FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Adam Smith estatubatuarra fitxatu du

Joko-antolatzaile zein eskolta gisa jardun dezakeen jokalaria da, eta Andrew Goudelock lesionatuaren hutsunea betetzeko helduko da Bilbora.
Adam Smith
Adam Smith. Argazkia: Bilbao Basket

Adam Smith (Georgia, 29 urte, 1,85 m) estatubatuarra Surne Bilbao Basketen arituko da denboraldi amaierara arte, Bilboko taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez. Jokalaria Hapoel Holon Israelgo taldetik iritsiko da Bilbora luzarorako lesionaturik dagoen Andrew Goudelocken hutsunea betetzeko asmoz.

Hapoelekin Israelgo Liga irabazi zuen iragan denboraldian, batez beste 13,2 puntu sartu, 1,8 errebote hartu eta 1,6 asistentzia emanez partida bakoitzeko. Horrez gain, Saskibaloiko Txapeldunen Ligako lauko finalera sailkatzea lortu zuen Bilbon ere taldekide izango duen Michale Kyserrekin batera.

"Smith bilatzen genuen ezaugarri nagusietako bat biltzen duen jokalaria da: saskiratzailea da eta beti izan du puntuak sartzeko gaitasuna", nabarmendu du Rafa Pueyo Bilbao Basketeko kirol zuzendariak jokalari berriari buruz.

"Oso jaurtitzaile ona da hiruko marratik, eta, gainera, jokalari azkarra da buruz burukoan eta kontraerasoko egoeretan. Eta taldea trabatzen denean bere jaurtiketak egiteko gai den jokalaria ere bada", azpimarratu du Pueyok.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X