Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Ruben Dominguez fitxatu du datozen bi denboraldietarako

Hegaleko jokalariak 21 urte ditu eta 1,97 metro neurtzen du. 2023-2024 denboraldian URrezko LEB Mailako TAU Castello taldean jokatu du, Estudiantesek utzita.
Ruben Dominguez
Ruben Dominguez, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Ruben Dominguez fitxatu du. Cadizeko hegaleko jokalariak bi urterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin. Dominguezek 21 urte ditu eta 1,97 metro neurtzen du.

2023-2024 denboraldian Urrezko LEB mailako TAU Castello taldean jokatu zuen, Movistar Estudiantesek utzita. Andaluziarra Espainiako selekzioko behe mailako talde guztietan jokatu du. Malagako Unicajako harrobian hazi zen. Gero, Estudiantesek fitxatu zuen, eta 17 urte zituela Madrilgo taldearekin sei partida jokatu zituen ACB Ligan. Hurrengo bi denboraldietan Madrilgo taldearekin jokatu zuen Urrezko LEB mailan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X