Taldean jarraituko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Reyesek Bilbao Basketen jarraituko du

Horrela, hegalekoak laugarren denboraldia egingo du Bizkaiko taldean. 2022-23 denboraldian, Reyesek (29 urte) 7,4 puntu sartu eta 3,1 errebote hartu ditu partidako, eta jokalari internazional gisa estreinatu da, Espainiako selekzioan.
Alex Reyesek Bilbao Basketen jokatuko du, 2023-24 denboraldian ere. Argazkia: Surne Bilbao Basket.
Alex Reyesek Bilbao Basketen jokatuko du, 2023-24 denboraldian ere. Argazkia: Surne Bilbao Basket.

Alex Reyes hegalekoak Surne Bilbao Basketen jarraituko du 2023-24 denboraldian, asteazkenean Bizkaiko klubak baieztatu duenez. Hortaz, Reyesek laugarren urtea egingo du Bilbao Basketen; Jaume Ponsarnauk jarraituko du taldea entrenatzen, eta, orain arte, bost jokalari ditu egiaztatuta hurrengo denboraldirako.

2020-21 denboraldian jokatu zuen lehen aldiz Bilbon, eta, batez beste, 3,8 puntu sartu eta 1,7 errebote hartu zituen partidako; 2021-22an, 5,2 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu zituen; eta 2022-23an, 7,4 puntu sartu eta 3,1 errebote hartu ditu partidako. Klubaren iritziz, Endesa Ligan "sendotu" egin da.

Otsailean, Reyesek debuta egin zuen jokalari internazional gisa, Espainiako selekzioan. Espainia-Italia partida jokatu zuen, Caceresen, bere jaioterrian.

Reyesek 2024ra arte sinatu zuen duela urtebete Bilbao Basketekin. Oraingoz, horrez gain, beste hauek dira ziurrak Bilboko klubean 2023-24 denboraldirako: Tomeu Rigo, Adam Smith, Xavi Rabaseda eta Denzel Andersson.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X