Surne Bilbaok Prievidza menderatu du (46-83), eta sendo jarraitzen du FIBA Europa Kopan
Txapelketako bigarren fasean, euskal taldeak bi partida jokatu ditu, eta bietan lortu du garaipena, Eslovakiako taldearen kantxan irabazita.
Surne Bilbaok bi garaipen daramatza, bigarren fasean. Argazkia: EFE.
Surne Bilbaok Prievidza menderatu du, 46-83, 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren faseko bigarren jardunaldian, asteazken gauean. Hala, txapelketako bigarren fasean, euskal taldeak bi partida jokatu ditu, eta bietan lortu du garaipena, Eslovakiako taldearen kantxan aise irabazita.
Ia-ia hasieratik izan du kontrolpean Surne Bilbaok norgehiagoka. Lehen laurdenaren amaieran, emaitza 12-27koa zen, alegia, Jaume Ponsarnauren taldeak hamabost puntuko aldea zuen, eta atsedenaldian abantaila hamahirukoa zen, 30-43koan. Bigarren zatian, Surne Bilbao are hobeto aritu da defentsan, eta aurkariak soilik hamasei puntu egin ahal izan ditu hirugarren eta azken laurdenetan.
Surne Bilbaok lan ondo-ondo egin du neurketan; bereziki nabarmentzeko modukoa da Hlinasonen erasoko jokoa, hamahiru puntu sartu baititu, eta Lazarevicen errebote-uzta hamar hartu ditu eta.
Fitxa teknikoa
46 - BC Prievidza (12+18+9+7): Toussaint (11), Davontrey Thomas (7), Novak (4), Tolbert (11) eta Alihodzic (5) -hasierako bostekoa-; Naje Smith (1), Jaaden Lewis (3), Zeliznak (4), Jass, Maring eta Hriko.
83 - Surne Bilbao (27+16+16+24): Pantzar (12), Jaworski (10), Lazarevic (11), Petrasek (4) eta Bagayoko (8) -hasierako bostekoa-; Frey (3), Font (7), Hilliard (6), Krampelj (5), Hlinason (13), Errasti (4) eta Sylla.
Partzialak: 12-27, 30-43 (atsedenaldian); 39-59 eta 46-83 (amaieran).
Epaileak: Ali Sakaci (Turkia), Lukasz Jankowski (Polonia) eta Zoran Mitrovski (Ipar Mazedonia).
Nabarmentzekoa: 2.000 ibat zale izan dira Prievidza SHn.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.