2024ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Kristian Kullamae fitxatu du

Joko-antolatzaile estoniarra Lietkabelisetik iritsi da Bilboko taldera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin.
Kristian Kullamae
Kristian Kullamae, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: @bilbaobasket

Surne Bilbao Basketek Kristian Kullamae jokalari estoniarra (1,93 metro eta 24 urte) fitxatu du 2023-2024ko denboraldirako, kontratua beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, ekainaren 28an Bilboko taldeak jakinarazi duenez.

Kullamaek Lietkabelis taldean jokatu zuen iaz, ligan batez beste 13,8 puntu, 3,7 asistentzia eta 3 errebote erdietsita; Eurokopan, aldiz, 10,9 puntu, 3,6 asistentzia eta 3,2 errebote lortu zituen batez beste.

Estoniako selekzioarekin ere aritu da Kristian Kullamae, eta Munduko Txapelketarako sailkapen fasean, batez beste  12,2 puntu, 3,5 asistentzia eta 4,2 errebote bereganatu zituen.

2022an Eurobasketa ere jokatu zuen; txapelketa hartan, batez beste 7 puntu, 4,6 asistentzia eta 2,8 errebote lortuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X