Bajak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goudelock, Kyser, Radicevic, Francis Alonso eta Ubal jokalariek ez dute Bilbao Basketen jarraituko

Goudelock aurreko denboralditik aritu da taldean, eta beste laurek denboraldi bakarra egin dute Bilbon.
Radicevic, baloiarekin
Radicevic, baloiarekin. Argazkia: Efe.

Andrew Goudelock, Michale Kyser, Nikola Radicevic, Francis Alonso eta Agustin Ubal jokalariek Bilbao Basket utziko dute, klubak berak astearte honetan aditzera emandakoaren arabera.

Goudelock hegalekoak min hartuta eman du denboraldi osoa; Kayser pibotari, Radicevic joko-antolatzaileari eta Francis Alonso hegalekoari dagokienez, kontratua amaitu zaie. Ubali, berriz, "Bartzelonak utzita jokatzeko denbora amaitu zaio".

Goudelock aurreko denboralditik aritu da taldean, eta beste laurek denboraldi bakarra egin dute Bilbon.

Baja horien berri eman ostean, Ludde Hakanson joko-antolatzailearen, Adam Smith hegalekoaren eta Jeff Withey pibotaren etorkizuna zein izango den jakitea falta da. Hiru horiek denboraldiko jokalaririk onenak izan dira talde bizkaitarrean. Xabi Rabaseda eta Alex Reyes hegalekoen etorkizuna ere argitzeko dago.

Egoera berean daude Tomeu Rigo hegalekoa eta Ignacio Rosa hegaleko pibota. Bi horiek minutu gutxi jokatu dituzte, errotazioak baliatzeko gehienbat.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X