25-26 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Malcolm Cazalonek ez du Bilbao Basketen jokatzen jarraituko

Jokalari frantziarra joan den sasoi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin. Jokatutako 9 partidetan, batez beste 7,8 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu zituen.
Malcolm Cazalon, Bilbao Basketeko jokalari ohia
Malcolm Cazalon, Bilbao Basketeko jokalari ohia

Malcolm Cazalon hegaleko jokalari frantziarrak ez du Surne Bilbao Basketen jokatuko datorren ikasturtean, Jaume Ponsarnauren taldearekin zuen kontratua amaituta. 

Joan den denboraldi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin lehian. Guztira, Endesa Ligako bederatzi partidatan hartu zuen parte: batez beste 7,8 puntu sartu zituen, 2,2 errebote hartzeaz gain.

Astearte honetan argitaratutako oharraren arabera, zorte ona opa diote datozkion proiektuetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X