Annemiek van Vleuten
2023/09/11 - 22:30
Annemiek van Vleuten handiak erretiroa hartu du, 40 urte dituela, palmares ikaragarria lortuta
Herbeheretarrak 16 denboraldi eman ditu profesional mailan; Frantziako Tourra behin irabazi du, lau aldiz Italiako Giroa, hiru aldiz Espainiako Vuelta, bi aldiz errepideko Munduko Txapelketa, beste bi aldiz erlojupeko Munduko Txapelketa, eta Olinpiar Jokoetako urrezko domina erlojupekoan.
2023/07/30 - 20:15
Demi Volleringek irabazi du 2023ko Frantziako Tourra, eta Ane Santestebanek zortzigarren postuan amaitu du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra bigarren tokian sailkatu zen 2022an, Tourrean, baina aurten nagusitasun handiz gailendu da. Lotte Kopecky taldekideak egin du bigarren, eta Marlen Reusser suitzarrak, Worxekoa bera ere, azken etapako erlojupekoa eskuratu du.
2023/07/30 - 00:48
Demi Vollering Tourmaleteko lainoan gailendu da eta erabakita utzi du Tourra
Holandarra Tourmaleteko gailurrean koroatu da, laino bizi baten azpian, lidertzara salto egiteko.
2023/07/28 - 22:11
Emma Norsgaardek irabazi du Blagnacen, ihesaldi bat burututa, eta Kopeckyk lau segundo lortu ditu
Movistar taldeko txirrindulari danimarkarrak kilometro asko eman ditu ihesaldian, Alonso (Ceratizit) espainiarrarekin eta Skalniak-Sojka (Canyon) poloniarrarekin, eta indarra izan du, azken kilometroan, aurrera egin eta Tourreko seigarren etapa irabazteko.
2023/07/10 - 17:14
Emakumezkoen Tourra 2024an hasiko da Rotterdamen
Lasterketa abuztuaren 12an hasiko da, eta abuztuaren 18an amaituko da, baina zortzi etapa izango ditu, asteartean, hilaren 13an, jardunaldi bikoitza izango baitute parte hartzaileek, tartean, erlojupeko bat Rotterdameko kaleetan.
2023/07/08 - 20:56
Vas hungariarrak irabazi du Giroko azkenaurreko etapa, eta Van Vleutenek eskura dauka garaipena
Lasterketa azken esprintarekin amaitu da, eta SD Worxeko gazteak irabazi du. Bestalde, Van Vleutenek lehen postua mantentzen du, 3:56 minutuko abantailarekin.
2023/07/06 - 21:25
Van Vleutenek hirugarren etapa garaipena lortu du
Etapa honen ondoren, Van Vleutenek sailkapen nagusian 3:56ko aldea du Labousekiko eta 4:25ekoa Realinirekiko.
2023/07/02 - 22:28
Wiebesek irabazi du bigarren etapa eta Van Vleutenek lider jarraitzen du
Etapa lauak txirrindulariek sailkapen nagusian zeuzkaten postuak mantentzea ahalbidetu du.
2023/07/01 - 22:35
Van Vleuten, 2023ko Donne Giroko lehen liderra
Herbeheretarrak garaipena lortu du Italiako lasterketari hasiera eman dion bigarren etapan, ekainaren 30ean euriteengatik bertan behera geratu baitzen lehengo etapa.
2023/05/14 - 21:21
Van Vleutenen eta Volleringen arteko lehia Itzulia Womeneko 3. etapako Mendizorrotzeko igoeran
Annemiek van Vleutenek erasoa jo du 2023ko Emakumeen Itzuliko 3. etapako azken mendatean. Demi Volleringek erantzun egin dio, eta biek batera aurrera egin dute.
2023/05/12 - 10:00
Van Vleuten eta Vollering, gaur hasiko den Emakumeen Itzulia irabazteko faborito nagusiak
20 taldeko 120 txirrindularik maila goreneko proba jokatuko dute hiru etapatan, euskal lurralde bakoitzeko bat; lehena Bizkaian, bigarrena Araban eta hirugarrena Gipuzkoan.
2023/05/11 - 21:07
2023ko Emakumeen Itzuliko parte-hartzaileen eta dortsalen behin-betiko zerrenda
Probak 120 txirrindulari izango ditu guztira, 20 taldetan banatuta. Parte-hartzaileen artean Demi Vollering edo Annemiek van Vleuten bezalako emakumezkoen nazioarteko tropeleko izen ospetsuak ikusi ahal izango dira.
2023/05/11 - 18:13
Ostiral honetan hasiko da Emakumeen Itzuliaren 2. edizioa
Bihar hasiko da 2023ko Itzulia Women lehiaketa. Bertan izango dira tropeleko txirrindularirik onentsuenak: Demi Vollering eta Annemiek van Vleuten, esaterako. Lasterketak zuzenean ikusi ahalko dira ETB1en eta eitb.eus-en, ostiraletik igandera.
2023/05/07 - 20:03
2023ko Emakumezkoen Vueltako 7. etapako laburpena
Bideo honetan ikus ditzakezu Emakumezkoen Vueltako 7. etapako laburpena eta unerik onenak.
2023/05/07 - 19:17
Volleringek irabazi du azken etapa eta Van Vleutenek Emakumezkoen Vuelta
Van Vleutenek bere lidergoa defendatu du, sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzeko, Volleringen aurretik, eta Realini italiarra sartu da hirugarren.
2023/05/06 - 20:29
2023ko Emakumezkoen Vueltako 6. etapako laburpena
Bideo honetan ikus ditzakezu Emakumezkoen Vueltako 6. etapako laburpena eta unerik onenak.
2023/05/06 - 20:03
Realinik irabazi du Laredon eta Van Vleuten lidergora igo da
Horrela, Van Vleutenek Volleringek zuen sailkapen nagusiko lidergoa eskuratu du, orain bere herrikidearengandik 1:11ra, eta Riejanne Markus holandarrak behin-behineko podiuma itxi du.
2023/05/05 - 20:20
2023ko Emakumezkoen Vueltako 5. etapako laburpena
Bideo honetan ikus ditzakezu Emakumezkoen Vueltako 5. etapako laburpena eta unerik onenak.
2023/05/04 - 19:31
2023ko Itzulia Womeneko parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda
Probak 120 txirrindulari izango ditu guztira, 20 taldetan banatuta. Parte-hartzaileen artean Demi Vollering edo Annemiek van Vleuten bezalako emakumezkoen nazioarteko tropeleko izen ospetsuak ikusi ahal izango dira.
2023/04/23 - 19:25
Remco Evenepoel eta Demi Vollering izan dira Lieja-Bastogne-Lieja lasterketako irabazleak
Belgikarra bakarrik helmugaratu da, Pidcock eta Buitrago baino minutu bat lehenago. Bestalde, Volleringek esprintean bereganatu du garaipena Longo Borghiniren aurka.