Bilbao Basket
2023/11/01 - 23:59
Bilbao Basketek multzoko lidergoa sendotu du, Miribillan Caledonia jipoituta (106-58)
Elitean jokatutako partida ofizial batean inoiz lortutako alderik handienarekin (48 puntu) bereganatu dute garaipena bilbotarrek.
2023/10/31 - 20:58
Bilbao Basketek eta Caledonia Gladiatorsek multzoko aurreneko postua jokatuko dute asteazkenean Miribillan
Bi taldeek orain arte jokatutako bi partidak irabazi dituzte, Anwil Wloclaweken eta Sibiuren aurka; hortaz, irabazleak lehenengo tokia sendotuko du. Neurketa 19:00etan hasiko da, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango dute.
2023/10/31 - 17:30
EITBk Bilbao Basketek Europe Cupen jokatuko dituen partida guztiak emango ditu, eitb.eus-en eta ETB4n
EITBk eta Surne Bilbao Basketek akordioa itxi dute, eta, horrela, zaleek Bilboko taldeaz gozatu ahalko dute, 2023-24 denboraldian, Europako txapelketari dagokionez. Asteartean aurkeztu dute hitzarmen hori.
2023/10/29 - 21:15
Bilbao Basketek luzapenean galdu du Lenovo Teneriferen aurka (93-94)
Surne Bilbao Basketek luzapenean galdu du Miribillan, beti partidari aurre egin dion Lenovo Teneriferen aurka. Etxekoak azken unera arte borrokatu dira, baina ezin izan dute garaipena lortu.
2023/10/26 - 00:52
Bilbao Basketek argi hartu du mendean Sibiu (89-64), eta sendotu egin ditu Europa Kopan dituen aukerak
Bilboko taldeak bi garaipen lortu ditu orain arte jokatutako bi partidetan, eta multzoko aurreneko postuan dabil, Caledonia Gladiatorsekin berdinduta. Jaume Ponsarnauren gizonak oso nagusi izan dira.
2023/10/22 - 17:50
Bilbao Basketek galdu egin du Barçaren aurka, amaierara arte borrokatu arren (91-82)
Surne Bilbao Basketek porrota jaso du Bartzelonaren aurka Endesa Ligako seigarren jardunaldian. Azken laurdeneko nagusitasuna ez da nahikoa izan markagailuari buelta emateko.
2023/10/18 - 10:59
Bilbao Basketek gaur ekingo dio lehiari FIBA Europe Cupen, Anwil Wloclawek txapeldunaren aurka
Neurketa 19:00etan hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB4n. Bizkaiko taldea indartsu hasi da Endesa Ligan, eta Poloniako Ligako liderraren kontra jokatzen hasiko du txapelketa hau. Joan den denboraldian, FIBA Europe Cup irabazi zuten poloniarrek.
2023/10/17 - 23:00
Ponsarnau, Wloclaweken jokatu aurretik: ''Ez dugu egokitzeko astirik, exijentzia handiko partida izango da''
Surne Bilbao Basketek asteazkenean ekingo dio FIBA Europe Cup txapelketari, egungo txapeldunaren etxean, alegia, Anwil Wloclawek aurkari, Polonian. Neurketa eitb.eus-ek eta ETB4k emango dute zuzenean, 18:50etik aurrera.
2023/10/16 - 20:27
Kristian Kullamae, jardunaldiko MVP: ''Inoiz egin dudan partidarik onena jokatu nuen, eta oso pozik nago''
Surne Bilbao Basketeko eskolta izan da jokalaririk onena Endesa Ligako bosgarren jardunaldian; horretan, Bizkaiko taldeak Coviran Granada menderatu du, 94-93. Prentsaurrekoan, estoniarrak, halaber, FIBA Europe Cupeko neurketa izan du hizpide; Anwil Wloclawek du aurkari Bilbao Basketek, asteazkenean.
