Anoeta
2023/09/19 - 20:11
Imanol: ''Nortasuna eskatzen diot taldeari; horrela, gure jokoa azalduko da''
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
2023/09/07 - 10:44
Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''
Realeko erdilaria zoriontsu agertu da denboradian taldeak dituen erronken aurrean. Besteak beste, Txapeldunen Ligan sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/09/06 - 21:52
Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak
Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.
2023/09/04 - 17:20
Alvaro Odriozola: ''Talde ikaragarria daukagu eta historia egin dezakegu''
Alvaro Odriozola donostiarrak hedabideen aurrean hitz egin du gaur eguerdian Donostian. Zoriontsu eta gogotsu agertu da, Reala "historia" egiteko gai dela azpimarratuta.
2023/09/02 - 19:09
Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu, espektakulua eman dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik azaldu da denboraldiko lehen garaipena lortuta Granadaren aurka (5-3). Partida ona jokatu dutela adierazi du, baina kontran jasotako golen kritika ere egin du.
2023/09/02 - 18:02
Realak denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Granadari 5-3 irabazita
EA Sports Ligako laugarren jardunaldian iritsi da txuri-urdinen 2023-2024 denboraldiko lehen garaipena, Granada mendean hartuta 5-3ko emaitzarekin. Realak ez du porrotik jaso orain arte, aurreko hiru neurketak berdindu egin baitzituen.
2023/09/02 - 11:29
Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute
Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.
2023/09/02 - 02:23
Diego Ricok Getafen jokatuko du utzita eta Robert Navarrok Cadizen
Bi jokalariak txuri-urdinen diziplinatik kanpo egongo dira 23-24 denboraldia amaitu arte.
2023/09/01 - 23:31
Diego Ricok utzita jokatuko du Getafen
Rico Madrilgo taldeko jokalaria izango da 23-24 denboraldiaren amaierara arte. Ricok 30 urte ditu eta Realetik utzita atera da Donostiako taldearekin 57 partida ofizial jokatu ondoren.
2023/09/01 - 01:39
Oyarzabal: ''Hiru talde potente tokatu zaizkigu''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. Faboritoak izan ez arren, talde "potenteak" direla nabarmendu du.
2023/08/31 - 20:56
Benfica, Inter Milan eta Salzburgo, Realaren aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean
Lehenengo jardunaldia irailaren 19tik 20ra bitartean jokatuko da, eta multzoen fasea abenduaren 13an amaituko da.
2023/08/27 - 22:21
Kieran Tierneyk Realean jokatuko du denboraldi honetan, Arsenalek utzita
Donostiako klubak urtebeterako itxi du akordioa. Horrez gain, erosteko aukera ere adostu du.
2023/08/26 - 22:28
Kieran Tierney Donostian da, Realarekin jokatzeko prest
Kieran Tierney ezker hegaleko jokalaria Realean arituko da denboraldi honetan, Arsenalek utzita. Donostian da jada, Realak bere fitxaketa ofizial egitearen zain.
2023/08/25 - 23:33
Realak hirugarren berdinketa jarraian lotu du, garaipenerako bidea aurkitu ezinik
Talde txuri-urdinak ez du Las Palmasen aurka gola sartzeko modurik aurkitu eta Ligan beste berdinketa bat batu du. Kanarietako taldeak ere min handia egin du, baina Remiroren lan bikaina funtsezkoa izan da puntu bat bereganatzeko.
2023/08/20 - 12:45
Imanol: ''Lehen zatian ondo egon gara, baina bigarrenean txarto, beraz, berdinketa ontzat eman behar''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Celatren aurka REale Arenan lortutako berdinketari (1-1) buruz hitz egin du EA Sports Ligako 2. jardunaldiko partida bukatuta.
2023/08/19 - 21:07
Luzapeneko gol batek garaipena kendu dio Realari Celtaren aurka (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan Barrenetxeak lehen zatian sartutako golari esker. Hiru puntuak lortuko zituztela zirudienean, Minguezak emaitza berdindu du 94. minutuan.
2023/08/18 - 20:30
Arsen Zakharyan Donostian da Realarekin jokatzeko
Dinamo Mosku taldetik datorren 20 urteko jokalari errusiarra ostiral honetan iritsi da Gipuzkoako hiriburura Realarekin fitxatzeko.
2023/08/16 - 21:35
Realaren eta Granadaren arteko partida egunez aldatu du Ligak, eta irailaren 2an jokatuko da
Laugarren jardunaldiko partida batzuen data eta ordua aldatzea erabaki du EA Sports Ligak. Txuri-urdinek Andaluziako taldearen kontra jokatu beharreko neurketa, esate baterako, egun bat aurreratu dute; hau da, irailaren 2ko (larunbata) 14:00etara.
2023/08/12 - 21:41
Realak berdindu egin du Gironarekin eta puntu bat poltsikoratu du denboraldiko estreinaldian
Talde txuri-urdinak 1-1 berdindu du Kataluniako taldearekin Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partidan. Kubok sartu du neurketako lehen gola 5. minutuan, eta Dovbykek jarri du banakoa markagailuan, 72. minutuan.
2023/08/11 - 16:24
Imanol Alguacil: ''Saiatuko gara urte berdina egiten, eta ahal badugu hobetzea, jakinda zaila izango dela''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ligaren hasierari buruz hitz egin du, eta taldea ilusioarekin ikusten duela azpimarratu du. Amaitzeko, larunbatean Gironaren aurkako lehen partidari buruz ere aritu da.