proban
Euskal piraguistak ezin izan du finalerdia gainditu eta hamazazpigarren postuan amaitu du Munduko Kopako azken hitzordua.
2023/10/06 - 22:38
Bijueska eta Gonzalez finalerdietatik kanpo geratu dira skateko Munduko Txapelketan
Egoitz Bijueskak (12 urte) 23. postuan amaitu du Ostia-Erromako Park modalitateko Munduko Txapelketan. Peio Gonzalezek, sailkatu ez arren, Pariseko Jokoetan lehiatzeko borrokan jarraitzen du.
2023/10/06 - 21:26
Miren Lazkano kanoako finalerdietara sailkatu da Frantziako Munduko Kopan
Finalerdietan sartzetik gertu geratu da Klara Olazabal, Pau Echaniz bezala. Maialen Chourrautek ere ez du kayakeko finalerako sailkatzea lortu.
2023/10/05 - 22:40
Naia Laso eta Gadea Moja Munduko Txapelketako final-laurdenetara igaro dira
Naia Laso eta Gadea Moja Ostia-Erroman jokoan ari den Park modalitateko Munduko txapelketan final laurdenetara igaro dira. Hegoa Zabalburuk, berriz, ez du sailkapena lortu.
2023/10/05 - 00:35
Egoitz Bijueska eta Peio Gonzalez, skateko Munduko Txapelketako final laurdenetara
Bi euskal kirolariek aurrera egitea lortu dute, Erroman jokatzen ari diren Munduko Txapelketan. Ostegunean, emakumezkoen sailkatze probak jokatuko dituzte.
2023/09/27 - 15:33
Geldiezinak, euskal emakume kirolari onenen lana nabarmentzeko proiektua
Ekimenak euskal kirolaren historian nabarmendu diren hainbat emakumeren lana eta lorpenak balioesten ditu, belaunaldi berrientzako erreferenteak sortzeko helburuarekin.
2023/09/26 - 12:56
Ager Solabarrietak bigarren urrea irabazi du Tiro Egokituko Munduko Txapelketan
Ondarroako kirolaria izan da nagusi Perun jokatzen ari diren Munduko Txapelketan, ikusmen urritasuna duten pertsonen karabinako hamar metroko zutikako modalitatean.
2023/09/24 - 22:41
Maialen Chourraut seigarren izan da Piraguismoko Munduko Txapelketako kayak kroseko proban
Maialaen Chourraut euskal piragualariak seigarren postuan amaitu du Piragusimoko Munduko Txapelketako kayak kros modalitateko proba. Finalerdietarako txartela lortu ostean, ez du lortu finalera sailkatzea.
2023/09/24 - 16:41
Lazkano, Olazabal, Arregi eta Echaniz, kayak krosseko final-zortzirenetarako txartelik gabe geratu dira
Piraguismoko Munduko Txapelketako kayak kros modalitatean final-zortzirenetarako txartelik geratu dira lau euskal ordezkari. Emakumezkoetan Miren Lazkano 25. izan da, Klara Olazabal 51. eta Olatz Arregik 62. postuan amaitu du. Gizonezkoetan, aldiz, Pau Echaniz 43. izan da.
2023/09/23 - 23:00
Pau Echanizek zortzigarren bukatu du Munduko Txapelketan eta kayakeko plaza olinpikoa lortu du
Pau Echaniz gipuzkoarrak zortzigarren bukatu du finala. Bestalde, Maialen Chourrautek 15. postuan bukatu du, baina kasu honetan ere, Espainiak ziurtatuta dauka plaza.
2023/09/22 - 17:16
Klara Olazabalek Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du Espainiarentzat
Eslalom Piraguismoko Munduko Txapelketan Miren Lazkano eta Klara Olazabal kanporatuta geratu dira kanoen modalitatekofinalerdietan. Klara 11. izan da eta Mirenek 19. postuan bukatu du. Hala ere, Olazabalen emaitzari esker Espainiak Parisko Olinpiar Jokoetarako txartela lortu du.
2023/09/21 - 22:58
Chourrautek eta Echanizek finalerdietarako txartela lortu dute
Maialen Chourraut eta Pau Echaniz Basque Teameko piraguistek kayakeko finalerdietarako txartela lortu dute Lee Valleyko Munduko Txapelketan. Aldiz, Olatz Arreguik ez du pasatzea lortu.