2023/10/14 - 22:51
Surne Bilbao Basketek Coviran Granada garaitu du, Miribillan (94-93)
Andaluziako taldeak ezin izan dio Adam Smithek, Kristian Kullamaek eta Sacha Killeya-Jonesek osatutako hirukoteari aurre egin.
2023/10/08 - 18:32
Pantzar eta Killeya-Jonesek gidatu dute Bilbao Basketen garaipena UCAM Murtziaren aurka (77-68)
Melwin Pantzar antolatzaileak eta Sacha Killeya-Jones pibotak Surne Bilbao Basketen garaipen bikaina bideratu dute Miribillan, UCAM Murtzia taldearen aurka (77-68), azken laurdenean itxi behar izan duten partida batean.
2023/10/06 - 19:16
Ponsarnau: ''Nik Hakanson txalotuko dut''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak adierazi duenez, igandean Ludde Hakanson txalotuko du, Suediako joko-antolatzailea UCAM Murtziako jokalari gisa Miribillara itzuliko denean.
2023/10/05 - 01:38
Bilbao Basketek, azken minutuan 0-5eko partziala egin duela, Obradoiroren etxean irabazi du (77-78)
Jaume Ponsarnauren taldeak asmatu egin du partidako une erabakigarrietan, eta, horrenbestez, aurreneko aldiz gailendu da bisitari gisa denboraldian.
2023/09/29 - 17:53
Jaume Ponsarnau: ''Uste dut proposamena oldarkorra izango dela bi taldeen aldetik''
Bilbao Basketek Baskoniaren aurka jokatuko du, larunbatean, Buesa Arenan. "Uste dut une honetan bi staff-etako inork ez duela kontrol osorik, eraikitzen ari diren bi talde direlako". Era berean, "biharko partidan, bi taldeen proposamena oldarkorra izango dela uste dut", adierazi du Jaume Ponsarnauk.
2023/09/24 - 21:53
Bilbao Basketek sentsazio onekin eta Andorraren aurkako garaipen argiarekin ekin dio denboraldiari (95-73)
Surne Bilbao Basketek oso sentsazio onekin ekin zion 2023-2024 denboraldiari igande honetan, eta garaipen argia lortu du 95-73ko emaitzarekin MoraBanc Andorraren aurka, Endesa Ligara itzuli berri den taldea, atsedenaldira arte etxekoen nagusitasunari erantzun diona.
2023/09/20 - 00:30
Bilbao Basketek talde fisikoa eta azkarra izan nahi du, irabazteko eta ikusleek gozatzeko
Asteartean, Surne Bilbao Basketek "media day" izenekoa egin du. Taldea prest dago, denboraldi ofizialari aurre egiteko.
2023/09/19 - 17:19
Unai Barandallak Bilbao Basketeko lehen taldean hartuko du parte
21 urteko hegaleko jokalari bilbotarrak EBA ligako fitxa izaten jarraituko duen arren, lehen taldearekin entrenatzeaz gain, Europan ere jokatuko du.
2023/09/18 - 23:09
Bilbao Basketek aurkezpen ofiziala egin du, Bilborocken
Erakundeen eta babesleen artean azaldu dira Surne Bilbao Basketeko jokalariak eta entrenatzaileak. Endesa Liga asteburuan hasiko da, eta taldea ilusioz beterik dago.
2023/09/14 - 17:50
Bilbao Basketek bere entrenamendu-pista berria estreinatu du, Artxandako Kiroldegian
Bilboko taldeak bertan entrenatuko du hemendik aurrera, ACBko eta FIBAko arauen arabera birmoldatu duten pista batean. Jaume Ponsarnau Bilbao Basketeko entrenatzaileak kantxa aldaketari buruzko iritzia eman du.
2023/09/07 - 17:34
Bilbao Basket, talde-lana indartzen ''Tomatera' ontzian arraunean
Surne Bilbao Basket lanean ari da Ligari hasiera emateko. Ostegun honetan, kantxako lana eta arrauna uztartu dituzte. 'Beltzezko gizonak' Deusturen 'Tomatera' ontzian ibili dira Ibaizabalgo uretan.