Anoeta
2024/08/17 - 15:47
Imanol: ''Merino deialdian ez sartzea erabaki dut beste talde batekin elkarrizketak zabalik daudelako''
Realeko entrenatzailea fitxaketen inguruan aritu da. Merino eta Zubimendi izan ditu hizketagai, igandean, EA Sports Ligako lehen jardunaldian, Rayoren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.
2024/08/02 - 00:57
Realak Luka Sucic kroaziarra fitxatu du
Aurreko denboraldian Realaren aurka jokatu zuen Txapeldunen Ligako multzoen faseko bi partidetan.
2024/07/30 - 18:19
Zakharyanek lesioa du eskuin orkatilan eta ebakuntza egingo diote
Realeko erdilari errusiarra ebakuntza-gelatik igaroko da eskuin orkatilako tendoi peroneoetan lesioa duelako eta denboraldi hasiera galduko du.
2024/07/29 - 22:15
Javi Lopez: ''Realak ni hemen egotea nahi duela erakutsi dit''
Realaren fitxaketa berriak, Javi Lopezek, lehen egunetik berarengan interesa erakutsi dion klub batera iritsi dela azpimarratu du, eta horrek Donostiara "begi onez" joatea eragin zuela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/26 - 19:44
Klara Cahynova, errefortzu berria Realarentzat
Cahynova eskarmentu handiko erdilaria da, eta Sevillatik dator.
2024/07/22 - 22:05
Sanchez Vera: ''Oinarri sendoa duen kluba da Reala''
Realak denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Jose Luis Sanchez Vera buru duela. Madrildarrak Atletico Madril edo Levante bezalako taldeak zuzendu ditu aurretik. Lehen egunetik eroso sentitzen dela dio, eta gauza garrantzitsuak egiteko gogoz.
2024/07/19 - 20:42
Galbahea pasata, 2030eko Munduko Txapelketako partidak hartzeko hautagai izango dira San Mames eta Anoeta
Espainia, Maroko eta Portugalen hautagaitza bateraturako RFEFk aukeratutako 20 egoitzetako bi dira. 11 izango ditu Espainiak, 6 Marokok eta 3 Portugalek. Alaves, Eibar eta Osasuna kluben instalazioak, gainera, azpiegoitza gisa hautatu dituzte.
2024/07/16 - 21:53
Realak Lucia Rodriguez fitxatu du Sevillatik
Talde txuri-urdinera itzuli da eskuin hegala indartzeko eta 20226ko ekainera arte sinatu du.
2024/07/16 - 20:21
Realak Diego Rico saldu du Getafera
Azken urte honetan talde urdinean utzita jokatu ondoren, Burgoseko jokalariak ez du talde txuri-urdinean jarraituko.
2024/07/16 - 19:37
Aritz Elustondo: ''Taldea gogoarekin dago urte polit honetarako''
Realak EA Sports Ligaren hasiera prestatzen dihardu Zubietan eta Aritz Elustondok taldea "gogoarekin eta gosearekin" ikusten duela adierazi du. Era berean, taldeko kapitainetako batek "urte polit baten aurrean daudela" aipatu du.
2024/07/12 - 17:59
Sergio Gomez: ''Oso pozik nago aukeragatik; orain dena eman behar dut''
Realak hegaleko katalana kontratatu du sei denboraldirako. Olinpiar Jokoak 23 urtez azpiko selekzioarekin jokatzeko kontzentratuta dago, eta bertan parte hartu ondoren hasiko da taldekideekin lanean.
2024/07/12 - 17:12
Realak Sergio Gomez fitxatu du, 2030era arte
Donostiako taldeak akordioa itxi du Manchester Cityrekin ezker hegalekoak elastiko txuri-urdina jantz dezan. 8,7 milioi euro ordainduko ditu Realak horren truke.
2024/06/12 - 16:06
Mikel Merino: ''Besteen ahotan egoteak esan nahi du Realean gauzak ondo egiten ari garela''
Mikel Merinok, Realeko erdilariak, komunikabideen aurrean hitz egin du Espainiako selekzioak Eurokopa jokatu aurretik egindako kontzentrazioan. Jokalari nafarrak beste talde batean koka dezaketen zurrumurruei buruz hitz egin du.
2024/06/04 - 19:38
Roberto Olabe: ''Gezurra esango nuke Merinoren egoeragatik kezkarik ez dudala esango banu''
Roberto Olabe, Realeko futbol zuzendariak Mikel Merino erdilariaren kontratu berritzearekin "kezkatuta" dagoela onartu du. Era berean, ezker hegaleko atzelariaren posizioa indartuko dutela baieztatu du eta klubera, jokalari bakar batengatik ere eskaintzarik iritsi ez direla ziurtatu du.
2024/05/30 - 14:47
FIFAren ordezkaritza bat San Mamesen eta Reale Arenan, 2030eko Munduko Txapelketari begira
Nicholas Rozenberg buru duen taldeak bi estadioak bisitatu zituen asteazkenean, 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitza izateko hautagaiak baitira.
2024/05/25 - 20:42
Imanol Alguacil: ''Lehen 15 minutuak ez zaizkit batere gustatu''
Realak 0 eta 2 galdu du Atletico Madrilen aurka, Reale Arenan, aurtengo denboraldian jokatutako azken partidan.
2024/05/25 - 20:23
Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka, denboraldiko azken partidan (0-2)
Talde txuri-urdinak, Europa Ligarako txartela poltsikoan zuela, denboraldia etxean partida irabazita amaitu nahi zuen, baina ez du lortu. Lino eta Renildo izan dira neurketako golegileak.
2024/05/17 - 11:15
Alvaro Odriozola: ''Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz''
Realak Valentzia menderatu du (1-0) Reale Arenan eta, horrenbestez, ziurtatu egin du datorren denboraldian Europako txapelketaren bat jokatuko duela, bosgarren aldiz jarraian. "Oso harro gaude bosgarren urtez jarraian Europan egoteaz", adierazi du Alvaro Odriozolak partida amaitu ondoren.
2024/05/17 - 02:54
Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat
Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.
2024/05/08 - 20:55
Beñat Turrientes: ''Realarekin berriz historia egin nahi dugu''
Bartzelonaren aurkako neurketaren atarikoan, Beñat Turrientesek txuri-urdinen denboraldia aztertu du. Beasaindarrak aurrerapausoa eman du aurten eta iaz baino protagonismo gehiago izaten ari da. Hala ere, Montjuiceko Estadio Olinpikoan jokatuko den neurketa "oso zaila" izango dela aitortu du.