Anoeta
2025/10/01 - 20:45
Reala-Athletic, EA Sports Ligako 11. jardunaldia: azaroaren 1ean, larunbata, 18:30ean
Ligak 11. jardunaldiko ordutegiak publikatu ditu: Reala eta Athleticen arteko euskal derbia Anoetan jokatuko da, eta sailkapenean eskas dabiltzan taldeek partida probetxugarriak izango dituzte.
2025/09/25 - 15:51
Arraun Lagunak eta Orio ligako eta Kontxako Banderako txapeldunei omenaldia egin diete Anoetan
Realaren eta Mallorcaren arteko partida hasi aurretik, zaleek Arraun Lagunak eta Orio, alegia, arrauneko denboraldian onenak izan diren taldeak, omendu zituzten. Berdegunean izan ziren, zelai erdian.
2025/09/25 - 12:50
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Mallorca mendean hartuta (1-0)
Sergio Franciscoren taldea jaun eta jabe izan da ia partida osoan zehar, baina Jagoba Arrasateren taldeak norgehiagoka berdintzeko aukeraren bat ere izan du, Oyarzabalek Reala markagailuan aurretik jarri ondoren.
2025/09/25 - 02:08
Oyarzabal: ''Denok sentitu dugu behingoz lortu dugula, gu geu izan garela; ea jarraipena ematen diogun''
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Mallorcaren aurka, Anoetan, Oyarzabalen golari esker. Partidua amaitutakoan izan gara harekin; pozik agertu da kapitaina.
2025/09/23 - 18:19
Sergio Francisco: ''Mallorcaren aurka, eguna da joera aldatzeko, eta geure onena emateko''
Realak Mallorcaren kontra jokatuko du asteazkenean, Reale Arenan, 21:30etik aurrera; Jagoba Arrasateren taldeak txuri-urdinek beste puntu dituzte, bi, sailkapenean. Mallorca, Sergio Franciscoren iritziz, aurkari "garaitzen zaila" izango da.
2025/09/13 - 23:16
Toshackek Realaren urrezko eta brillantezko intsignia jaso du
Jon Benjamin Toshack futbolari ohi eta Realeko entrenatzaile ohiak urrezko intsignia jaso du Realak Real Madrilen aurkako partidaren aurretik egin dion omenaldian.
2025/09/13 - 21:00
Gorrotxategi: ''Haiek bat gutxiagorekin egonda ere, ez ditugu gure aukerak aprobetxatu''
Jon Gorrotxategi Realeko jokalariak EA Sports Ligako 4. jardunaldian Real Madrilen aurka jasandako porrotaz (1-2) hitz egin du.
2025/09/12 - 17:55
Sergio Francisco: ''Bihar garaipen hori iritsi daitekeela uste dut''
Realeko entrenatzailea Real Madrilen aurka Anoetan jokatuko duten EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidaz aritu da.
2025/09/12 - 17:52
John Toshack: ''Realean bizitakoa zoragarria izan zen''
John Benjamin Toshackek klub txuri-urdinaren urre eta brillantezko intsignia jasoko du Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren atarian. Galestarra Donostiara itzuli da, merezitako errekonozimendua jasotzeko.
2025/09/04 - 14:48
Realak ateak irekita egin du entrenamendua, Anoetan
Realak lansaioa egin du Anoetan, ateak irekita. Selekzioekin dabiltzan jokalariak falta izan dira. Entrenamendua bukatuta, jokalariak zaleengana hurbildu dira kamisetak, baloiak kuadernoak, etab. sinatzeko.
2025/08/31 - 14:41
Javi Lopezek Oviedon jokatuko du, Realak utzita
Jokalari kanariarra Real Oviedoko jokalaria izango da 25-26 denboraldiaren amaierara arte.
2025/08/30 - 00:57
Sansek puntu bat lortu du Almeriaren aurka Anoetan jokatutako partidu parekatu batean
Sanse Hypermotion Ligako bigarren garaipena lortzeko atarian geratu da, Anoetan UD Almeriaren aurka 2-2 berdindu baitu.
2025/08/25 - 00:56
Zubeldia: ''Partida nola joan den ikusita, puntua ontzat eman behar da''
Igor Zubeldia Realaren jokalariak Espanyolen aurka (2-2) Anoetan lortutako berdinketaz hitz egin du, EA Sports Ligako bigarren jardunaldian.
2025/08/24 - 23:30
Realak puntu bat lortu Anoetan Espanyolen aurka (2-2), ozta-ozta
Partida maldan gora jarri zaio lehen zatian, bi gol jaso ditu eta. Bat errepikatu behar izan da, penaltiz, baina Barrenetxeak eta Oskarssonek berdinketa lortu dute gehiago ere merezi izan duten bigarren zatian.
2025/08/12 - 12:47
Levante, Valentzia, Sevilla eta Real Madril, euskal taldeen aurkariak EA Sports Ligako 1. jardunaldian
Estreinako jardunaldiko Alaves-Levante eta Reala-Valentzia partidak abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko dira. Hilaren 17an Athleticek Sevillaren kontra jokatuko du, eta Real Madril-Osasuna neurketa abuztuaren 19an izango da.
2025/06/09 - 13:53
Intza Egigurenek 2029ra arte jarraituko du Realean
Anoetako futbolariak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du lehen taldean. Kontratuaren sinadura-ekitaldia Reale Arenan egin dute, astelehenean.
2025/05/29 - 19:16
Sergio Francisco eta Erik Bretos aurkeztu ditu Realak
Erik Bretos Realaren futbol zuzendari berria eta Sergio Francisco lehen taldearen entrenatzaile berria ofizialki aurkeztu dituzte ostegun honetan.
2025/05/29 - 19:00
Aperribay, Alguacil eta Olaberi buruz: ''Realaren eraldaketan, adierazlerik onenak izan dira''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak esker oneko hitzak izan ditu Imanol Alguacil eta Roberto Olaberekin, Sergio Francisco eta Erik Bretos aurkezteko prentsaurrekoan.
2025/05/19 - 12:34
Imanol: ''Garbi daukat dena eman dudala, eta zoriontsu izan naizela''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea zaleen aurreko garaipen batekin agurtu zen igandean. Agur berezia egin zieten Reale Arenan Orioko entrenatzaileari.
2025/05/18 - 23:45
Realak Gironari irabazita esan dio agur Imanoli, Anoetan (3-2)
Aurten jokatutako azken partidan Realekoak izan dira nagusi, Pablo Marinek, Oyarzabalek penaltiz eta Arkaitz Mariezkurrenak egindako golei esker.