Endesa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basket - Breogan partida abenduaren 16an jokatuko da

ACBk baieztatu duenez, atzeratuta zegoen hamabigarren jardunaldiko partida abenduaren 16an, ostegunean, jokatuko da Miribillan, 20:00etan.
Bilbao Basket
Bilbao Basket. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

Surne Bilbao Basket - Rio Breogan partida, Endesa Ligako azken jardunaldian bertan behera utzitakoa arazo tekniko batengatik, abenduaren 16an, osteguna, jokatuko da, Espainiako Saskibaloi Federazioko epaileak hartutako erabakiaren arabera.

ACBk baieztatu duenez, hamabigarren jardunaldiko partida abenduaren 16an, ostegunean, jokatuko da Miribillan, 20:00etan.

Joan den igandean, hilak 5, bertan behera utzi zuten partida, Bilbao Arenako erlojupekoaren arazo tekniko batengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaume Ponsarnau (Surne Bilbao)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaume Ponsarnau, asteazkeneko Surne Bilbao-Szombathely FIBA Europa Kopako partidaz: “Etxean jokatzen dugula aprobetxatu behar dugu”

Asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbaok Szombathely taldearen aurka jokatuko du Miribillan. FIBA Europa Kopako finalerdietako itzuliko partida da, eta, hortaz, finalerako txartela jokoan da; Bilboko taldeak 17 puntuko aldea eskuratu zuen joaneko neurketan. EITBk zuzenean emango du partida, kirolakeitb.eus-en eta ETB1ONen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X