FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surne Bilbaok Tsalmpouris greziarra fitxatu du Withey lesionatuaren ordez jokatzeko

Orain libre zegoen arren, denboraldia Real Betisen hasi zuen, non 16 partida jokatu zituen, non bataz beste 8,8 puntu eta 2,9 errebote egin zituan 18 minututan.
Georgios Tsalmpouris
Georgios Tsalmpouris. Argazkia: @bilbaobasket

Surne Bilbao Basketek Georgios Tsalmpouris pibot greziarra fitxatu du denboraldi honen amaierara arte, Jeff Withey pibotaren hutsunea betetzeko. Withey sei eta zortzi aste artean egongo da zelaietatik kanpo.

Tsalmpourisek (26 urte) Betisen hasi zuen denboraldia, eta 16 partida jokatu zituen, 8,8 puntu eta 2,9 errebote lortuz batez beste, 18 minutuan.

Barnealdeko jokalariak Endesa Ligan jokatutako partidetan nabarmendu da, hala nola Cazoo Baskoniaren aurka lortutako 24 puntuekin edo Casademont Zaragozaren aurka lortutako 14 puntuekin eta 11 erreboteekin.

Bere jaioterrian, Surne Bilbao taldeko jokalari berriak AEK Atenasen, Kolossos H Hotelsen, Paoken eta Apollon Patrasen elastikoa jantzi du, eta azken talde horretan 14,9 puntu eta 5,6 errebote erdietsi zituen 2021-2022 denboraldian.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X