Saskibaloiko Txapeldunen Ligako Lauko Finala Bilbon jokatuko da
2022ko Saskibaloiko Txapeldunen Liga-Basketball Champions League lehiaketaren Lauko Finalaren egoitza Bilbo izango da, maiatzaren 6tik 8ra bitartean.
Final-laurdenetan sailkatzen diren lau taldeek parte hartuko dute Basketball Champions League lehiaketaren seigarren denboraldiaren azken ekitaldian, bi finalerdi, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta final handiarekin.
"Oso pozik gaude Bilbo izango delako Basketball Champions League lehiaketaren lauko fin alaren egoitza. Esker ona agertu nahi diegu Bilbori, Espainiako toki eta eskualde agintariei, Espainiako Saskibaloi Federazioari eta ACBri ekitaldi hau antolatzen laguntzeko konpromisoarengatik, eta bereziki jokalariei eta sailkatutako talde guztietako kideei, zeren eta lauko finala ahalik eta ondoen eta interesa duten alde guztientzat modurik seguruenean antolatuko baita", adierazi du Patrick Comninos Basketball Champions League lehiaketaren CEO arduradunak.
Gaineratu duenez, "jakin dugu zer gogo bizia erakutsi duen hiriak ekitaldi historiko hau antolatzeko, eta espero dugu elkarrekin lan egin ahal izatea denboraldi amaierako txapelketa zoragarri bat eskaintzeko".
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea oso pozik agertu da lehiaketaren finala Bilbon jokatuko delako: "Beste behin ere, agerian geratu da Bilbo hiri erakargarria dela kirol arloko nazioarteko ekitaldi handietarako. Nire nahia da zaleek eta bisitan etorriko zaizkigun bisitari guztiek goza dezatela ikuskizun on batez, eta baliatu ahal izan dezatela aukera hau gure hiria, gure gastronomia, gure merkataritza eta dendak eta gure tradizioak ezagutzeko".
Basketball Champions League lehiaketaren final-zortzirenak urtarrilaren 25ean hasi eta martxoaren 23an amaituko dira. Ondoren, zozketa bidez ezarriko da nola jokatuko diren apirileko final laurdenak, bai eta lauko finalaren hurrenkera ere.
Martxoaren 25ean egingo da zozketa, eta finalerdiak Bilbon jokatuko dira maiatzaren 6an, eta hirugarrena nor izango den erabakitzeko partida eta final handia maiatzaren 8an.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaoko jokalari eta zaleek elkarrekin ospatu dute Szombathelyren aurkako garaipena
Surne Bilbaok 95-88 irabazi dio Szombathelyri Miribillan. Garaipen honekin FIBA Europe Cupeko finala jokatuko dute bigarren urtez jarraian.
Surne Bilbaok bigarren finala jarraian jokatuko du, Miribillan ere Szombathelyri irabazi ondoren (95-88)
Ponsarnauren mutilek aise gainditu dute Hungariako taldea, partida serio batean. Giro hotz samarra izan da Miribillako harmailetan, Europarako finalerdia izan arren. Finalean Greziako PAOK Salonika izango da aurkaria berriro, UCAM Murtzia kanporatu baitu beste finalerdian.
Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”
Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen.
Surne Bilbaok 90-74 menderatu du Unicaja, play-offetara hurbiltzeko
Surne Bilbaok Endesa Ligako play-offetarako hautagaitza aurkeztu du, Unicajaren aurka garaipen garrantzitsua eskuratuta (90-74). Zortzigarren sailkatuarekin berdinduta kokatu da, 15 garaipenekin, nahiz eta Malagako taldeak baino partida bat gehiago izan jokatuta.
Surne Bilbaok finalerako sailkapena bideratu du, Hungarian Szombathely 81-98 mendean hartuta
Norgehgiagoka hasiera nahiko eskas baten ostean, beltzezko gizonek norabidea zuzendu dute, eta azken hiru laurdenetan nagusi izan dira. Ponsarnauren mutilek 17 puntuko errenta lortu dute Miribillako itzulerako neurketari begira.
Surne Bilbaok FIBA Europe Cupeko finalerako sailkatu nahi du, asteazkenean, Hungrian, Szombathelyren aurka
Partida 18:00etan hasiko da, eta kirolakeitb.eus eta ETB1ON bitartez emanen da, zuzenean.
Ponsarnau, Surne Bilbaorekin 2029ra arte berritu ondoren: “Bilbo nire etxea da, zalantzarik gabe"
"Esaten didate Bilbok mesede egiten didala, ez dakit txuletoiengatik izango ote den", adierazi du Kataluniako prestatzaileak, txantxetan. Ponsarnauk adierazi duenez, proiektuaren jarraipena "aurrerapauso bat ematera" bideratuta dago.
Surne Bilbaok porrot egin du Murtziaren aurka hiruko jaurtiketen ondorioz (100-81)
Surne Bilbaok 100-81eko emaitzarekin galdu du UCAM Murtziaren aurka Endesa Ligako 24. jardunaldian. Aurkariaren defentsako lan ona eta Sito Alonsoren taldeak hirukoetan asmatu ez izana funtsezkoak izan dira partida erabakitzeko.
Surne Bilbaori buruzko dokumentala aurkeztu dute
Gaur arratsaldean estreinatu da Bilboko BBK aretoan. Marc Ramon eta Alejandra Llambres errealizadoreak taldearekin izan ziren Lleidaren aurka jokatu bezperako astean.
Jaworskiren erakustaldiak garaipenera eraman du Surne Bilbao Andorran (98-102)
Surne Bilbaok luzapenean menderatu du Andorra (98-102). Partida lehiatua izan arren, Justin Jaworskiren erakustaldiak (36 puntu) erabaki du neurketa. Etxekoen ahaleginak, Rice eta Besten gidaritzapean, ez du saririk izan, bisitariak nagusitu baitira, luzapenean. Ondorioz, Andorrak jaitsiera postuetan jarraituko du.