Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Abdur-Rahkman fitxatu du

Muhammad-Ali Abdur-Rahkman Bilboko taldearen hirugarren fitxaketa da 2024-2025 denboraldirako. Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du, beste batez berritzeko aukerarekin.
Muhammad-Ali Abdur-Rahkman
Muhammad-Ali Abdur-Rahkman. Argazkia: Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek Muhammad-Ali Abdur-Rahkman fitxatu du, ekainaren 21ean klubak jakinarazi duenez. Eskolta postuan jokatzen du, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin, beste sasoi batez berritzeko aukerarekin.

Estatubatuarrak 29 urte ditu eta 1,93 metro nertzen du. Darussafaka taldetik heldu da Bilbao Basketera. Lehenago, 2022-2023 denboraldian, Italiako Legan ibili zen Carpegna Prosciutto Pesaro taldearekin.

Europara jauzi egin aurretik, Abdur-Rahkmanek NCAAn (Ameriketako Estatu Batuetako Unibertsitateen Liga) jokatu zuen Michigan Wolverinesenen elastikoarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X